Nesken partida, Andoaingo kiroldegian jokatu zen, larunbat goizean, Urnietako urte bat zaharragokoen taldearen aurka. Kanpoko taldea, bi taldetan zatituta zegoen, eta, ondorioz, Leizaranek lehen zatian baten kontra eta bestean bestearen kontra jolastu zuen.
Lehen zatian, 4-9 galdu zuen Leizaranek, eta bigarrengoan 7-17 galdu zuten.
Mutilen kasuan, Donostiako La Salleko ikastetxean jokatu zuten igande goizean, La Salle Loiolaren aurka. Denek adin bera zuten (12 urte). Arrakasta handia lortu zuen Leizaranek, 8-20 irabaziz.
I.S, E.P, A.D
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina