2024(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

JOXEMARI OIARTZABALI ELKARRIZKETA

 Kaixo! Gaur Joxe Mari Oiartzabal elkarrizketatuko dugu. Joxe Mari guretzat ezaguna da, Andoaingo ereserkiaren musika sortu zuelako beste abesti askoren artean, eta galdera batzuk egingo dizkioigu hobeto ezagutzeko. Hasiko gara?


  1. Nondik datorkizu musikari sena?

Etxetik datorkit, nire aita musikaria zen, soinujolea eta baita tronpetista ere.. Etxean txikitatik hasi nintzen berarekin musika ikasten.

  1. Txikitan zer izan nahi zenuen?

Egia esan, txikitan jolasen ibiltzen nintzen, ez nekien zer izan nahi nuen. Handitzen joan nintzen, baina ofizioaren inguruan hamar urterekin pentsatzen hasi nintzen eta musikaria izan nahi nuela konturatu nintzen. 

  1. Noiz jakin zenuen musikari izan nahi zenuela? 

Andoainen hasi nintzen ikasketak egiten, bost urterekin eskola nazionaletan. Gero, La Sallen hasi nintzen zazpi urterekin eta azterketa bat egin zidaten biderketei, zatiketei, batuketei eta kenketei buruzkoa. Alberto Agirreren klasean solfeoa ikasten hasi nintzen, beraz bost urterekin hasi nintzen eskolan eta musika munduan.

  1. Zaila da musikari lana? Zergatik?

Kontua ez da erraza edo zaila izatea, lehengo garaian aita medikua bazen semea medikua izaten zen… Nire kasuan, aita musikaria zenez, semea ere musikaria. Hala ere, hainbat urtetan delineante moduan egin nuen lan Komaken.

  1.  Musikari ez bazina, zer izango zinateke?

Nire ustez artzain izango nintzen. Natura oso gustuko dut eta mendian gau bat pasatzea izugarria litzateke. Bestela, bertsolaritzaren inguruko zerbait, hori ere asko gustatzen zait.

  1. Jubilatu ondoren musikari izaten jarraitzen duzu. Zer dela eta?

Musika nortasunean sartzen den zerbait da, zure bizi guztian zurekin dator. Azkenean nire barruan dago musika, eta kaletik ere abesten joaten naiz. Horregatik, ezin izan dut utzi.


Hau izan da dena. Eskerrik asko, Joxe Mari, gure galderei erantzuteagatik. Ondo izan!




Elkarrizketa entzuteko egin klik hemen, eta Joxemariren proiektu gehiagori buruz jakin nahi izanez gero, egin klik hemen.

2024(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena

IOSUNE MARINI ELKARRIZKETA

 Kaixo! Gaur Josune Marin elkarrizketatuko dugu. Iosune MarĂ­n guretzat ezaguna da  gitarrako irakaslea delako, eta galdera batzuk egingo dizkogu, hobeto ezagutzeko. Hasiko gara?


Nola ezagutu zenuen gitarra?

Txikitatik ezagutzen dut. Bi hiru urterekin gurasoek gitarra txiki bat oparitu zidaten, denbora askoz eskatzen egon ostean.


Noiz hasi zinen gitarra jotzen?

Musika tailerretan lau urterekin hasi nintzen, eta instrumentua hau da, gitarra, zortzi urterekin hartu nuen gitarra Hernaniko Musika eskolan.


Zenbat denbora egon zinen gitarrako ikasketak egiten?

Musika eskolan, esan dudan bezala, zortzi urterekin hasi nintzen eta oraindik ere matrikulatuta nago. Helduen taldera laguntzera joaten naiz tarteka, baina nik uste dut ez diozula inoiz  gitarra ikasteari uzten, beti praktikatzeko eta hobetzeko denbora duzulako. Baina ikasketak berez zortzi urtetatik hamabost urtetara izan ziren musika eskolan eta gero kontserbatoriora joan nintzen. 6 urteko gradu profesionala egin nuen eta 4 urteko gohi mailako ikasketak; beraz ikasketa moduan 10 urte.


Nola sentitzen zara gitarra jotzerakoan?

Niri poz handia ematen dit, gitarra jotzen ederki pasatzen dut. Niretzako ogibidea da, baina zoragarria da nire lana egia esan.


Noiz hasi zinen musika eskolan klaseak ematen?

Andoaingo musika eskolan 2020ean hasi nintzen. Aurretik Axular lizeoan klaseak eman nituen eta Hernaniko ikastoletan ere. Batezere klase partikularrak ematen nituen etxean, baina Andoainen 2020tik.


Musika eskolan jarraitzeko asmoa duzu?

Bai, noski. 


Zeintzuk dira zure etorkizunerako planak?

Lanean Andoainen jarraitu nahiko nuke eta gero aparte tarteka kontzertuak ateratzen zaizkit Izaroren bideoklipean jo dut, “Sortuko dira besteak taldean, Pier Paul Berzaitzekin gitarrista moduan eta horrelako proiektuak  ditudanean beti animatzen naiz. Irakaskuntza,  hau da klaseak ematea asko gustatzen zait eta horrekin disfrutatzen dut  gehien.


Hau izan da dena. Eskerrik asko, Iosune, gure galderei erantzuteagatik. Ondo izan.






Elkarrizketa entzuteko, egin klik hemen.

IRATI ARRUTIRI ELKARRIZKETA

 Kaixo! Gaur Irati Arruti elkarrizketatuko dugu. Irati guretzat ezaguna da, dantzako irakaslea delako, eta galdera batzuk egingo dizkiogu, hobeto ezagutzeko. Hasiko gara?


Noiz hasi zinen dantzan?

-Dantzan txikitatik. Euskal dantza dantzatzen hasi nintzen 5 urte edo 6 nituela. Gero, aerobik egin nuen, ondoren zumba eta Klaapen bukatu nuen.


Non hasi zinen lehenengo lan egiten,  Klaapen irakasle bezala edo Arrutin?

-Ofizialki lanean Klaapen, baina, egia da Arrutin lan egiten nuela Gabonetan, udaran eta horrela.


Astean zenbat ordu ematen dituzu Klaapen dantza irakasle moduan?

-Gutxi gorabehera 8 ordu.


Arrutira noiz joaten zara lan egitera?

-Unibertsitatearekin eta lanarekin oso okupatuta nago, orduan, oso gutxitan joaten naiz.


Zer ari zara ikasten?

-Gizarte hezkuntza ikasten hari naiz unibertsitaten. Gizarte hezkuntza inklusioa bultzatzen duen karrera bat da.


Dantzaz gain zein zaletasun dituzu?

-Denboraldiak izaten ditut. Adibidez, orain, irakurketarekin nago.


Etorkizunerako zein plan dituzu?

-Nik dantzan jarraitu nahiko nuke batez ere formatzen eta leku ezberdinetara joaten klaseak hartzera, baina, gero gizarte hezkuntzarekin zerikusia duen lan batean egin nahiko nuke lan.


Hau izan da dena. Eskerrik asko, Irati, gure galderei erantzuteagatik. Ondo izan.

 


Elkarrizketa entzuteko, egin klik hemen.

IGOR BALERDIRI ELKARRIZKETA

Kaixo! Gaur Igor Balerdi elkarrizetatuko dugu. Igor guretzat ezaguna da ikastolan lan egiten duelako,eta galdera batzuk egingo dizkiogu, hobeto ezagutzeko. Hasiko gara?

  

Bai,  noski.


-Txikitan zer izan nahi zenuen?


Nik txikitan, beti izan nuen gustuko irakasle izatea.


-Zein ikasketa egin zenituen gaztea zinenean?


 Nik EGB atera nuen eta helduxeagoa izatean DBHere atera nuen.


-Noiz hasi zinen ikastolan lan egiten?


2011ko urrian hasi nintzen.


-Zertan datza zure lana, hau da zer egiten duzu?


Batzuetan gauzak konpontzen ditut baina geihenetan zaborrak ateratzen ditut, komunetako papera eta jaboia jartzen ditut. Aldizkariak banatu eta enkuadernazioak ere egiten ditut.

 

-Erraza al da ikastolan gauzak konpontzea? Arriskutsua al da?


Batzuetan babadaude gauza zailak konpontzeko, baina orotara nik esngo nuke ez dela lan arriskutsua.


