2019(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

"GHERO" ANTZEZLANA


ghero andoain bilaketarekin bat datozen irudiakOtsailaren 1ean gaueko 21:30ean Ghero izeneko antzerkia izan zen. Bastero kulturgunean antzerki hau Euskaltzaindiaren akademiaren mendeurrena ospatzeko egin zuten. Antzerkia 3000. urtean dagoen azken Euskaldunaren buruzko antzerkia da.


Aaron Dual, Xabat Jauregi, Beñat Uria eta Eñaut Arnaiz

GREBA FEMINISTA

Martxoaren 8an egingo den greba feministaren harira otsailaren 2an, greba feministaren antolaketa izan zen Urigain Kultur etxean 11:00etan. Andoaingo herritarrak izan ziren bertan parte hartu zutenak.



ALBA, MAREN, OIHANA ETA LIDE

Aita Larramendiko matrikulazioa


aita larramendi matrikulazioa andoain bilaketarekin bat datozen irudiakAita Larramendi ikastolak bere matrikulazio epeak ireki ditu urtarrilaren 28tik otsailaren 8ak bitarte izango da izena emateko epea. 2017 urtean jaiotako haurrek  eman ahal izango dute izena. Ekarri beharreko dokumentazioa: famili liburua, gurasoen N.A.N. fotokopia, errondagiria, kontu korronteko zenbakia. Izena ematea txistokiko idazkaritzan eman behar da ordutegi honetan: 9:30-13:30//16:45-18:00.
Alaia Gomez, Maddi Landazuri, Maider Ponce eta Andoni Gonzalez

2019(e)ko otsailaren 1(a), ostirala

KiVa


Resultado de imagen de KiVaAndoaingo Aita Larramendi ikastolako DBH mailan KiVa proiektuarekin hasi dira lehen aldiz. 2019an hasi dira DBHn, baina lehendik LHn egiten zen. DBHko proiektua ikastolako KiVa taldeak antolatu du eta proiektuari hasiera emateko, ikasleei jazarpenari buruzko azalpen bat eman diete. KiVa taldeko partaideak, Ahinitze Errasti, Ane Jalon eta Amaia Elissalt dira.

Beñat Salbador, Egoitz Goñi, Jon Areizaga, Jokin Valencia eta Oier Jauregi.Resultado de imagen de KiVa

LEHEN SOROSPENEN IKASTAROA

Lehengo astean Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek, lehen sorospenen ikastaro bat egin zuten.  Erabat praktikoa izan zen eta helburua zehatza: pertsona batek konortea galdu eta erantzuten ez duenean, zer eta nola egin behar den. Hurrengo asteetan LH 5. eta 6. maiako ikasleek egingo dute ikastaroa. Gure ustez edozein larrialdietarako baliagarria izan daiteke ikastaro hau.

ALBA, MAREN, OIHANA ETA LIDE

BAZKARDOKO ERAIKIN BERRIA

BAZKARDOKO ERAIKIN BERRIA bilaketarekin bat datozen irudiakBazkardoko eraikina berritzea pentsatu du Aita Larramendiko Ikastolak. 2019-2020rako egitea pentsatu dute. Konfiantzaren pedagogia berria ari dira lantzen, eta pedagogia horrek eremu irekiak eskatzen ditu. Horregatik egingo da obra, eta irailerako prest egongo da.


Hemen bideoa:


Alaia Gomez, Maddi Landazuri, Maider Ponce eta Andoni Gonzalez