2017(e)ko martxoaren 6(a), astelehena

Allurralde Kiroldegiaren 25. urteurrena

Aurtengo urtea, berezia izango da andoaindarrontzat, Allurralde kiroldegiak ekainaren 26an hogeitabost urte betetzen dituelako.


Kiroldegia sortu zenean, 1992ko ekainaren 26ean hain zuzen ere, herriko pertsona asko joan ziren inauguraziora eta izugarrizko arrakasta izan zen herrian.

Gaur egun bazkide mordoa jotean da egunero korri egitera, igeriketara, eta beste hainbat ekintzetara.

Ostegun gizena Txistokin


 Urtero  bezala, ostegun gizena ospatu genuen ikastolako ikasleok, otsailaren 23an.
ikastola andoain inauteriak bilaketarekin bat datozen irudiakTxikienek kalean ospatu zuten, kalejirak eginez, dantzatuz… eta DBHko eta Batxilergoko ikasleek ikastolako frontoiean gelaka ikuskizun bat egin zuten mozorrotuta dantzatuz eta antzerkia eginez.

ikastola andoain inauteriak bilaketarekin bat datozen irudiak Denok ederki pasa genuen eta amaitzeko sari batzuk banatu zituzten ikuskizun onenen artean.

KORRIKA

                         

20.korrika bilaketarekin bat datozen irudiak   Aurtengo Korrikak 2.535 kilometroko ibilbidea izango du, Otxandio eta Iruñean artean. Bi urtetik behin egiten den ekimena da eta aurtengo leloa BATZUK izango da. Lehenengo korrika 1980. urtean izan zen Oñatitik Bilbora AEK-ak antolatua, "zuek ere esan bai euskarari" lema emanez.

Andoaindik apirilaren 4an pasako da. Animatu!



Korrikaren aurtengo ibilbidea. /

EMAKUMEAREN EGUNA



Laster dator emakume langilearen nazioarteko eguna, zehazki martxoaren 8an da, eta Andoainen ospakizun berezia egingo da. Martxoaren 8an lan isilean egon diren 8 emakumeei omenaldia egingo zaie: Bea Amondarain, Miren Etxezarreta, Maite Belamendia, Angela Velo, Leizaran eskubaloi taldeko Eva, Toñy eta Haize, Kontxi de la Fuente, Deiadar elkarteko Ainhoa, Myriam, Txitxu eta Batukada feminista.


Mikel Maiza, Unai Loiarte eta Unai Leal











         

KiVa


Aurten ikastola asko bezala Andoaingo Aita Larramendi Ikastola, KiVa ikastola bihurtu da, hau da, KiVa programa garatzen ari da. KiVa, eskola-jazarpenari aurre egiteko programa finlandarra da. Andoaingo ikastola bezala ikastola asko ari dira KiVa programa garatzen: Santo Tomas Lizeoa ikastola, Ander Deuna Ikastola,Haztegi ikastola...etb. Hego Euskal Herriko ikastola guztietatik etorritako ordezkariek hartu dute parte Gasteizko Europa Jauregian egin den lan jardunaldian. Ikastolen Elkartearen eta ikastola askoren gogoa zen Finlandian eskola jazarpenari aurre egiteko 2009tik martxan duten KiVa programa. Hauek dira andoain ikastolako web gunean aurkitu  ditzazkezun azalpen labur batzuk:

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA

ed.jpg Aurten Euskal Herriko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasleek azterketa mota hau egin beharko dute. Ikasturtea bukatu baino lehenago joango dira adituak ikastetxe guztietara. Euskara , gaztelania, matematika, zientzia, teknologia eta osasun kultura neurtuko dituzte.
Ikastetxeen hobekuntzarako balio duen ebaluazio prozesua da; Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasle guztiek oinarrizko konpetentziak noraino garatu dituzten neurtzen du. Ebaluazioa proba eta testuinguruko galdera-sorta ezberdinek osatzen dute.
Ebaluazioak nahiko informazio emango dio ikastetxe bakoitzari bere mailari buruz. Informazio hori irakasleei, ikasleen familiei eta oro har hezkuntza sistema osoari helaraziko zaie. Informazio horrek hobekuntza-prozesuak martxan jartzeko aukera eskainiko du.

Paula Baco, Irati Erbiti, Andrea Flores, Maialen Igarategi

BERRIARA IRTEERA


D.B.H 2. mailako komunikazioko ikasleok martxoaren 9an bisita egingo dugu Berriara.

Berria bulegoan bertako langileen funtzionamendua eta lan giroa aztertuko ditugu, dituzten ohitura onetatik ikasi ahal izateko. Gainera, bulegoko instalazioak ikustera ere gonbidatu gaituzte. Beraz, aukera paregabea da haien lana gehiago ezagutzeko, eta esperientzi bikaina pasatzeko.
Hori gutxi balitz, Martin Ugalde kultur-parkea ezagutuko dugu eta horretaz ere disfrutatzeko denbora eskainiko digute.

