2022(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

                                                      LEIRE ESNAOLARI ELKARRIZKETA






-Kaixo, gaur Leire Esnaola elkarrizketatu nahi dugu, irakaslea izateaz gain, trikitixako eta euskal dantzako irakaslea era badelako. Hasiko gara?

-Bai, goazen!


-Zein ikasketa dituzu?

-Magisteritza ikasi nuen lau urtez, eta gero master bat egin nuen hezkuntza elebidurari buruz.


-Zergatik aukeratu zenituen lanbide horiek?

-Txikitatik gustatu zaidalako ikasleekin eta umeekin lan egitea, eta asko gustatzen zaidalako dakidana besteei erakustea.


-Zein izan zen zure lehenengo lana?

-Nire lehenego lana, ikastolan edo ikastetxe batean lan egiten hasi aurretik,, klase partikularrak ematea izan zen, LHko ikasleekin, eta urte luzez jarraitu nuen. 16 urterekin hasi nintzen klase partikularrak ematen eta 24-25 urte arte horrela jarraitu nuen.


-Zein lanbide gustatzen zaizu gehien?

-Trikitixako irakasle, Euskal dantzako irakasle eta Ikastolako irakasle artean, ba ez dakit, zaila egiten zait bat aukeratzea. Denak gustatzen zaizkit, baina oso desberdinak dira beraien artean, nahiz eta hirurak irakasle lan izan. Trikitixan ikasle gutxigo ditut, eta beste modu batera egin dezaket lan beraiekin, ikastolan ikasle pilo bat ditut eta oso desberdinak dira; denek dituzte beren alde onak eta txarrak. 


-Zeini eskaintzen diozu denbora gehien?

-Ikastolakoari, zalantzarik gabe. Trakitixa astean behin erakusten dut eta klase horiek prestatu behar ditut, baina denbora gutxi eskaintzen diot. Dantza ere astean behin izaten da eta horretarako ere astean zehar pixka bat pentsatzearekin nahikoa izaten da. Baina ikastolakoari, ikastolan lan egiteaz gain, etxean ere gauzak egiten jarraitu behar dut, bestela ez baitu denborarik ematen.


-Hau izan da guztia. Eskerrik asko Leire. Asko langundu diguzu.

-Eskerrikazko zuei, eta ondo-ondo segi.


O.G., A.RG., T.D., N.M.


2022(e)ko urriaren 13(a), osteguna

 ANDOAINGO GAZTE LOKALEKO URRIKO EKINTZAK


Andoaingo gazte lokalak hainbat ekintza antolatu ditu urrirako, herriko gazteek ondo pasatzeko asmoz. Adibidez, urriaren 14an krep tailer bat egingo da 17:30ean. Hurrengo ekintza irteera bat izango da, urriaren 22an Nafarroako tirolina parke batera, Irrisarri Land izenekoa. Autobusez joango dira, eta animatzen diren gazteek begiraleak izango dituzte.


Hilabetearen bukaeran, urriaren 29 eta 30 egunetan scape room bat egongo da gazte lokalean.





H.F., L.A., N.M., eta M.T.


 NESKAK GANBARA SASKIBALOI TALDEAN



Atzo Ganbara saskibaloi klubaren historiako lehendabiziko emakumezkoen etxeko partida jokatu zuten. Infantil mailakoak dira neska hauek, eta esan bezala, Andoainen jokatu zuten, Ostadarren (Lasarte) aurka. Lehen minutuetan irabazten hasi ziren, baina azkeneko lau minutuetan lau punturengatik Ganbarak galdu egin zuen. 28-32 izan zen azken emaitza, eta partidan zehar falta asko egin zituzten, eta jokalari batzuek mina hartu zuten. 



T.D., S.R., O.G. eta D.G


 S.D EUSKADUNA +100 URTE



S.D Euskalduna taldeak 100 urte egin ditu eta ospatzeko lehiaketa bat antolatu du 2022ko urriaren 17rako. Lehiaketan maskotaren diseinua eta mendeurreneko izenak atera behar dute, ahal bada, klub honetan inspiratua, eta Andoain ordezkatzen duen herriaren izaeraren ezaugarria islatu beharko luke. Izenaren hautaketari dagokionez, laburra, erakargarria eta gogoratzeko erraza izan behar du.

Lehiaketa hau DBHko 1-2-3 eta 4.mailako ikasleei zuzendua dago, eta Aita Larramendi Ikastolako, Lasalle-Berrozpeko eta Leizaran ikastetxekoek har dezakete parte. Bakarka edo taldeka egin daiteke lana, eta irabazleak 200 euroko saria eskuratuko du.



E.SS, A.RG eta M.J


2022(e)ko irailaren 30(a), ostirala

 EUSKARALDIA ANDOAINEN



Ostiral honetan, irailaren 30ean, euskaraldiaren aurkezpen festa ospatuko da Andoainen, Plaza Morean eta Beheko plazan. Euskaraldia ekimenak antolatuta, 19:00etan Plaza Morean, Maizorri taldeak txalaparta joko du. Ondoren, 19:30ean Mulanborekin kalejira egingo da, Plaza Moretik Beheko plazaraino, eta amaitzeko, 20:15ean afaltzeko aukera egongo da: xolomo eta gazta, patata tortila edota aukera beganoa, 5 eurotan. Eguna bukatzeko, 21:00etan, Elektropottote izeneko talde baten kontzertua izango da. 




H.F., L.A., N.M., eta M.T.


 N1eko PLATAFORMA


Andoainen N1 errepidearentzat alternatiba iraunkor eta errespetuzkoa definitu eta bultzatzeko plataforma bat eratu dute. Horretarako, ekarpen ekonomiko txiki bat egin dute. Orain bilerak egiten ari dira auzo guztietan, informazioa zabaltzeko baina ez dakigu zehazki noiz. Andoaingo herritarrak jakinaren gainean jartzeaz gain, jendea bildu nahi dute alternatiba hori lortzeko.



S.R., O.G., T.D. eta D.G.


      TXORIEI BURUZKO HITZALDIA


“Gure inguruko txoriak” izeneko hitzaldi bat egongo da urriaren 4an 18:30ean Bastero kulturgunean. Mikel Olano izango da gonbidatua, txoriei buruzko hitzaldia emateko eta txoriez gehiago jakiteko.

Mikel Olanok gainera esperientzia handia du, animalien munduan aditua baita.



                                                                          A.RG.,  E.SS.  eta  M.J.