2017(e)ko otsailaren 16(a), osteguna

GAURKOAN... XABIER LASA

Gure herrian edono topa dezakegu Xabier Lasa argazkiak ateratzen, jendea elkarrizketatzen... Gure inguruan gertatzen denari buruzko informazioa jasotzen du Aiurri aldizkariak argitaratzeko. Baina gaur, guk egin nahi izan diogu berari elkarrizketa, bere berri izateko.



-Zein ikasketa egin zenituen?
 Ikasketekin Ikastolan hasi (OHO) nintzen, eta ondoren lanbide heziketa egin nuen.


-Zenbat urte daramatzazu kazetaritza munduan?
12 urte gutxi gora behera.

Gustatzen ahal zaizu egiten duzun lana?
Bai. Aiurrira sartu nintzenean, lehendabizi Andoaingo historiari buruzko ikerketak, galderak… egiten hasi nintzen, gai hori oso gustukoa bainuen, eta gero proposatu zidaten aldizkarirako lan egitea.

-Zein izan da zure esperientziarik txarrena? Eta onena?
Astero-astero egiten dira elkarrizketak eta gauzak azkar egin behar ditugu, presiopean: gaur elkarrizketa bat egin, bihar idatzi eta etzi argitaratu. Batzuetan, detaile guztiak ez jartzegatik disgustuak eta
gertatu izan dira. Baina alde positiboak ere baditu: azken batean, herriko jende asko ezagutzen ari naiz, eta oso jende interesgarria da.
-Nork utzi zaitu hunkituta bere erantzunen batekin?
Egunero, egunero egiten ditut galderak eta egunero egunero jasotzen ditut erantzunak. Erantzun batzuek hunkitu naute, baina ez nuke jakingo norenak diren esaten.
-Zein pertsona ospetsu ekarrizketatu dituzu?
Herriko jendeari egiten dizkiot galderak, eta ospetsua niretzat izan liteke herriko baserritar bat, adibidez. Gogoan dut, esaterako Batista Arruti, gaztetan bertsolaria izandako baserritar bat elkarrizketatu nuenekoa.
-Orain zeri buruz ari zara lan egiten?
Adibidez, aste honetan ikastolako irakasle bati buruzko elkarrizketa bat egin dugu, jakingo duzuen bezala Donostian hiritartasunaren saria eman diote eta.

Galdera laburrak

  Irakurtzeko paperean/ digitalean: paperean
  Irakurtzeko nobela /beste generoren bat: historia
  Elkarrizketatzean euskaraz/ beste hizkuntza: euskaraz
 Argazkigintza / kazetaritza: argazkigintza

 Gaia letrak / zientzia: zientzia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina