2017(e)ko azaroaren 23(a), osteguna

Garazi Kamiori elkarrizketa

Markel, Igor, Hiart eta Imanol gara eta Garazi Kamio elkarrizketatu nahi dugu, gure irakasle gustukoena izan zelako. Has gaitezen!

-Zer ikasi zenuen unibertsitatean?

Batxilergo bigarren maila bukatzean, Bilbora joan nintzen ikasketak egitera, eta han Ikus-Entzulezko kazetaritza ikasi nuen. Geroago irakasle izateko ikasketak ikasi nituen.

-Zergatik aukeratu zenuen irakaskuntza?

Alde batetik, nire etxean nire ama eta nire aita irakasleak izan direlako eta beste aldetik ilusio handia egiten zidalako zuek bezalako gaztetxoei nire gauzak eta nire anekdotak kontatzea.

-Zer sentitzen duzu ikasleekin egotean?

Ikasleekin oso ondo pasatzen dut. Asko gustatzen zait nire ezagutzak irakastea eta zuekin egotea.

-Idazlea ere bazara. Zerk inspiratzen zaitu liburuak idaztean?

Lehenengo, liburu bat idazteko jakin-mina izan behar duzu; Interneten sartu, Wikipedian gauzak begiratu eta horrelako gauzak.

-Zeri buruzko liburuak idazten dituzu?

Helduentzat idazten dudanean, gizarteko gaiak jorratzen ditut, agian zuentzat tristeegiak direnak. Idatzi dudan azkena 12-13 urtekoentzat da, eta transexualitatea da gaia, besteak beste.


-Eskerrik asko galdera hauei erantzuteagatik, oso lagungarria izan da.

Maite Izagirreri ekarrizketa

Kaixo gu Haritz, Estitxu, Joseba eta Izaro gara eta Maite Izaguirre elkarrizketatuko dugu, Billabonako alkatesa delako.


  • Zure lehenengo lana zein zen?

Nire lehenengo lana 17 urterekin izan zen. Diru pixka bat lortzeko, haurrak zaintzen hasi nintzen. Gainera, nire gurasoei ez nien ezer esan, eta arratsaldetan egiten nuen lan hura.


  • Zergatik aukeratu zenuen alkatesa izatea?

Egia esan ez aukeratu. Lagun batzuk etorri ziren niregana eta Billabonan bizi izan naizenez beti, proposamena egin zidaten. Egun batzuk eman zizkidaten pentsatzeko, eta "zergatik ez?" esan nion neure buruari. Asko pentsatu gabe erabaki nuen.

  • Zeri buruzko bilerak egiten dituzu?

Bilera mota asko  egiten ditugu, gehienbat gure herrian hobekuntzan txertatzeko. Sekzio ezberdinetan dago banatuta udaletxea: hirigintza, kulturako bilerak, herrikoa, gizarte zerbitzuak, udaltzainekin eta ertzainekin... Mota askotako bilerak, ikusten duzuen moduan.

  • Gustatzen al zaizu alkatesa izatea? Zergatik?

Ez da lan erraza. Inoiz ez da denen gustukoa den erabakirik hartzen, eta momentu txarrak pasatzen dira. Poz handia ere sentitu izan dut jendeak zerbait eskertu didadean.

  • Zein motako jendea ezagutzen duzu?

Denetatik ezagutu dut. Oso garrantzitsuak diren pertsonak eta kargu altuak dituztenak, eta baita momentu zailak bizi dituztenak ere. Alkate izateak aukera hori eman dit, eta ziurrenik beste lan bateak ez nituzkeen pertsona horiek ezagutuko.

  • Eskerrik asko galderak erantzuteagatik, oso lagungarria izan da. Laster arte.

Alaine Oiartzabali elkarrizketa

Alaine elkarrizketatzea erabaki dugu, lehengo urtean gure irakaslea izan zelako eta berarekin oso ondo pasa genuelako.


Zein zen zure txikitako zaletasuna?

Txikitan eskolaz kanpo egiten nituen jarduerek musikarekin zuten zerikusia: solfeora joaten nintzen, korora baita ere, pianoa jotzen ikasi nuen. Eta horretaz gain, kirola ere bai.

Zergatik izan nahi zenuen irakasle?

Hasiera batean, batxilergoa ikasi nuenean, zientifikoa ikasi nuen, erizaina izan nahi nuelako, eta konturatu nintzen odola ezin nuela ikusi. Orduan pentsatu nuen erizaina izatea ez zela oso ideia ona, eta umeak hainbeste gustatzen zitzaizkidanez, magisteritza ikastea bururatu zitzaidan.

Noiz hasi zinen lanean?

23 urterekin hasi nintzen Santo Tomas lizeoan, Donostian. Han hasi nintzen praktiketan eta diru hura oso ondo etorri zitzaidan.

Zenbat ordu egoten zara ikastolan?

Puuf… Asko. Ordu asko pasatzen ditugu. Zazpi ordu eta erdi, zortzi inguruan ibiltzen gara, bai.

Noiz utziko duzu irakaskuntza?

Denak nazkatzen ditudanean! Ez dut inoiz horretaz pentsatu. Ba ez dakit, ile txuria daukadanean edo jubilatzeko garaia iristen denean.

Irakasle ez izango bazina, zer izango zinake?

Ikasketak amaitu nituenean, beldur nintzen, ez ote nuen lanik topatuko, eta beste plan bat nuen buruan: fruta-denda batean lan egitea. Horrela, beldurra joan zaitzaidan, eta irakaskuntzan gustura hasi nintzen lanean.

Hau izan da dena, eta espero dugu zurekin berriro elkartzea… Eskerrik asko Alaine!

Oihana Arrutiri elkarrizketa

Ikasle zinenean, zein gai gustatzen zitzaizun gehien? Zergatik?

Niri gehien gustatzen zitzaizkidan irakasgaiak  hizkuntzak ziren, asko gustatzen zait jendearekin komunikatzea.

Zer da irakasle izatetik gehien gustatzen zaizuna?

Gehien gustatzen zaidana da ikasleekin dudan harremana eta urtero ikasle berriak ezagutzea da. Horretaz gain, nire ezagutzak ikasleei irakastea ere gustatzen zait, eta hori lortzean sentitzen dena, pozgarria da.
Zer lan egingo zenuke irakasle ez bazina?

Ni irakasle izango ez banintz, seguruenik kazetaria izango nintzateke.

Orain irakasten duzuna ez bazenu irakatsiko, zer irakatsiko zenuke?

Nik orain hizkuntzak irakasten ditut, baina soinketa irakatsiko nuke gustura.

Gaztetan zer pentsatzen zenuen izango zinela heldua izatean?

Nik txikitan sendagilea, dentista, irakaslea... izan nahi nuela esaten nuen, baina heltzen joan ahala, hizkuntzen arloetara jo nuen.

Eskerrik asko Oihana guri aukera hau emateagatik eta hurrengora arte.


2017(e)ko azaroaren 7(a), asteartea

ELKARRIZKETAK

entrevista dibujo bilaketarekin bat datozen irudiak

Elkarrizketak nola egiten diren ikusi dugu gai honetan, eta kazetariak garenez, guk ere elkarrizketak egiteko aukera izan dugu. Galdera pertinenteen garrantziaz ohartu gara, eta ikusi dugu ez dela batere lan erraza. Dagoeneko grabatu ditugu gure lehen lanak, eta laster argitaratuko ditugu blog honetan. Ez itzazu galdu!