2021(e)ko abenduaren 1(a), asteazkena

ELKARRIZKETA FELIPE FLORESi: Oihane, Ainhoa, Ekai eta Vera

 ELKARRIZKETA

 Felipe Floresi

Ekai: Ongietorri guztioi gaur Felipe Flores elkarrizketatuko dugu hementxe aldizkarian lan egin zuelako. Aurrera Vera

Vera: Arratsaldeon  Felipe, gaurkoan galdera batzuk egingo dizkizugu zure lanari buruz, zer iruditzen? 

Felipe: Oso ondo.

Ekai: Nola sartu zinen kazetaritza munduan?

Felipe: Hasieran nik kazetaritza ikasi nahi nuen, baino azkenean ezin izan nuen eta argazki eta audio modulo bat ikastea hautatu nuen. Eta amaitzeko beste komunikabide batzuetan sartu nintzen, Hementxe aldizkarian, adibidez.



Vera: Noiz hasi zinen Hementxe aldizkarian lan egiten?

Felipe: 18 urte inguru nituenean hasi nintzen Hementxe aldizkarian lan egiten. 



Ekai: Zer egiten zenuen Hementxe aldizkarian lan egiten zenuenean?

Felipe: Hasieran egiten nuenena albisteak idaztea zen, izan ere, aldizkaria ez da profesionala eta edonork parte hartu dezake. Zuei ere animatzen zaituztet helduagoak zaretenean nahi izanez gero albisteak idaztera. Bertan Andoain erabiltzen zen gai orokor bezela eta horri buruz idazten genuen. Aurrerago ordea, koordinatzaile lanetan hasi nintzen, hau da, kolaboratzaile bakoitzak zer idazten zuen jakiten, zenbat orri genituen, horren arabera albiste gehiago edo gutxiago argitaratu ohi genituen eta abar…



Vera: Gaur egun zertan egiten duzu lan?

Felipe: Gaur egun egiten dudan lana , oso ezberdina da. Kazetaritza mundutik urrundu nintzen eta urtebete bidaiatzen ibili ondoren , gizarte hezkuntzari inguruko ikasketak egitea erabaki nuen. Horrek , Gautenan lan egiten lagundu zidan , zailtasuna duten pertsonei laguntzen.



Ekai: Lan berri honek zer onura ekarri dizkizu?

Felipe: Egia esanda ,  ez da ez txarragoa ez  hobea, ezberdina baizik. Nire gaur egungo lana asko gustatzen zait,  beste pertsonei laguntzea delako eta garrantzitsua dela iruditzen zaidalako.



Vera: Zerk bultza zintuen lan berri hori hautatzera?

Felipe:  Egia esan, nik lana eskuragarria ikusi nuen, eta gainera, lana gustoko dut, denetatik egiten dut eta ongi pasatzen dut; horregatik hautatu nuen, hau da, gustatzen zaidalako.

Ekai: Nola ikusten duzu zeure burua hemendik urte batzuetara?

Felipe: Gaur egun, epe laburreko ikuspegia dut,  lanera joan  eta familiari laguntzen jarduten dut eta nire aurreikuspenak gainditzen saiatzen naiz.

Vera: Eskerrik asko zure arreta eta elkarrizketa hau egiten uzteagatik, benetan gauza asko ikasi ditugu.

Felipe: Bai, zuei ere eskerrik asko, ondo izan.

Ekai: Agur!

Vera: Agur!

ELKARRIZKETA BIXENi: Ainara, Lide, Irati eta Maren

Bixeni elkarrizketa

Egun on, gaur Bixen Bengoetxea elkarrizketatuko dugu. Bixenek ikastola txikiko jangelan egiten du lan. Eta ez hori bakarrik, ikastolari laguntzeko prest egon da beti. Adibidez, danborradako jantziak egiten, eta gauza gehiagotan ere bai.