-Zeintzuk dira zure zaletasunak?


Musika,kontzertuetara joatea, kirola egitea eta batez ere mendira joatea. Irakurtzea ere gustatzen zait.



Hau izan da dena. Eskerrik asko, Igor gure galderei erantzuteagatik. Ondo izan.

 

                                                                                                   




Elkarrizketa entzuteko, egin klik hemen.

2024(e)ko urriaren 17(a), osteguna

CHINKUNG ANDOAIN

 Zure gorputzeko oreka eta lasaitasuna bilatu nahi duzu zure egunerokotasunean? Hau da Chinkung elkarteak aurkezten duena: Andoainen klase batzuk hasiko dira, asteazkenero 17:00etatik 18:00etara eta 18:15etatk 19:15etara. Zure barneko lasaitasuna bilatu nahi baduzu hara joan. Izen ematea irekita dago, eta telefono honetara deitu daiteke: 681 872 908.



PARTIDA TXARRA USURBILEN AURKA

 Aurreko igandean Euskalduna infantil txikiko A ekipoak partida izan zuen Ubitarte zelaian Usurbilen aurka. Partida oso txarra egin zuten 3-5 galduz. Nahiz eta harrigarria den, hasieran ondo aritu ziren, 2-0 irabaziz, baina beranduago, 2 gol sartu zizkieten. Momentu hartan Euskaldunak penaltiz sartu zuen gola, baina zorteak ez zuen asko iraun, Euskaldunako jokalari batek min hartu baitzuen, eta horren ondorioz, beste 3 gol jaso baitzituzten. Ea hurrengo partidan zorte hobea duten, Realaren aurka arituko baitira Zubietan.



HELDUEN PLAZA DANTZA IKASTAROA

 Helduen plaza dantza ikastaroa hasi da Andoainen. Azaroaren 11n hasita, lehendik ibiliak diren arituko dira astelehenetan 20:00ak aldera, eta  asteartetan 19:45ean hasiberriak. Urkiren Olagain auzoko lokalean izango dira klaseak. Izena emateko epea urriaren 8an amaitu zen, eta ikasleek 110€ ordaindu beharko dituzte. Informazio gehiagorako, hemen telefonoa: 629 37 51 49.


BEZEROAREN ASTEA ANDOAINERA IRITSI DA!

  Andoaingo denda batzuetan lanean ari direnek, herriko denda askotan urriaren 16tik urriaren 22ra bezeroen astea izango dela argitaratu dute. Salkin elkartea izan da arduraduna, eta parte hartzen dutenen artean, bidai baterako txartelak zozketatuko dituzte.


 


KOMUNIKAZIO-TAILERRA

 Irailaren hasieran DBH1eko ikasle batzuk komunikazio talilerrean hainbat albiste idazten hasi ziren, gai hori lantzen ari baitira. Beren lan eta proeiktuak Larramendi Kontakatilu blogean ikusi ahal izango dira ikasturte osoan zehar. Orain albisteekin ari diren arren, laster irratsaioak grabatuo dituzte, eta ondoren elkarrizketei ekingo diete.




ODOLA EMATERA DEITZEN ZAITUGU

 


Andoainen urriaren 14an 16.30etatik 20:10etara bitarte odola emateko aukera  egon zen Andoaingo anbulategian. Hilabetero izaten da aukera osasun zentroan ekintza hau egiteko, eta ziurrenik azaroko bigarren astean jarriko dute beste egun bat. Andoaingo odol emaile elkarteak antolatzen du, odola behar dutenei laguntzeko asmoarekin. Animatu zaitez!


 



2024(e)ko urriaren 14(a), astelehena

PULUNPA DBH1eko IKASLEENTZAT

 DBH1eko ikasleak astean zehar euskara lantzeko ekintzak egiten aritu ziren. Egitasmoak Pulunpa du izena, eta ikastolan bertan antolatu zuten. Helburua euskara sendotzea da, eta ikasleek esan dutenez, oso ondo pasa zuten.




GAZTE ERRONKA

 Irailaren 26an, osteguna, Gazte Erronka prestatu zuten gazte lokaleko arduradunek ikastolako frontoian. Goiko plazan egitekoa bazen ere, eguraldi txarragatik lekuz aldatu zuten. DBH1eko ikasleek ondo pasatzeko eta euskara indartzeko egin zuten. Zirkuito bat jarri zuten, eta 3 eskoletako ikasleek parte hartu zuten.



