SANTA AGEDA ETA INAUTERIAK
Aurten inauteriak eta Santa Ageda egun berean tokatu dira. Aita Larramendi ikastolako LH-koak goizean Santa Ageda eta arratsaldean inauteriak ospatu zituzten; Bazkardon aldiz, ostiralean. LH koak herritik zehar kantatzen pasa zuten goiza. Hainbat lekuetan kantatu zuten: ikastolan, gaztelutxo tabernaren parean, Juanita Alkain plazan eta azkenik “Eli” dendaren aurrean. Ibilbidean zehar kaleak alaituz ibili ziren eta tradizioa gogoratu zieten hainbat pertsonei.
Arratsaldean ikastolan hasi zituzten inauteriak eta giro ederrarekin Bastero aldera joan ziren. Bertan Ondarreta ikastetxearekin eta LS Berrozpe ikastetxeko ikasleekin elkartu ziren. Denak batera goiko plazara joan ziren eta bertan ikastolako ikasleek pare bat dantza eginzituzten.