2017(e)ko otsailaren 16(a), osteguna

NORK EZ DU GARIKOITZ PLAZAOLA EZAGUTZEN?


Ernaitza liburu-denda herri osoak ezagutzen du, eta, noski, bertako Garikoitz ere bai. Bera elkarrizketatzea bururatu zaigu, hobeto ezagutzeko eta bere lanaren nondik norakoak gertutik jakiteko.

Jokin eta Ekaitz



-Zein ikasketa egin zenituen?
Nekazaritza ingeniaritza egin nuen.

-Eta nola hasi zinen lanbide honetan?
Txikitatik ibili naiz dendan bueltaka amari lagunduz, eta, azkenean, hemen bukatu dut.

-Zenbat urterekin hasi zinen?
Ez naiz juxtu gogoratzen, baina oso txikia nintzenetik etortzen nintzen hona, eta lanean ere azkar hasi nitzen.

-Ordu asko egiten al dituzu egunean?
Bai lan dexente egiten dut. Egia da egunaren arabera izaten dela, eta lan pilaketaren arabera. Batzuetan lan gehiago izaten dut, jende gehiago datorrelako, eta bestetan gutxiago. Urte sasoiaren araberakoa ere izaten da...

-Urteko zein momentutan saltzen duzu gehien?
Ikasturte hasieran dudarik gabe; izan ere, guraso mordoa etortzen da liburuak eta eskolarako materiala erostera, eta nahasmen handia izaten da.

-Hainbeste libururen artean lan eginda, gustuko al duzu irakurtzea?
Bai, nire afizio nagusietako bat da.


Galdera laburrak

-Komikiak ala nobelak?
Komikiak.

-Zein maiztasunekin irakurtzen duzu?
Astean 4 aldiz.

-Paperean ala digitalean?
Paperean.

-Etxean zer duzu gustukoen, irakurketa ala telebista?
Telebista.

-Mendia ala hondartza?
Hondartza.

-Letrak ala zientziak?
Zientziak.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina