Kaixo! Gu Larramendi Kontakatilu prentsa-bulegoko kazetariak gara. Aldizkari honetan gure ikastolako, Andoaingo eta inguruetako berriak argitaratuko ditugu. Albisteez gain, bideoak eta bestelako lanak egingo ditugu kurtsoan zehar, eta kalean ere ibiliko gara, informazioa eskuratzeko. Espero dugu zuen gustukoa izatea, eta gogoratu: kontakatilu hutsak gara!
2023(e)ko urriaren 25(a), asteazkena
2023(e)ko urriaren 11(a), asteazkena
LARRAMENDI KONTAKATILU IRRATSAIOA MARTXAN
Dagoeneko albisteak zer diren, eta nola idazten diren ikasi dugu, baina egunerokoan berriak ez zaizkigu idatziz soilik iritsten. Telebistari eta irratiari esker ere maiz heltzen zaigu informazioa, eta, horregatik, irratsaioaren nondik norakoak ikusi ondoren, praktikan jartzera animatu gara. Laster izango dituzue entzungai blog honetan!
2023(e)ko urriaren 4(a), asteazkena
IKASTOLAK 60 URTE BETEKO DITU
Aita Larramendi ikastolak ospakizun bat egingo du bere 60 urteak ospatzeko. 1963an sortu zen lehenengo ikastola Joanita Alkinen etxean. Hainbat ekitaldi antolatuko dira herrian, urteurrena ospatzeko.
I.B.M, A.D.B., I.Z.
2023(e)ko urriaren 3(a), asteartea
🏃KILOMETROEN ARRAKASTA🏃
Igandean Kilometroa jaia ospatu zen Oreretan. Kontzertu asko egon ziren: Dupla, Gozategi, D.J. Bull eta beste hainbat ekitaldi. Gazteentzako Goazen! eta tailer asko egon ziren. Master chef-en bezala sukaldatzeko aukera ere izan zuten bixitariek. Orereta herri osotik antolatu ziren ekintza dibertigarriak. Egun zoragarria izan zen. Bideoklipari dagokionean, Janus lester taldeko Jokin Anaitxok, Kukai dantza taldeak eta Orereta ikastolako komunitateak parte hartu dute.
L.E., U.F., A.M.
2023(e)ko urriaren 2(a), astelehena
BASTEROREN URTEURRENA
Aurten, Basterok 20 urte bete ditu, eta, ondorioz ekitaldi batzuk antolatu dituzte. Bihar, adibidez, Parketarrak eta Esne beltza egongo dira arratsaldean. Ospakizunak, gaurtik, urriaren 2tik urriaren 20ra iraungo du. Aukera paregabea izango da herrian gozatzeko!
I.S., A.C., J.G.
Leizaran eskubaloi taldeen aurkezpena
Lehengo ostiralean, Leizaran eskubaloi klubeko taldeen aurkezpena izan zen Allurralde kiroldegian, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. 14 taldeetatik gazteenak DBH1eko ikasleak dira eta zaharrenak 18 urtetik gorakoak. Asteburu honetan hasiko da liga.
ANIMO DENEI!!
M.A, E.P,N.S
Euskaldunako infantilen partiden emaitzak
Larunbatean Euskaldunako infantilek partida jokatu zuen Ostadarren aurka Lasarteko futbol zelaian, eta Euskaldunak 1-2 irabazi zuen.
Igandean neskek partida izan zuten Hernaniren aurka. 4-1 galduta joan ziren etxera.
Ea hurrengoan zer moduz moldatzen diren andoaindarrak!
I.F E.A A. D