BELDURRA PASA NAHI?

 Urriaren 31n, Gau beltzarekin batera, Irunberri elkartean beldurrezko pasabide bat egongo da. Bertan sartuz gero, oilo-ipurdia jarriko zaizu! Herriko beste txokotan ere antolatuko dira beldurrarekin zerikusia duten ekintzak. Ondo pasa!














GAU BELTZA ANDOAINEN

 Urriaren 31n Gau beltza ospatuko da Andoainen, eta txokolatea, suzko zezena, eta abar antolatu dituzte. Andoaingo udala duela bi urte hasi zen Gau Beltza berreskuratzen, eta lehen aipatutako ekintzez gain, taloak eta beldurrezko etxea ere egongo dira. Udalak adierazi bezala, euskal kulturako ohitura zenez, berpiztu egin nahi izan dute.

KILOMETROAK AZPEITIAN

 Aurten ere, urtero bezala, Kilometroak ospatu dira. Azpitiko ikastolak antolatu du aurten, Ikasberri ikastolak, hain zuzen ere.  Bertan, ekintza mordoa ikusi eta egiteko aukera egon zen. Horrela, festan lortutako dirua Azpeitiko ikastolarentzat izango da. Azpimarratzekoa da Andoaingo ikastolako DBH3ko ikasle talde batek Erronka deritzon frogan parte hartu zuela.


LEIZARANEK, 4 JOKALARIEN FALTAN, UROLAREN AURKA GALDU ZUEN

 Urriaren 6an Leizarango infantilek 17-38 galdu zuten Urolaren kontra. Leizaran 4 jokalariren faltan zegoen, eta asko nabaritu zen. Bat hasi berria zen taldean, eta ez joatea erabaki zuen. Beste lauk futbol partida zuten. Horietako bat atezaina da, eta joan ez zenez, beste atezainak partida osoa jokatu behar izan zuen. Partida zaila izan zen, Urolako jokalariek denbora gehiago daramatelako jokatzen, eta, gainera, Leizarango bati txartel gorria atera zioten, aurkari bat airean bultzatzeagatik.




2024(e)ko ekainaren 12(a), asteazkena

IKASTURTE AMAIERAKO PROIEKTUAK

 Gezurra badirudi ere, ikasturte bukaera iritsi da, eta azken proiektuan murgilduta gabiltza. Berehala izango duzue ikusgai gure azken lana, baina bitartean DBH2ko komunikazio-tailerreko ikasleek burutu duten azken ikus-entzunezkoa uzten dizuegu hemen. Gozatu!




2024(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

HARRERA GARA

 Alboan elkarteak antolatutako bideo-lehiaketan parte hartu genuen, eta Iruñeako Golem aretoko galara gonbidatu gintuzten. Film laburrak egiteko gaia harrera zen, eta horrekin lotutako grabazioak sortu genituen. Lan handia egin dugu, eta esperientzia polita izan da.

Ondorengo link-etan ikusgai daude gure bideoak.



Harrera eta kirola                      Harrera egokia                                  Ez gara hain ezberdinak


Harrera gorabehera                 Ongi etorri, laguna!                            Etorkinari harrera

2024(e)ko apirilaren 11(a), osteguna

STOP MOTION

 Ezagutzen al duzue "Stop Motion" teknika? Guk dagoeneko bai! Eta lan handia eskatzen duen arren, lortu dugu zerbait egitea. Hemen dituzue bi adibide!







2024(e)ko urtarrilaren 25(a), osteguna

TALDEKAKO BIKOIZKETA

 Oraingo honetan taldeka egin ditugu bikoizketak, eta hona hemen emaitzetako bat. Gustatzen?




2024(e)ko urtarrilaren 8(a), astelehena

BIKOIZKETAK

 Bikoizketen munduan sartu gara dagoeneko, eta ahotsak eta bideoak editatzen ikasi dugu WeVideoren laguntzarekin. Shin Chan ezagutzen al duzue? Ba hemen duzue gure bikoizketetako bat. Ea gustuko duzuen!