2021(e)ko abenduaren 1(a), asteazkena

ELKARRIZKETA BIXENi: Ainara, Lide, Irati eta Maren

Bixeni elkarrizketa

Egun on, gaur Bixen Bengoetxea elkarrizketatuko dugu. Bixenek ikastola txikiko jangelan egiten du lan. Eta ez hori bakarrik, ikastolari laguntzeko prest egon da beti. Adibidez, danborradako jantziak egiten, eta gauza gehiagotan ere bai.



  1. Zehazki zer egiten duzu zure lanean?

Lehenik eta behin, mahaiak prestatu, platerak jarri, edalontziak eta abar. Gero, janariari tenperatura hartu eta ea ondo dagoen ikusi. Ondoren, haragia baldin badago zati txikietan moztu eta arraina baldin badago, arantzak dituen ala ez begiratu. Hori egin ondoren, janari bereziak prestatu behar ditut, ume alerjikoentzat, haragia jaten ez dutenentzat… Horretaz gain, ogia moztu, frutari azala kendu eta moztu, umeei bazkaria plateretan jarri. Ume guztiak bazkaltzen bukatzean, dena jaso, garbitu, fregatu, erratza eta fregona pasatzen dut, hurrengo egunerako dena prest edukitzeko.

  1. Zenbat urte daramatzazu lanean?

Jangelan, 18 urte daramatzat lanean.Lehenago ere beste toki batzuetan lanean egon naiz umeak zaintzen. 

  1. Zerk pozten zaitu goizero lanera etortzean? 

Gehien gehiena, umeak ikustea da. Baina begiraleak ikustea ere asko pozten nau. Azken finean, famili bat bezala gara.

  1. Zer egiten zaizu zailen zure lanetik?

Ba zaiena zaiena ez dakit, baina lana gogorra da .Urteak nabari dira, bizkarreko mina gatik...

  1. Ikastolatik pasa garen ikasle gehienok ezagutzen zaitugu, zer sorrarazten dizu horrek?

Poza. Azten ikusi zaituztet gehienei eta oso oroitzapen onak etortzen zaizkit burura, naiz eta batzuetan errita pixka bat eginbeharra.


  1. Zer iruditzen zaizu dela zure bizitzan egin duzun gauzik garrantzitsuena? 

Niretzat garrantzitsuena nire familiarekin egon naizen momentuak disfrutatu izana da.

  1. Etorkizuenean zer plan dituzu?

Lehenik eta behin 2024rako jubilatzea. Hortik aurrera nire familiarekin eta lagunekin gehiago egotea eta beraiekin asko disfrutatzea da nire etorkizuneko plana


Mila esker Bixen tartetxo bat ateratzeagatik, eta hurrenarte.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina