Unai, Beñat, Unai eta Aimar
-Noiz erabaki zenuen irakasle izatea?
Oso gaztetatik. 30 urterekin banekien irakasle izan nahi nuela.
-Noiz ireki zenuen akademia Andoainen?
Duela 26 urte, ia 27. Zehazki, 1990. urteko irailean.
-Zenbat irakasle zineten orduan?
8 irakaslerekin hasi genuen proiektua.
-Herrian sona handia izan du zure akademiak. Zenbat ikasle izatera iritsi zara?
450, gutxi gorabehera.
-Badakigu hiztun eleanitza zarela, baina ziur irakasteko orduan nahiago duzula hizkuntza zehatz bat. Zein hizkuntza duzu nahiago irakasteko orduan?
Aukeratu beharko banu, ingelesa esango nuke.
-Zaila al da akademia bat eramatea edo gestionatzea?
Lana eskatzen du, eta dedikazio handia. Baina ez da oso zaila.
-Zer nahiago duzu frantsesa edo ingelesa?
Ingelesa.
-Mendia edo itsasoa?
Itsasoa.
-Zer nahiago dituzu, helduak edo umeak?
Nahiago ditut umeak.
-Zer nahiago duzu, ordenagailua edo telebista?
Telebista.
-Pelikulak edo liburuak?
Pelikulak.
-Uda edo negua?
Uda.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina