Kaixo! Gu Larramendi Kontakatilu prentsa-bulegoko kazetariak gara. Aldizkari honetan gure ikastolako, Andoaingo eta inguruetako berriak argitaratuko ditugu. Albisteez gain, bideoak eta bestelako lanak egingo ditugu kurtsoan zehar, eta kalean ere ibiliko gara, informazioa eskuratzeko. Espero dugu zuen gustukoa izatea, eta gogoratu: kontakatilu hutsak gara!
2019(e)ko irailaren 30(a), astelehena
IRRATSAIO FRESKOAK!
Komunikazio tailerreko ikasle-kazetariek irratsaio fresko-freskoak grabatu berri dituzte. Benetako artistak dira! Entzun nahi al dituzue? Aste honetan egongo dira entzungai gure blogean. Adi egon!
2019(e)ko irailaren 25(a), asteazkena
19-20 IKASTURTE BERRIA
Ikasturte berria martxan da, eta kazetari berriak hasiak dira lanean dagoeneko. Gainera, proiektu berriekin hasi dira, eta laster izango dituzue ikusgai / entzungai gure blogean. Adi-adi egon, ikasturte berria asmo berriz beteta baitator!
LARRAMENDI KONTAKATILU
LARRAMENDI KONTAKATILU
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)