  1. Zehazki zer egiten duzu zure lanean?

Lehenik eta behin, mahaiak prestatu, platerak jarri, edalontziak eta abar. Gero, janariari tenperatura hartu eta ea ondo dagoen ikusi. Ondoren, haragia baldin badago zati txikietan moztu eta arraina baldin badago, arantzak dituen ala ez begiratu. Hori egin ondoren, janari bereziak prestatu behar ditut, ume alerjikoentzat, haragia jaten ez dutenentzat… Horretaz gain, ogia moztu, frutari azala kendu eta moztu, umeei bazkaria plateretan jarri. Ume guztiak bazkaltzen bukatzean, dena jaso, garbitu, fregatu, erratza eta fregona pasatzen dut, hurrengo egunerako dena prest edukitzeko.

  1. Zenbat urte daramatzazu lanean?

Jangelan, 18 urte daramatzat lanean.Lehenago ere beste toki batzuetan lanean egon naiz umeak zaintzen. 

  1. Zerk pozten zaitu goizero lanera etortzean? 

Gehien gehiena, umeak ikustea da. Baina begiraleak ikustea ere asko pozten nau. Azken finean, famili bat bezala gara.

  1. Zer egiten zaizu zailen zure lanetik?

Ba zaiena zaiena ez dakit, baina lana gogorra da .Urteak nabari dira, bizkarreko mina gatik...

  1. Ikastolatik pasa garen ikasle gehienok ezagutzen zaitugu, zer sorrarazten dizu horrek?

Poza. Azten ikusi zaituztet gehienei eta oso oroitzapen onak etortzen zaizkit burura, naiz eta batzuetan errita pixka bat eginbeharra.


  1. Zer iruditzen zaizu dela zure bizitzan egin duzun gauzik garrantzitsuena? 

Niretzat garrantzitsuena nire familiarekin egon naizen momentuak disfrutatu izana da.

  1. Etorkizuenean zer plan dituzu?

Lehenik eta behin 2024rako jubilatzea. Hortik aurrera nire familiarekin eta lagunekin gehiago egotea eta beraiekin asko disfrutatzea da nire etorkizuneko plana


Mila esker Bixen tartetxo bat ateratzeagatik, eta hurrenarte.


ELKARRIZKETAK

 Lehenengo ebaluazioa bukatzeko eta kazetaritza munduan gehiago sakontzeko, elkarrizketen unea iritsi da. Gogotsu aritu gara lanean. Ea zuen gustukoak diren!


Interview Cartoon, PNG, 800x742px, Interview, Animation, Cartoon, Cheek,  Child Download Free

2021(e)ko azaroaren 8(a), astelehena

IRRATSAIOA: Anne, Arhane, Ane eta Maialen L.

 

IRRATSAIOA: Oihane, Ainhoa, Ekai eta Vera

 

IRRATSAIOA: Jurgi, Maite, Irene eta Ekiñe

 

IRRATSAIOA: Nora, Xuka, Eider eta Maialen A.

 

IRRATSAIOA: Naroa A, Enma, Asier eta Naroa I.

 

IRRATSAIOA: Lide, Ainara, Irati eta Maren

 

2021(e)ko azaroaren 3(a), asteazkena

IRRATSAIOAK

 Albisteen gaiaz gain, irratsaioa ere landu dugu, eta sortzen ere ausartu gara. Hemen dituzue adibide batzuk; benetako esatariak dirudigu!

Entrevista de podcast, anfitrión y la discusión de invitados sobre el  programa de radio, la gente dibujada a mano, ilustración de dibujos  animados vectoriales, hombre y mujer sentados, hablando y Imagen Vector

2021(e)ko urriaren 6(a), asteazkena

ANDOAINGO UDALAK SORABILLAKO ETA GOIBURUKO FRONTOIETAN ERABILERA ARAUAK JARRI DITU

 Aste honetan, Andoaingo Udalak Sorabillako eta Goiburuko frontoietan ordutegi arauak jarri ditu: 9:00etatik 22:00etara. 

