2024(e)ko urriaren 17(a), osteguna

CHINKUNG ANDOAIN

 Zure gorputzeko oreka eta lasaitasuna bilatu nahi duzu zure egunerokotasunean? Hau da Chinkung elkarteak aurkezten duena: Andoainen klase batzuk hasiko dira, asteazkenero 17:00etatik 18:00etara eta 18:15etatk 19:15etara. Zure barneko lasaitasuna bilatu nahi baduzu hara joan. Izen ematea irekita dago, eta telefono honetara deitu daiteke: 681 872 908.



PARTIDA TXARRA USURBILEN AURKA

 Aurreko igandean Euskalduna infantil txikiko A ekipoak partida izan zuen Ubitarte zelaian Usurbilen aurka. Partida oso txarra egin zuten 3-5 galduz. Nahiz eta harrigarria den, hasieran ondo aritu ziren, 2-0 irabaziz, baina beranduago, 2 gol sartu zizkieten. Momentu hartan Euskaldunak penaltiz sartu zuen gola, baina zorteak ez zuen asko iraun, Euskaldunako jokalari batek min hartu baitzuen, eta horren ondorioz, beste 3 gol jaso baitzituzten. Ea hurrengo partidan zorte hobea duten, Realaren aurka arituko baitira Zubietan.



HELDUEN PLAZA DANTZA IKASTAROA

 Helduen plaza dantza ikastaroa hasi da Andoainen. Azaroaren 11n hasita, lehendik ibiliak diren arituko dira astelehenetan 20:00ak aldera, eta  asteartetan 19:45ean hasiberriak. Urkiren Olagain auzoko lokalean izango dira klaseak. Izena emateko epea urriaren 8an amaitu zen, eta ikasleek 110€ ordaindu beharko dituzte. Informazio gehiagorako, hemen telefonoa: 629 37 51 49.


BEZEROAREN ASTEA ANDOAINERA IRITSI DA!

  Andoaingo denda batzuetan lanean ari direnek, herriko denda askotan urriaren 16tik urriaren 22ra bezeroen astea izango dela argitaratu dute. Salkin elkartea izan da arduraduna, eta parte hartzen dutenen artean, bidai baterako txartelak zozketatuko dituzte.


 


KOMUNIKAZIO-TAILERRA

 Irailaren hasieran DBH1eko ikasle batzuk komunikazio talilerrean hainbat albiste idazten hasi ziren, gai hori lantzen ari baitira. Beren lan eta proeiktuak Larramendi Kontakatilu blogean ikusi ahal izango dira ikasturte osoan zehar. Orain albisteekin ari diren arren, laster irratsaioak grabatuo dituzte, eta ondoren elkarrizketei ekingo diete.




ODOLA EMATERA DEITZEN ZAITUGU

 


Andoainen urriaren 14an 16.30etatik 20:10etara bitarte odola emateko aukera  egon zen Andoaingo anbulategian. Hilabetero izaten da aukera osasun zentroan ekintza hau egiteko, eta ziurrenik azaroko bigarren astean jarriko dute beste egun bat. Andoaingo odol emaile elkarteak antolatzen du, odola behar dutenei laguntzeko asmoarekin. Animatu zaitez!


 



2024(e)ko urriaren 14(a), astelehena

PULUNPA DBH1eko IKASLEENTZAT

 DBH1eko ikasleak astean zehar euskara lantzeko ekintzak egiten aritu ziren. Egitasmoak Pulunpa du izena, eta ikastolan bertan antolatu zuten. Helburua euskara sendotzea da, eta ikasleek esan dutenez, oso ondo pasa zuten.




GAZTE ERRONKA

 Irailaren 26an, osteguna, Gazte Erronka prestatu zuten gazte lokaleko arduradunek ikastolako frontoian. Goiko plazan egitekoa bazen ere, eguraldi txarragatik lekuz aldatu zuten. DBH1eko ikasleek ondo pasatzeko eta euskara indartzeko egin zuten. Zirkuito bat jarri zuten, eta 3 eskoletako ikasleek parte hartu zuten.



BELDURRA PASA NAHI?

 Urriaren 31n, Gau beltzarekin batera, Irunberri elkartean beldurrezko pasabide bat egongo da. Bertan sartuz gero, oilo-ipurdia jarriko zaizu! Herriko beste txokotan ere antolatuko dira beldurrarekin zerikusia duten ekintzak. Ondo pasa!














GAU BELTZA ANDOAINEN

 Urriaren 31n Gau beltza ospatuko da Andoainen, eta txokolatea, suzko zezena, eta abar antolatu dituzte. Andoaingo udala duela bi urte hasi zen Gau Beltza berreskuratzen, eta lehen aipatutako ekintzez gain, taloak eta beldurrezko etxea ere egongo dira. Udalak adierazi bezala, euskal kulturako ohitura zenez, berpiztu egin nahi izan dute.

KILOMETROAK AZPEITIAN

 Aurten ere, urtero bezala, Kilometroak ospatu dira. Azpitiko ikastolak antolatu du aurten, Ikasberri ikastolak, hain zuzen ere.  Bertan, ekintza mordoa ikusi eta egiteko aukera egon zen. Horrela, festan lortutako dirua Azpeitiko ikastolarentzat izango da. Azpimarratzekoa da Andoaingo ikastolako DBH3ko ikasle talde batek Erronka deritzon frogan parte hartu zuela.


LEIZARANEK, 4 JOKALARIEN FALTAN, UROLAREN AURKA GALDU ZUEN

 Urriaren 6an Leizarango infantilek 17-38 galdu zuten Urolaren kontra. Leizaran 4 jokalariren faltan zegoen, eta asko nabaritu zen. Bat hasi berria zen taldean, eta ez joatea erabaki zuen. Beste lauk futbol partida zuten. Horietako bat atezaina da, eta joan ez zenez, beste atezainak partida osoa jokatu behar izan zuen. Partida zaila izan zen, Urolako jokalariek denbora gehiago daramatelako jokatzen, eta, gainera, Leizarango bati txartel gorria atera zioten, aurkari bat airean bultzatzeagatik.