50€ eta domin bezala sagar bat urre kolorez margotuta eta enbutu batean ipinita.
- Nola sentitu zara saritua izan zarela konturatzean ?
Oso ondo. Ustegabekoa izan zen, eta, beraz, oso pozik.
Zergatik ?
Pertsona asko ginelako parte hartu genuenak, eta gure lana saritzea, benetako oparia izan zelako.
3. Nola ospatu zenuen?
Familiari kontatu nion sarituak izan ginela, eta guztiok poztu ginen.
- Zeri buruzkoa da zuen bideoa ?
Mario Brossi buruzkoa da, baina bideojokoa izan beharrean bizitza errealean izango balitz bezala. Eta noski, "stop motion" teknika erabiliz, hau da, argazki askoren bidez, mugimendua adieraziz.
- Hasieratik pentsatuta zenuten hori egitea?
Ez, lehenengo frutekin mugimendua sortzea pentsatu genuen eta gauzak nola zihoazen ikusita, Mario Bross egitea aukeratu genuen.
- Espero al zenuen saritua izatea? Zergatik?
Ez, asko ginelako parte hartzaileak. Gure ikaskideek eta 1. DBHkoez gain, eskualde osoak zuen parte hartzeko aukera, eta zaila ikusten genuen irabaztea.
- Bideoa nola egin zenuten argazkiekin edo grabatzen?
Argazkiekin. Lehen esan bezala, "Stop motion" teknikarekin.
- Zer nahiago duzu bideoarekin grabatu ala "stop motion" teknika erabili?
Bideoa nahiago dut, baina lanaren araberako da. Bideo batzuk "stop motion" teknikarekin oso ondo geratzen dira.
- Ideia norena izan zen, zurea ala taldekideena?
Taldearena izan zen ideia.
- Bideoa grabatzen zenbat denbora igaro zenuten?
Arratsalde batean egin genuen guztia. Lan handia da, baina teknika honekin hobea da hasi eta bukatzea.
- Ikusten denez bideojokoak gustazten zaizkizu, ezta?
Bai, niri behintzat bai, jaja.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina