2017(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena

IRATXE LARRAZEKIN SOLASEAN

Maialen, Irati eta Aizpea


Iratxe Larrazekin egon gara, aurten hasi baita gure ikastolan lanean, eta elkarrizketa egin nahi izan diogu.

  • Txikitatik irakasle izan nahi al zenuen?

Ba bai. Egia esan txikitatik oso argi izan dut irakaskuntza izan dela nik etorkizun batean lan egin nahi nuen eremua eta azkenean nire ametsa lortu dut; oso pozik nago.

  • Zer nolako ikasketak egin dituzu?

Batxilergoa Aita Larramendi ikastolan egin nuen eta selektibitatea egin ondoren Donostiako irakasleen unibertsitatera joan nintzen. Bertan lehen hezkuntza egiten hasi nintze, eta laugarren urtean ingeleseko espezializazioa egin nuen. Beraz, guztia ingelesez ikasten egon  nintzen eta proiektua ere ingelesez egin nuen.

  • Zer da gehien gustatzen zaizuna irakaskuntzan? Eta gutxien? Zergatik?

Gauza asko daude orokorrean gustatzen zaizkidanak. Bereziki haurrek nola ikasten duten eta egoerei aurre nola egiten dieten ikustea, hau da, nolako garapena egiten duten urte hasieratik urte bukaerara. Eta gutxien egia esan ez dago gutxien gustatzen zaidan ezer.

  • Kontatuko al zeniguke ikasle zinenean nolako ikuspegia zenuen irakasleekiko?

Egia esan nahiko ikasle lasaia eta langilea izan naizela pentsatzen dut eta irakasleekiko beti errespetua eta harreman ona izan dut beti. Inongo arazorik gabe. Azkenean gertuko harremana, komunikazio ona.

  • Gustura al zaude ikastolan irakasle?

Bai bai egia esan oso gustura nago. Egia esan oso denbora gutxi daramat hemen, urtarrilean hasi naiz ikasleekin baina aurrez ikasleak ezagutzen nituen akademietatik eta eskolaz kanpoko jardueretatik. Beraiek ni ere ezagutzen naute, beraz, harreman ona dugu.

  • Ondo moldatzen al zara ikasleekin?

Oraingoz dena oso ondo doa. Beti bezala, ikasle batzuk oso autonomoak dira, eta beste batzuei denbora gehiago eskaini behar diegu.


  • Orain galdera laburrak egingo dizkizugu. Matematikako irakasle ala euskarako irakasle?

Tutore naizen aldetik bi ikasgaiak ematen ditut. Baina nahiago dut matematikako irakasle izan, txikitatik gustatu izan zaidalako eta gustatzen zaidalako haurrei ulertaraztea.

  • Hondartza ala mendia?

Hondartza aukeratuko nuke, baina mendira joateko ez daukat inongo arazorik.

  • Tutore ala ikasgai bateko irakasle?

Biak probatu ditut baina nahiago dut tutore, haurrekin gertuko harreman hori tutoreek baitute.

  • Hiria edo herria?

Herria nahiago dut, Andoain nolakoa den ikusita herria aukeratuko nuke.

  • Txokolatea edo fruta?

Badakit fruta osasungarria dela eta egunero jan behar dela, baina txokolatea aukeratuko nuke.

2017(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena

AHOZKOTASUNA ETA ELKARRIZKETAK

Bigarren ebaluazioan ahozkotasuna eta elkarrizketak lantzen aritu gara. Ondorengo egunetan guk egindako elkarrizketak argitaratuko ditugu, eta aldez aurretik esan nahi dizuegu oso interesgarriak direla. Adi egon!