Egun zoragarria pasako dugulakoan, hara joateko irrikaz gaude!





June Pascual,Ane Izagirre, eta June Korta

2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna

ANA CARRERErekin

Ana Carrere Andoaingo alkatea da, eta bera elkarrizketatzeko aukera izan dugunez, egoera aprobetxatu dugu.

*Erantzun hauek bere erantzunen laburpenak dira.


  • ana carrere bilaketarekin bat datozen irudiak
    Zergatik erabaki zenuen alkatetzarako aurkeztea?

Niri alkate izateko aukera proposatu zidaten eta erronka bat bezala hartu nuen.

  • Alkatearen postua lortu ez bazenu, zertan egingo zenukeen lan?

Kirol munduan segituko  nuen, aukeran eskubaloiarekin jarraituko nuke.

  • Erraza al da alkatea izatea? Zergatik?

Ez da erraza alkate izatea, lan handi egin behar baita, eta denen ahotan egotea ere ez da goxoa. Baina beste aldetik,oso polita da, jende asko ezgutzen baita. Jende ezberdina ezagutzeko aukera izan dut alkatetzari esker, eta pozik nago.

  • Zer eskatzen du gehien jendeak?

Argiak jartzea eskakizunen artean dago, adibidez, eta horrelako gauzak dira gehienbat. Bestetik, zoritxarrez, enpleguak edo etxeak eskatzen dizkigutenak ere badaude, hau da, oinarrizko beharrak asetu nahi dituztenak.

  • Zein proiektu darabilzue orain?

Aurten herriko hodiak konpondu behar ditugu, oso zaharrak baitaude. Horrek lan handia eta aurrekontu handia eskatzen du...

  • Zer uste duzu falta zaiola herriari?

Liburutegi handiago bat falta zaiola esango nuke. Horretaz gain, frontoi berri bat, kiroldegiari beste kantxa bat eta, noski, gazteak (zuek) erakartzeko ekintzak edo gauzak antolatzea ere falta zaigu.


Galdera laburrak

  • Eguna edo gaua?
Eguna
  • Eguzkia edo euria?
Udaran eguzkia, neguan euria
  • Colacao edo Nesquick?
Ez bata eta ez bestea, kafea!
  • Igerilekua edo hondartza?
Hondartza, zalantzarik gabe.
  • Haragia edo arraina?
Arraina.
  • Azukrea edo gatza?
Goizean janari gozoak eta arratsaldean gaziak.

"STOP MOTION" LEHIAKETAN TXAPELDUN

Haize Alaminos gure ikaskidea da, eta bere taldeak saria eskuratu zuen eskualdeko "Stop Motion" lehiaketan; horregatik, elkarrizketa egin nahi izan diogu.

  1. 12424347_991029234276005_157661115_n.jpgZein sari irabazi zenuten?

50€ eta domin bezala sagar bat urre kolorez margotuta eta enbutu batean ipinita.

  1. Nola sentitu zara saritua izan zarela konturatzean ?

Oso ondo. Ustegabekoa izan zen, eta, beraz, oso pozik.

Zergatik ?

Pertsona asko ginelako parte hartu genuenak, eta gure lana saritzea, benetako oparia izan zelako.

3. Nola ospatu zenuen?

Familiari kontatu nion sarituak izan ginela, eta guztiok poztu ginen.

  1. Zeri buruzkoa da zuen bideoa ?

Mario Brossi buruzkoa da, baina bideojokoa izan beharrean bizitza errealean izango balitz bezala. Eta noski, "stop motion" teknika erabiliz, hau da, argazki askoren bidez, mugimendua adieraziz.

  1. Hasieratik pentsatuta zenuten hori egitea?
Ez, lehenengo frutekin mugimendua sortzea pentsatu genuen eta gauzak nola zihoazen ikusita, Mario Bross egitea aukeratu genuen.

  1. Espero al zenuen saritua izatea? Zergatik?  

Ez, asko ginelako parte hartzaileak. Gure ikaskideek eta 1. DBHkoez gain, eskualde osoak zuen parte hartzeko aukera, eta zaila ikusten genuen irabaztea.

  1. Bideoa nola egin zenuten argazkiekin edo  grabatzen?
Argazkiekin. Lehen esan bezala, "Stop motion" teknikarekin.

  1. Zer nahiago duzu bideoarekin grabatu ala "stop motion" teknika erabili?

Bideoa nahiago dut, baina lanaren araberako da. Bideo batzuk "stop motion" teknikarekin oso ondo geratzen dira.

  1. Ideia norena izan zen, zurea ala taldekideena?

Taldearena izan zen ideia.

  1. Bideoa grabatzen zenbat denbora igaro zenuten?

Arratsalde batean egin genuen guztia. Lan handia da, baina teknika honekin hobea da hasi eta bukatzea.

  1. Ikusten denez bideojokoak gustazten zaizkizu, ezta?

Bai, niri behintzat bai, jaja.