2015(e)ko urriaren 16(a), ostirala

PLAZAOLAKO FESTAK

Plazaola kaleko taberna batean dirua jasotzen ari dira bertako festak antolatzeko. Tabernako barraren gainean pote bat jarri dute, dirua sartu ahal izateko. Egia esan, oso ideia ona dela iruditzen zaigu. Sorabillako festak badaude, baita Kaletxikikoak ere, beraz, zergatik ez Plazaolakoak? Espero dugu denon artean festa ederrak antolatzea.

Kazetariak: Naia Errazquin, Janire Fidalgo eta June Pascual.

ANDOAINGO GUDUA

Irailaren 12an, Andoaingo herritarrek 1937ko gudua antzeztu zuten. Lehenengo, Zumea plazan tiro batzuk bota zituzten, eta, gero, Santakruz zubirantz abiatu ziren. Karlistak eta Liberalak elkartu zirenean, elkarri tiroka hasi ziren. Izugarrizko kainoikadak eta herritarren oihuak entzuten ziren. Goiko plazan, liberalak San Martin elizan sartu ziren, eta generala balkoira atera eta bandera zuria astintzen hasi zen, amore ematen zutela esanez. Oso interesgarria eta ikusgarria izan zen.


Kazetariak: Maider Diaz, Irati Erbiti eta Garazi Otaño

ANDOAINGO EHIZA TXAPELKETA


Duela hilabete, Andoaingo ehiza txapelketa ospatu zen Adarran. Ontza elkarteak antolatu zuen, eta hamabost pertsona inguru bildu ziren ehizako txapelketan parte hartzeko. Bertan galeperrak, faisanak, eperrak, eta abar ehizatu zituzten. Eguraldiak asko lagundu zuen, eta txapelketa ondo atera zen.
Kazetariak: Jokin Jauregi, Beñat Gallego, Unai Leal eta Haritz Telletxea.

GTTUNK

photo.jpgUrriaren 4an, Usurbilgo Udarregi ikastolak KMKak ospatu zituen. Leloaren izena “Gttunk” da. Goizetik hasita adin guztietako jendearentzat ekintzak antolatu zituzten.
Eguerdi aldera Usurbilgo Udarregi ikastolak Bergarako Aranzadi ikastolari pasa zion lekukoa .
Orain dela hiru urte gure ikastolari tokatu zitzaion festa ospatzea. Aurretik lan handia egin genuen festa antolatzeko, baina egunean bertan oso ondo pasa genuen eta merezi izan zuen.

Kazetariak: June Korta, Naia Barea ,Aizpea Oria eta Ane Izagirre.

S.D. EUSKALDUNA

S.D. Euskaldunako preferente kategoriakoak ‘ohorezko mailara” igo ziren orain dela gutxi. Horregatik, helduen sarrerak 6 euro balio ditu, jubilatuenak 3 euro eta umeenak doan. Hala ere bazkide egiten bazara (50 euro/urtean) urte osoko partidak doan ikusiko dituzu. Anima zaitez!

Kazetariak: Unai Espin, Ekaitz Alkorta eta Aimar Arruarte.



URIK GABEKO ITURRIA ...

Zumea kaleko iturria, Maindi izenekoa, urik gabe geratu zen orain dela hilabete. Hodi bat apurtu zelakoan, auzokoak pixkanaka-pixkanaka boteilak bete ezinik geratzen hasi ziren.
Orain ura badator, baina ez da edangarria, eta, gure ustez, hobe izango litzateke kartel bat jartzea edo ura moztea.

KAZETARIAK: Paula Baco, Andrea Flores, June Igarategui eta Maialen Igarategui

2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea

LARRAMENDI KONTAKATILUREN HASIERA

Aita Larramendi ikastolako DBH1eko ikasleek komunikazio tailerrean aldizkari birtuala sortu dute ikasturte hasieran ( irailean ).
Ikasle horiek ikasle arruntak izatetik kazetariak izatera pasa dira. Oso pozik daude beraiek aukeratutako tailerrarekin eta albiste asko argitaratzea espero dute.