2017(e)ko azaroaren 23(a), osteguna

Garazi Kamiori elkarrizketa

Markel, Igor, Hiart eta Imanol gara eta Garazi Kamio elkarrizketatu nahi dugu, gure irakasle gustukoena izan zelako. Has gaitezen!

-Zer ikasi zenuen unibertsitatean?

Batxilergo bigarren maila bukatzean, Bilbora joan nintzen ikasketak egitera, eta han Ikus-Entzulezko kazetaritza ikasi nuen. Geroago irakasle izateko ikasketak ikasi nituen.

-Zergatik aukeratu zenuen irakaskuntza?

Alde batetik, nire etxean nire ama eta nire aita irakasleak izan direlako eta beste aldetik ilusio handia egiten zidalako zuek bezalako gaztetxoei nire gauzak eta nire anekdotak kontatzea.

-Zer sentitzen duzu ikasleekin egotean?

Ikasleekin oso ondo pasatzen dut. Asko gustatzen zait nire ezagutzak irakastea eta zuekin egotea.

-Idazlea ere bazara. Zerk inspiratzen zaitu liburuak idaztean?

Lehenengo, liburu bat idazteko jakin-mina izan behar duzu; Interneten sartu, Wikipedian gauzak begiratu eta horrelako gauzak.

-Zeri buruzko liburuak idazten dituzu?

Helduentzat idazten dudanean, gizarteko gaiak jorratzen ditut, agian zuentzat tristeegiak direnak. Idatzi dudan azkena 12-13 urtekoentzat da, eta transexualitatea da gaia, besteak beste.


-Eskerrik asko galdera hauei erantzuteagatik, oso lagungarria izan da.

Maite Izagirreri ekarrizketa

Kaixo gu Haritz, Estitxu, Joseba eta Izaro gara eta Maite Izaguirre elkarrizketatuko dugu, Billabonako alkatesa delako.


  • Zure lehenengo lana zein zen?

Nire lehenengo lana 17 urterekin izan zen. Diru pixka bat lortzeko, haurrak zaintzen hasi nintzen. Gainera, nire gurasoei ez nien ezer esan, eta arratsaldetan egiten nuen lan hura.


  • Zergatik aukeratu zenuen alkatesa izatea?

Egia esan ez aukeratu. Lagun batzuk etorri ziren niregana eta Billabonan bizi izan naizenez beti, proposamena egin zidaten. Egun batzuk eman zizkidaten pentsatzeko, eta "zergatik ez?" esan nion neure buruari. Asko pentsatu gabe erabaki nuen.

  • Zeri buruzko bilerak egiten dituzu?

Bilera mota asko  egiten ditugu, gehienbat gure herrian hobekuntzan txertatzeko. Sekzio ezberdinetan dago banatuta udaletxea: hirigintza, kulturako bilerak, herrikoa, gizarte zerbitzuak, udaltzainekin eta ertzainekin... Mota askotako bilerak, ikusten duzuen moduan.

  • Gustatzen al zaizu alkatesa izatea? Zergatik?

Ez da lan erraza. Inoiz ez da denen gustukoa den erabakirik hartzen, eta momentu txarrak pasatzen dira. Poz handia ere sentitu izan dut jendeak zerbait eskertu didadean.

  • Zein motako jendea ezagutzen duzu?

Denetatik ezagutu dut. Oso garrantzitsuak diren pertsonak eta kargu altuak dituztenak, eta baita momentu zailak bizi dituztenak ere. Alkate izateak aukera hori eman dit, eta ziurrenik beste lan bateak ez nituzkeen pertsona horiek ezagutuko.

  • Eskerrik asko galderak erantzuteagatik, oso lagungarria izan da. Laster arte.

Alaine Oiartzabali elkarrizketa

Alaine elkarrizketatzea erabaki dugu, lehengo urtean gure irakaslea izan zelako eta berarekin oso ondo pasa genuelako.


Zein zen zure txikitako zaletasuna?

Txikitan eskolaz kanpo egiten nituen jarduerek musikarekin zuten zerikusia: solfeora joaten nintzen, korora baita ere, pianoa jotzen ikasi nuen. Eta horretaz gain, kirola ere bai.

