2023(e)ko irailaren 27(a), asteazkena

TXALAPARTA IKASTAROA

 Txalaparta eskolako antolatzaileek ikastaroak prestatu dituzte. Andoaingo Txalaparta eskolan antolatuko da (Olagain auzoan). Txalaparta perkusiozko instrumentu euskalduna da. 2 pertsonaz eta 4 makilez jotzen da, 6 zurezko ohol batzuen gainean. Izena emateko azkeneko egunak dira, irailaren 30ean izango da eta azkeneko eguna.




 

 A.D.B, I.F eta A.M.

BEZEROAREN ASTEA

 


 



  Salkineko 6 komertzio desberdinentan erosten baduzu, denda bakoitzean zigilu bat jarriko dute eramaten duzun paperean. 6 zigilu badituzu, bidai baten zozketan parte hartuko duzu. 

  Denda hauetan lor dezakezu zigilua urriaren 13ra arte: 

                                                       

  • Hamabi            

  • Gloss

  • Durazno                                            

  • Alice

  • Amantegi mertzeria                                           

  • Ormendi kirolak

  • Pottoko                           

  • Ernaitza




NS+JG+IZ


ATE IREKIAK

 Zumba lokura taldeak salsa eta bachatako ikastaro bat egin zuen. Irailaren 22an izan zen, Nafarroa Plazan. Zumba lokurak egindako ate irekietara joan bazinen, aukera aparta duzu izena emateko. Urte osorako izena eman dezakezu, gustatu bazitzaizun noski. Zumba lokurak dio arrakasta handia izan zuela. Gainera, jende askok izena eman du talde zoragarri honetan egoteko.


 

I.B.M, M.A eta L.E


😩 ESTRESARI AGUR ESAN NAHI DIOZU?💆

 Irailaren lehenengo asteazkenean estresari agur esan diezaiokezu. Arteta kalean izango da klasea 17-18etara edo 18:15-19:00etara. Gogoratu, ate irekiak dira eta doain, hau da, probatu dezakezu eta gustuko baduzu, klaseetara apuntatu zaitezke. Zuzenean apuntatu nahi baduzu deitu zenbaki honetara 681975908 edota idatzi kontu honetara @sihatsuenarmonia. 


                   

U.F.   E.A.   A.C.


AURREKO ASTEBURUKO LEIZARAN INFANTIL HORIEN PARTIDAK

    Aurreko asteburuan Leizaran infantil horien bi partida jokatu ziren, larunbat eta igande goizean. 

Nesken partida, Andoaingo kiroldegian jokatu zen, larunbat goizean, Urnietako urte bat zaharragokoen  taldearen aurka. Kanpoko taldea, bi taldetan zatituta zegoen, eta, ondorioz, Leizaranek lehen zatian baten kontra eta bestean bestearen kontra jolastu zuen.

Lehen zatian, 4-9 galdu zuen Leizaranek, eta bigarrengoan 7-17 galdu zuten.

Mutilen kasuan, Donostiako La Salleko ikastetxean jokatu zuten igande goizean, La Salle Loiolaren aurka. Denek adin bera zuten (12 urte). Arrakasta handia lortu zuen Leizaranek, 8-20 irabaziz. 



                                             

                                                 I.S, E.P, A.D

 

PRENTSA-BULEGO BERRIA MARTXAN DA!

 23-24 ikasturtea hasi berri dugu, eta dagoeneko jo eta su lanean dabiltza aurtengo Larramendi Kontakatilu prentsa-bulegoko kazetariak. Horrela, berehala izango dituzue ikusgai beren albiste, elkarrizketa, eta beste mota askotako lanak. Gozatu!


2022(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

                                                      LEIRE ESNAOLARI ELKARRIZKETA






-Kaixo, gaur Leire Esnaola elkarrizketatu nahi dugu, irakaslea izateaz gain, trikitixako eta euskal dantzako irakaslea era badelako. Hasiko gara?

-Bai, goazen!


-Zein ikasketa dituzu?

-Magisteritza ikasi nuen lau urtez, eta gero master bat egin nuen hezkuntza elebidurari buruz.


-Zergatik aukeratu zenituen lanbide horiek?

-Txikitatik gustatu zaidalako ikasleekin eta umeekin lan egitea, eta asko gustatzen zaidalako dakidana besteei erakustea.


-Zein izan zen zure lehenengo lana?

-Nire lehenego lana, ikastolan edo ikastetxe batean lan egiten hasi aurretik,, klase partikularrak ematea izan zen, LHko ikasleekin, eta urte luzez jarraitu nuen. 16 urterekin hasi nintzen klase partikularrak ematen eta 24-25 urte arte horrela jarraitu nuen.


-Zein lanbide gustatzen zaizu gehien?

-Trikitixako irakasle, Euskal dantzako irakasle eta Ikastolako irakasle artean, ba ez dakit, zaila egiten zait bat aukeratzea. Denak gustatzen zaizkit, baina oso desberdinak dira beraien artean, nahiz eta hirurak irakasle lan izan. Trikitixan ikasle gutxigo ditut, eta beste modu batera egin dezaket lan beraiekin, ikastolan ikasle pilo bat ditut eta oso desberdinak dira; denek dituzte beren alde onak eta txarrak. 


-Zeini eskaintzen diozu denbora gehien?

-Ikastolakoari, zalantzarik gabe. Trakitixa astean behin erakusten dut eta klase horiek prestatu behar ditut, baina denbora gutxi eskaintzen diot. Dantza ere astean behin izaten da eta horretarako ere astean zehar pixka bat pentsatzearekin nahikoa izaten da. Baina ikastolakoari, ikastolan lan egiteaz gain, etxean ere gauzak egiten jarraitu behar dut, bestela ez baitu denborarik ematen.


-Hau izan da guztia. Eskerrik asko Leire. Asko langundu diguzu.

-Eskerrikazko zuei, eta ondo-ondo segi.


O.G., A.RG., T.D., N.M.