DBH 1ko ikasleok parte hartu dugu Pulunpa proiektuan, hiru begiraleen laguntzarekin. Horietako bakoitza gela batean egon zen, eta euskarari buruz hitz egin ziguten: solstizioetaz, zuhaitz linguistikoa egin genuen… Euskara bultzatzeaz gain, gure emozioak transmititzen lagundu ziguten EMOZIOEN TXOKOA eginez. Horrekin batera, klase bukaeretan galdetegi bat betetzen genuen nola sartu eta ateratzen ginen jakiteko. Andoaingo Aita Larramendi ikastolan Irailaren 27 tik Urriaren 1 era etorri ziren Euskara bultzatzeko helburuarekin; horrela, jolasak eta lan arinak egin genituen.
Azkeneko egunean, Andoaingo Sorginen zubira joan ginen hamaiketakoa egitera, eta euskal mitologiarekin zerikusia zuen altxorraren bila jokoa egin genien.
Pulunpa proiektuko begiraleak abenduan eta otsailean ere etorriko dira berriro, euskara gehiago bultzatzeko helburuarekin (akelarreak eginez…)
EUSKARA ASKO BULTZATU DUEN PROIEKTUA IZAN DA HAU . OSO ONDO PASA DUGU DENOK!
Egileak: Maite, Irene, EkiƱe eta Jurgi.