Zergatik izan nahi zenuen irakasle?

Hasiera batean, batxilergoa ikasi nuenean, zientifikoa ikasi nuen, erizaina izan nahi nuelako, eta konturatu nintzen odola ezin nuela ikusi. Orduan pentsatu nuen erizaina izatea ez zela oso ideia ona, eta umeak hainbeste gustatzen zitzaizkidanez, magisteritza ikastea bururatu zitzaidan.

Noiz hasi zinen lanean?

23 urterekin hasi nintzen Santo Tomas lizeoan, Donostian. Han hasi nintzen praktiketan eta diru hura oso ondo etorri zitzaidan.

Zenbat ordu egoten zara ikastolan?

Puuf… Asko. Ordu asko pasatzen ditugu. Zazpi ordu eta erdi, zortzi inguruan ibiltzen gara, bai.

Noiz utziko duzu irakaskuntza?

Denak nazkatzen ditudanean! Ez dut inoiz horretaz pentsatu. Ba ez dakit, ile txuria daukadanean edo jubilatzeko garaia iristen denean.

Irakasle ez izango bazina, zer izango zinake?

Ikasketak amaitu nituenean, beldur nintzen, ez ote nuen lanik topatuko, eta beste plan bat nuen buruan: fruta-denda batean lan egitea. Horrela, beldurra joan zaitzaidan, eta irakaskuntzan gustura hasi nintzen lanean.

Hau izan da dena, eta espero dugu zurekin berriro elkartzea… Eskerrik asko Alaine!

Oihana Arrutiri elkarrizketa

Ikasle zinenean, zein gai gustatzen zitzaizun gehien? Zergatik?

Niri gehien gustatzen zitzaizkidan irakasgaiak  hizkuntzak ziren, asko gustatzen zait jendearekin komunikatzea.

Zer da irakasle izatetik gehien gustatzen zaizuna?

Gehien gustatzen zaidana da ikasleekin dudan harremana eta urtero ikasle berriak ezagutzea da. Horretaz gain, nire ezagutzak ikasleei irakastea ere gustatzen zait, eta hori lortzean sentitzen dena, pozgarria da.
Zer lan egingo zenuke irakasle ez bazina?

Ni irakasle izango ez banintz, seguruenik kazetaria izango nintzateke.

Orain irakasten duzuna ez bazenu irakatsiko, zer irakatsiko zenuke?

Nik orain hizkuntzak irakasten ditut, baina soinketa irakatsiko nuke gustura.

Gaztetan zer pentsatzen zenuen izango zinela heldua izatean?

Nik txikitan sendagilea, dentista, irakaslea... izan nahi nuela esaten nuen, baina heltzen joan ahala, hizkuntzen arloetara jo nuen.

Eskerrik asko Oihana guri aukera hau emateagatik eta hurrengora arte.


2017(e)ko azaroaren 7(a), asteartea

ELKARRIZKETAK

entrevista dibujo bilaketarekin bat datozen irudiak

Elkarrizketak nola egiten diren ikusi dugu gai honetan, eta kazetariak garenez, guk ere elkarrizketak egiteko aukera izan dugu. Galdera pertinenteen garrantziaz ohartu gara, eta ikusi dugu ez dela batere lan erraza. Dagoeneko grabatu ditugu gure lehen lanak, eta laster argitaratuko ditugu blog honetan. Ez itzazu galdu!

2017(e)ko urriaren 4(a), asteazkena

AHUNTZ BAT ANDOAINGO BMn

Irailaren 26an ahuntz bat sartu zen Andoaingo BMn. Aske zebilen eta badirudi gosea zuela. Ez dakigu nondik azaldu zen, baina udaltzaingoa behar izan zuten animalia dendatik ateratzeko. Benetan albiste bitxia!


 Miriam, Oihane eta Chen Jia.
Lier, Markel, Oihan, Haritz eta Lander.

RIKARDO ARREGI

Rikardo Arregi Aranburu 1942ko  irailaren 22an jaio zen Andoainen,  eta 1969 ko uztailaren 10ean hil zen 27 urterekin. Duela egun batzuk, bere jaiotzaren urteurrena izan zen, eta Andoainen ospatu zen.  Rikardok euskararen alde asko egin zuen eta euskara asko defendatu zuen. Gazte izanda hil egin zen gaixotasun batengatik.