Gehienez, ordubete egon daiteke jolasean. Baita ere, erretzea, alkohola kontsumitzea, frontoiean jatea eta animalien sarrera debekatu dute, kartel bat jarriz, jendeari arauak bete behar direla komunikatzeko.


20140 Andoain, Gipuzkoa Spain (Sorabilla Auzoa Auzoa 224) Left walled  fronton #2905



Egileak: Maialen L, Anne, Ane eta Arhane.  


ORIORA IRTEERA

 Ikastolak Oriora irteera bat egitea proposatu zuen batxi 2ko ikasleentzat, eguraldi ona aprobetxatuz. Ikasturtea gogoz hasteko, hainbat jarduera egitea pentsatu zuten, horien artean, kayak. Goiz  pasa egin zuten irailaren 24ean Orioko Begi bistan enpresak eskainitako kirol dibertigarriak eginez disfrutatuz. Oso ondo pasa zuten, eta etxera oso nekatuta itzuli ziren.

    



Ekai Izagirre, Vera Flores, Ainhoa Prieto eta Oihane Tellechea


IGOGAILUA IKASTOLAN

 Andoaingo Aita Larramendi ikastolan igogailua jarri dute beharrezkoa denerako.


Txistokiko Aita larramendi ikastolak igogailua jarri du, ikastolak eta bertako familiek beharrezkoa dela ikusi dutelako. Ikasleak udako oporretan zeuden bitartean Oronako langileak lanean aritu dira uda guztian. Ikastolak proiektu hau aurrera eraman du beharrezkoa duten pertsonei, gurpildun aulkietan daudenei edo eskailerak igotzeko zailtasunak dituztenei laguntzeko.



Ainara, Lide, Maren eta Irati

Trentxikiko zuhaitz bat erori da

 Igande goizean Trentxiki oztopatuta aurkitu zen, izan ere, zuhaitz bat erori zen. Erroitz kalean euriak eta haizeak botatako zuhaitzarengatik, ezin izan ziren gidariak pasa. Bestetik, euriak bidaiari gutxiago pasatzea ere eragin zuen.

Nora, Maialen A, Xuka eta Eider .


MERCADONA ANDOAINEN

 Andoaingo sarreran Mercadona bat jartzea erabaki zuten. Esan dutenez, 2021eko azaroan irekiko dute. Mercadonaren ondoan, Aldi, Tedi, Burger King eta abar jarriko dituzte. Jada 27 Mercadona daude Euskadin. Andoainen 33 mila euro baino gehiago erabili dira Mercadona egiteko.






 

Egileak: Naroa A, Naroa I, Asier eta Enma

DBH 1eko ikasleok Pulunpa proiektuan hartu dugu parte

 DBH 1ko ikasleok parte hartu dugu Pulunpa proiektuan, hiru begiraleen laguntzarekin. Horietako bakoitza gela batean egon zen, eta euskarari buruz hitz egin ziguten: solstizioetaz, zuhaitz linguistikoa egin genuen… Euskara bultzatzeaz gain, gure emozioak transmititzen lagundu ziguten EMOZIOEN TXOKOA eginez. Horrekin batera, klase bukaeretan galdetegi bat betetzen genuen nola sartu eta ateratzen ginen jakiteko. Andoaingo Aita Larramendi ikastolan Irailaren 27 tik Urriaren 1 era etorri ziren Euskara bultzatzeko helburuarekin; horrela,  jolasak eta lan arinak egin genituen.

Azkeneko egunean, Andoaingo Sorginen zubira joan ginen hamaiketakoa egitera, eta euskal mitologiarekin zerikusia zuen altxorraren bila jokoa egin genien.  

Pulunpa proiektuko begiraleak abenduan eta otsailean ere etorriko dira berriro, euskara  gehiago bultzatzeko helburuarekin (akelarreak eginez…)

EUSKARA ASKO BULTZATU DUEN PROIEKTUA IZAN DA HAU . OSO ONDO PASA DUGU DENOK!

 

Egileak: Maite, Irene, Ekiñe eta Jurgi.