2026(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

IRRATSAIOAK IRITSI DIRA!

 Aurtengo irratsaioak prest ditugu! Entzun nahi dituzue? Hona hemen batzuk:


                           

                                 

 

2026(e)ko urriaren 6(a), asteartea

ESKUBALOIKO AURKEZPENA EGIN ZUTEN ANDOAINEN

 Jende pila elkartu zen irailaren 18an Andoaingo kiroldegian. Leizaran klubeko neska-mutilak, beraien izenak esan eta gero, pasilo batetik pasa ziren banaka, eta klubeko argazkia atera zuten. ZORTE ON DENBORALDI HONETAN!!!




Alazne, Katharina eta Libe.


EUSKALDUNAK DENBORALDI BERIA HASI DU

 Andoainen aste honetan Euskaldunak denboraldi berria hasi du. Ekipo asko daude, infantilak, alebinak, gorengoa,... Astebururo neska-mutilek partidan ikusteko aukera egongo da Ubitarten. Joan zaitezte ikustera !



Iker, Uma eta Iraia

LUDOTEKA ETA GAZTE LOKALA IREKITA DAUDE

 Udalak ludoteka urrian irekiko du, eta gazte lokala irailen ireki zuten. Andoaingo ludotekan eta gazte lokalean haurrek eta gaztetxoek denbora pasatzeko, jolasteko eta ondo pasatzeko aukera izango dute. 




                                                                   







 


 Leire Garcia, Claire Alias eta Leire Gallego.


2026(e)ko urriaren 5(a), astelehena

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK HASI DIRA

 Andoaingo haur asko dantza eskoletan, ingleseko akademietan…hasi ziren lehengo astean. Kirolei dagokienez, hasi dira entrenatzen eta laster hasiko dira asteburuetako patidak. Dantza eskolakoak ere hasi dira koreografia berriak ikasten. Animo guztiei!!!


                                            Iman, Alain eta Aiora


“Desagertuta” filma grabatu zuten Andoainen

Irailaren 21ean Andoainen “Desagertuta”filma grabatzen aritu ziren Trainerumen. Filmaren zuzendariak Jabi elortegi eta Estel Díaz dira. Guk dakigunez, bi kamioi handi etorri ziren arropa eta kamerekin. Grabaketarara etorri ziren pertsonaiak Susana Solero, Dorleta Urrerabizkaia, Aitor Borobia, Gorka Otxoa, Julen Taboada, Aitor Beltran, Iker Barandiaran, Unai Arana eta abar izan ziren.



Aitor Luque, Mara Alaña eta Enara Arevalo.  


XXX. Martin Ugalde ipuin lehiaketa

 Urtero bezala, Andoainen Martin Ugalde ipuin lehiaketa antolatuko da. Sinestezina izan arren aurten XXX. edizioa da. Gainera aurten I. Martin Ugalde gutun lehiaketa ere antolatu dute, 14 eta 17 urteko gaztetxoentzako. Lan guztiak urriaren 8a, osteguna, baino lehen aurkeztu beharko dira. Lan guztiek euskaraz idatzita egon behar dute, eta 2000 eta 6000 karaktere artean izan behar dituzte. 

Anima zaitezte idaztera!

Saioa, Uxue eta Janire


*