Markel, Oihan, Lier, Haritz eta Lander.
    

ANDOAINGO AEK

Dakizuenez, AEK euskararen alde diharduen eskola da. Euskara ez dakien jendeari erakusten diote. Andoainen AEK berria ireki dute, eta dagoeneko izen-ematea martxan da.

Eneko, Enaitz eta Igor.

                                                           

GABONETAKO LOTERIA

Laster Gabonak datoz eta haiekin Gabonetako loteria. Andoaingo kale-nagusian dago kiniela denda bat. Han albiste bat dago hau esanez: Peterrek badaki Gabonetako loteria salgai dagoela. Horixe da Peterrek esaten duena. Peter da albistearen pertsonaia eta dirudienez, loteriaren bila dabil.

Aurtengo saria 4.000.000€ dira, aurreko urtetan bezala. 4 milioi, lehenengoari, 1,25 milioi bigarrenari, hirugarrenari 500.000€, 2 laugarrenei 200.000 € eta 8 bosgarrenei  60.000€.  
Eneko, Enaitz eta Igor.

MODAN DA EUSKARA


1505892146-bnr-modandaeuskaragifUrriaren 2tik 7-ra "Modan da Euskara" izango dugu Andoainen. Ekintza mordoa egongo da aste osoan: modeus pintxo lehiaketa,txurra eta kontxerta lehiaketak egongo dira, hitzaldiak eta jantzien erakusketa...

Gau txuria ospatuko da larunbatean, kontzertu eta guzi.      
Miriam, Oihane eta Chen Jia.                                                

2017(e)ko irailaren 22(a), ostirala

GABONETAKO ARGIAK

Lehengo urtean, Gabonetan, argiak oso eskasak jarri zituzten eta gainera leku gutxitan jarri zituzten. Kale nagusian eta Goiko plazan, argiak oso pobreak dira.
                                                    
Guk esan nahi dugu, argiak berritzeko eta leku gehiagotan jartzeko, bestela ez du ematen Gabonetan gaudenik. Orain dela 7 urte argi distiratsuak eta politak zeuden, baina, 2012- tik aurrera dena bukatu zen. 2015tik Ana Carrere Zabala ( hau da, Alkatesa) dagoenetik argiak oso pobreak izan dira. Orain dela asko udaletxean lapurrak sartu ziren eta dirua lapurtu zuten. Geroztik argi gutxi eta ez hain distiratsuak daude.
                                    

Eneko Gorospe, Igor de Godos, Enaitz Vazquez         

KOMUNIKAZIOKO LEHIAKETA

Komunikazio-tailerrean, otsaiean, bideo lehiaketa batean parte hartuko dugu. Lehiaketako gaia, internet seguruagoa egitea da. Bideoak egiteko hainbat modu daude: stop motion, videoshow, flipagram, viva video, mannecking challenge… Lehiaketan bi kategoria daude, LH3tik LH6ra  eta DBH1etik DBH4ra.

                                                          
   Irati Sanchez, Paula Perez, Izaro Tapia eta Naroa Zozaya.

Karrikako Parkea Arriskutsua Da

Screenshot 2017-09-22 at 11.55.31.png
Karrikako parkea pixkanaka puskatzen ari da. Urteak daramatzate konpondu gabe eta leku arriskutsua ari da bihurtzen. Lurrean pitzadurak daude, zabu handian bi torloju falta dira eta hori arazo bat. Gainera egunero etortzen dira umeak parkera eta hemendik urte batzuetara ez badute konpontzen, edozein egunetan norbaiti istripuren bat gertatuko zaio.



Markel Lantz, Lier Imaz, Haritz Rey, Oihan Mora, Lander Amas.

Gazteak eta Mugikorrak

  Munduan gehiengo gazteek ezin dituzte mugikorrak bakean utzi eta horrela segitzen badugu, azkenean biziatu egingo gara.
 Egunero gehiegi ibiltzen bagara mugikorrekin, ikusmenarentzat, ortografiarentzat... txarra da.

