2022(e)ko urriaren 13(a), osteguna

 ANDOAINGO GAZTE LOKALEKO URRIKO EKINTZAK


Andoaingo gazte lokalak hainbat ekintza antolatu ditu urrirako, herriko gazteek ondo pasatzeko asmoz. Adibidez, urriaren 14an krep tailer bat egingo da 17:30ean. Hurrengo ekintza irteera bat izango da, urriaren 22an Nafarroako tirolina parke batera, Irrisarri Land izenekoa. Autobusez joango dira, eta animatzen diren gazteek begiraleak izango dituzte.


Hilabetearen bukaeran, urriaren 29 eta 30 egunetan scape room bat egongo da gazte lokalean.





H.F., L.A., N.M., eta M.T.


 NESKAK GANBARA SASKIBALOI TALDEAN



Atzo Ganbara saskibaloi klubaren historiako lehendabiziko emakumezkoen etxeko partida jokatu zuten. Infantil mailakoak dira neska hauek, eta esan bezala, Andoainen jokatu zuten, Ostadarren (Lasarte) aurka. Lehen minutuetan irabazten hasi ziren, baina azkeneko lau minutuetan lau punturengatik Ganbarak galdu egin zuen. 28-32 izan zen azken emaitza, eta partidan zehar falta asko egin zituzten, eta jokalari batzuek mina hartu zuten. 



T.D., S.R., O.G. eta D.G


 S.D EUSKADUNA +100 URTE



S.D Euskalduna taldeak 100 urte egin ditu eta ospatzeko lehiaketa bat antolatu du 2022ko urriaren 17rako. Lehiaketan maskotaren diseinua eta mendeurreneko izenak atera behar dute, ahal bada, klub honetan inspiratua, eta Andoain ordezkatzen duen herriaren izaeraren ezaugarria islatu beharko luke. Izenaren hautaketari dagokionez, laburra, erakargarria eta gogoratzeko erraza izan behar du.

Lehiaketa hau DBHko 1-2-3 eta 4.mailako ikasleei zuzendua dago, eta Aita Larramendi Ikastolako, Lasalle-Berrozpeko eta Leizaran ikastetxekoek har dezakete parte. Bakarka edo taldeka egin daiteke lana, eta irabazleak 200 euroko saria eskuratuko du.



E.SS, A.RG eta M.J