2022(e)ko irailaren 30(a), ostirala

 EUSKARALDIA ANDOAINEN



Ostiral honetan, irailaren 30ean, euskaraldiaren aurkezpen festa ospatuko da Andoainen, Plaza Morean eta Beheko plazan. Euskaraldia ekimenak antolatuta, 19:00etan Plaza Morean, Maizorri taldeak txalaparta joko du. Ondoren, 19:30ean Mulanborekin kalejira egingo da, Plaza Moretik Beheko plazaraino, eta amaitzeko, 20:15ean afaltzeko aukera egongo da: xolomo eta gazta, patata tortila edota aukera beganoa, 5 eurotan. Eguna bukatzeko, 21:00etan, Elektropottote izeneko talde baten kontzertua izango da. 




H.F., L.A., N.M., eta M.T.


 N1eko PLATAFORMA


Andoainen N1 errepidearentzat alternatiba iraunkor eta errespetuzkoa definitu eta bultzatzeko plataforma bat eratu dute. Horretarako, ekarpen ekonomiko txiki bat egin dute. Orain bilerak egiten ari dira auzo guztietan, informazioa zabaltzeko baina ez dakigu zehazki noiz. Andoaingo herritarrak jakinaren gainean jartzeaz gain, jendea bildu nahi dute alternatiba hori lortzeko.



S.R., O.G., T.D. eta D.G.


      TXORIEI BURUZKO HITZALDIA


“Gure inguruko txoriak” izeneko hitzaldi bat egongo da urriaren 4an 18:30ean Bastero kulturgunean. Mikel Olano izango da gonbidatua, txoriei buruzko hitzaldia emateko eta txoriez gehiago jakiteko.

Mikel Olanok gainera esperientzia handia du, animalien munduan aditua baita.



                                                                          A.RG.,  E.SS.  eta  M.J.