Oihane Fernandez, Miriam Docheva, Chen Jia Wang

Sorabillako festak

Sorabillako festak irailaren 8an hasi ziren eta 10ean bukatu ziren.
  Lehenengo egunean txupinazoa egon zen, txupinazoa eta gero txokolatada egon zen. Jokoak zeuden, adibidez: zezen mekanikoa, puzgarriak, apar festa...
    Arratsaldean, magoa eta arranoak egon ziren, beraiekin argazkiak ateratzeko.
Bukatzeko suziriak bota zituzten.




June Mosquero, Estitxu Alfonso, Eva Peñalvo, Ikerne Jorge eta Hiart Alkorta

ETXE BERRI BAT ANDOAINEN

Andoainen Etxeberrieta auzoan, etxe berri bat eraikiko dute hemendik gutxira Andoaingo igeltseroek.
Lehendik egindako etxearen antzekoa izango da. Hor dagoenetxe zahar hori bota egingo dute,  etxe berria eraikitzeko.

Imanol, Markel, Julen G, Joseba

2017(e)ko martxoaren 6(a), astelehena

Allurralde Kiroldegiaren 25. urteurrena

Aurtengo urtea, berezia izango da andoaindarrontzat, Allurralde kiroldegiak ekainaren 26an hogeitabost urte betetzen dituelako.


Kiroldegia sortu zenean, 1992ko ekainaren 26ean hain zuzen ere, herriko pertsona asko joan ziren inauguraziora eta izugarrizko arrakasta izan zen herrian.

Gaur egun bazkide mordoa jotean da egunero korri egitera, igeriketara, eta beste hainbat ekintzetara.

Ostegun gizena Txistokin


 Urtero  bezala, ostegun gizena ospatu genuen ikastolako ikasleok, otsailaren 23an.
ikastola andoain inauteriak bilaketarekin bat datozen irudiakTxikienek kalean ospatu zuten, kalejirak eginez, dantzatuz… eta DBHko eta Batxilergoko ikasleek ikastolako frontoiean gelaka ikuskizun bat egin zuten mozorrotuta dantzatuz eta antzerkia eginez.

ikastola andoain inauteriak bilaketarekin bat datozen irudiak Denok ederki pasa genuen eta amaitzeko sari batzuk banatu zituzten ikuskizun onenen artean.

KORRIKA

                         

20.korrika bilaketarekin bat datozen irudiak   Aurtengo Korrikak 2.535 kilometroko ibilbidea izango du, Otxandio eta Iruñean artean. Bi urtetik behin egiten den ekimena da eta aurtengo leloa BATZUK izango da. Lehenengo korrika 1980. urtean izan zen Oñatitik Bilbora AEK-ak antolatua, "zuek ere esan bai euskarari" lema emanez.

Andoaindik apirilaren 4an pasako da. Animatu!



Korrikaren aurtengo ibilbidea. /

EMAKUMEAREN EGUNA



Laster dator emakume langilearen nazioarteko eguna, zehazki martxoaren 8an da, eta Andoainen ospakizun berezia egingo da. Martxoaren 8an lan isilean egon diren 8 emakumeei omenaldia egingo zaie: Bea Amondarain, Miren Etxezarreta, Maite Belamendia, Angela Velo, Leizaran eskubaloi taldeko Eva, Toñy eta Haize, Kontxi de la Fuente, Deiadar elkarteko Ainhoa, Myriam, Txitxu eta Batukada feminista.


Mikel Maiza, Unai Loiarte eta Unai Leal











         

KiVa


Aurten ikastola asko bezala Andoaingo Aita Larramendi Ikastola, KiVa ikastola bihurtu da, hau da, KiVa programa garatzen ari da. KiVa, eskola-jazarpenari aurre egiteko programa finlandarra da. Andoaingo ikastola bezala ikastola asko ari dira KiVa programa garatzen: Santo Tomas Lizeoa ikastola, Ander Deuna Ikastola,Haztegi ikastola...etb. Hego Euskal Herriko ikastola guztietatik etorritako ordezkariek hartu dute parte Gasteizko Europa Jauregian egin den lan jardunaldian. Ikastolen Elkartearen eta ikastola askoren gogoa zen Finlandian eskola jazarpenari aurre egiteko 2009tik martxan duten KiVa programa. Hauek dira andoain ikastolako web gunean aurkitu  ditzazkezun azalpen labur batzuk:

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA

ed.jpg Aurten Euskal Herriko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasleek azterketa mota hau egin beharko dute. Ikasturtea bukatu baino lehenago joango dira adituak ikastetxe guztietara. Euskara , gaztelania, matematika, zientzia, teknologia eta osasun kultura neurtuko dituzte.
Ikastetxeen hobekuntzarako balio duen ebaluazio prozesua da; Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasle guztiek oinarrizko konpetentziak noraino garatu dituzten neurtzen du. Ebaluazioa proba eta testuinguruko galdera-sorta ezberdinek osatzen dute.
Ebaluazioak nahiko informazio emango dio ikastetxe bakoitzari bere mailari buruz. Informazio hori irakasleei, ikasleen familiei eta oro har hezkuntza sistema osoari helaraziko zaie. Informazio horrek hobekuntza-prozesuak martxan jartzeko aukera eskainiko du.

Paula Baco, Irati Erbiti, Andrea Flores, Maialen Igarategi

BERRIARA IRTEERA


D.B.H 2. mailako komunikazioko ikasleok martxoaren 9an bisita egingo dugu Berriara.

Berria bulegoan bertako langileen funtzionamendua eta lan giroa aztertuko ditugu, dituzten ohitura onetatik ikasi ahal izateko. Gainera, bulegoko instalazioak ikustera ere gonbidatu gaituzte. Beraz, aukera paregabea da haien lana gehiago ezagutzeko, eta esperientzi bikaina pasatzeko.
Hori gutxi balitz, Martin Ugalde kultur-parkea ezagutuko dugu eta horretaz ere disfrutatzeko denbora eskainiko digute.

Egun zoragarria pasako dugulakoan, hara joateko irrikaz gaude!





June Pascual,Ane Izagirre, eta June Korta

2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna

ANA CARRERErekin

Ana Carrere Andoaingo alkatea da, eta bera elkarrizketatzeko aukera izan dugunez, egoera aprobetxatu dugu.

*Erantzun hauek bere erantzunen laburpenak dira.


  • ana carrere bilaketarekin bat datozen irudiak
    Zergatik erabaki zenuen alkatetzarako aurkeztea?

Niri alkate izateko aukera proposatu zidaten eta erronka bat bezala hartu nuen.

  • Alkatearen postua lortu ez bazenu, zertan egingo zenukeen lan?

Kirol munduan segituko  nuen, aukeran eskubaloiarekin jarraituko nuke.

  • Erraza al da alkatea izatea? Zergatik?

Ez da erraza alkate izatea, lan handi egin behar baita, eta denen ahotan egotea ere ez da goxoa. Baina beste aldetik,oso polita da, jende asko ezgutzen baita. Jende ezberdina ezagutzeko aukera izan dut alkatetzari esker, eta pozik nago.

  • Zer eskatzen du gehien jendeak?

Argiak jartzea eskakizunen artean dago, adibidez, eta horrelako gauzak dira gehienbat. Bestetik, zoritxarrez, enpleguak edo etxeak eskatzen dizkigutenak ere badaude, hau da, oinarrizko beharrak asetu nahi dituztenak.

  • Zein proiektu darabilzue orain?

Aurten herriko hodiak konpondu behar ditugu, oso zaharrak baitaude. Horrek lan handia eta aurrekontu handia eskatzen du...

  • Zer uste duzu falta zaiola herriari?

Liburutegi handiago bat falta zaiola esango nuke. Horretaz gain, frontoi berri bat, kiroldegiari beste kantxa bat eta, noski, gazteak (zuek) erakartzeko ekintzak edo gauzak antolatzea ere falta zaigu.


Galdera laburrak

  • Eguna edo gaua?
Eguna
  • Eguzkia edo euria?
Udaran eguzkia, neguan euria
  • Colacao edo Nesquick?
Ez bata eta ez bestea, kafea!
  • Igerilekua edo hondartza?
Hondartza, zalantzarik gabe.
  • Haragia edo arraina?
Arraina.
  • Azukrea edo gatza?
Goizean janari gozoak eta arratsaldean gaziak.