2016(e)ko apirilaren 19(a), asteartea

Gu ere arrazakeriaren aurka

Bideogintza lantzen ari garen honetan, arrazakeriaren aurkako eszena batzuk grabatu ditugu.

Hemen duzue adibide bat:





2016(e)ko otsailaren 16(a), asteartea

SANTA AGEDA ETA INAUTERIAK


Aurten inauteriak eta  Santa Ageda egun berean tokatu dira. Aita Larramendi ikastolako LH-koak goizean Santa Ageda eta arratsaldean inauteriak ospatu zituzten; Bazkardon aldiz, ostiralean.  LH koak herritik zehar kantatzen pasa zuten goiza. Hainbat lekuetan kantatu zuten: ikastolan, gaztelutxo tabernaren parean, Juanita Alkain plazan eta azkenik “Eli” dendaren aurrean. Ibilbidean zehar kaleak alaituz ibili ziren eta tradizioa gogoratu zieten hainbat pertsonei.
Arratsaldean ikastolan hasi zituzten inauteriak eta giro ederrarekin Bastero aldera joan ziren. Bertan Ondarreta ikastetxearekin eta LS Berrozpe ikastetxeko ikasleekin elkartu ziren. Denak batera goiko plazara joan ziren eta bertan ikastolako ikasleek pare bat dantza eginzituzten.

P1190344.JPGDSCF3565.jpg

                MELILLAKO LURRIKARA
  
Urtarrilaren 25ean Melilla hirian lurrikara bortitz bat sentitu zen. Andaluzian bizi ziren pertsonek ere sentitu ahal izan zuten. Richter eskala kontuan hartuta 6,3ko lurrikara izan zen. Lurrikara honek 26 zauritu eragin zituen eta zaurituez gain, ondorio handiak izan ziren: teilak kotxeetara erori ziren, farola batzuk erori egin ziren... Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, Andaluziako hainbat probintzietan sentitu dute dardara, besteak beste, Sevillan, Jaenen, Cadizen eta Malagan. Kalte gehienak Melillan izan dira,eraikin askotako fatxada zatiak jausi dira eta suhiltzailek etxeetatik atera dituzte bizilagunak. Melillako hiritarrek beldur handia pasa zutela ondorioztatu dezakegu.รง




      DONOSTIA KULTUR HIRIBURU

Donostia Europako kultur hiriburu bilaketarekin bat datozen irudiak
   Duela aste gutxi Donostia Europako kultur hiriburu izendatu zuten. Beren 2016ko lelo ofiziala “Herritarren energia-olatua eta elkarbizitzarako kultura” da. 2011ko ekainaren 29ko 17:25ean Madrilen burututako ekitaldian Manfred Gaulhofer epaimahaiko buruak Donostia hiri aukeratua zela adierazi zuen. Honela, Donostiaren hautagaitza Espainiako bost hiriei gailendu zitzaien: tartean Cordoba,Zaragoza, Segovia, Burgos eta Las Palmas Kanaria Handikoa zeuden.                                                            
       PIRRITX PORROTX ETA MARIMOTOTS


WPXM.jpg

Aurtengo urtarrilaren 22 eta 23an Pirritx, Porrotx eta Marimotots Andoaingo Bastero kulturgunera etorri ziren “Amalur” antzerkia antzeztera. 22an 18:00etan, eta 23, berriz, bi saio egin zituzten. Lehenengo saioa 16:30ean izan zen eta bigarrenari 19:00etan eman zioten hasiera. Ikusle guztiek gozatu zituzten pailazo maitagarri horien emanaldiak.

2016(e)ko urtarrilaren 7(a), osteguna

GABONAK



Andoaindar batzuek diote Gabonak ez zaizkiela gustatzen, mahaian beti norbait faltan botatzen dutelako eta gastu handiak sortzen direlako. Gehien gustatzen zaiena urtarrilaren 7-a  da; izan ere, Gabonak bukatu eta beste urte batete osoa geratzen da berriro data horiek iristeko. Badago Gabonak gustatzen zaizkionik ere, noski: turroia, polboroia, errege roskoa, mariskoa etab. jatea gustuko duena! Antza denez, oso gozo zaleak dira batzuk!

  


Bestalde, jende gehienak prezioak asko igotzen direla esaten du, baina baten batek prezioak igo eta jaitsi egiten direla esan zigun. Pertsona gehienek, gabonetan gustuko dutena familian egotea, jatea, baserritarrez janztea, abestea eta, gehienbat, oporretak egotea. 

Loteriari dagokionez, askok ez dute loterian sinisten, trukatuta dagoela uste baitute. Beste batzuek, berriz, sinisten dute, jendeari tokatu zaiolako eta ez dute itxaropenik galtzen...


Opil lehiaketak ere aipatu dizkigute... Normalean, festa-giroarekin lotzen dituzte andoaindarrek Gabonak. Hori bai, nahiz eta festa alaia izan gastu handia pilatzen dela esan ziguten: opariak, bazkariak, afariak…  

Askok abesteko ohitura ere ez dute galdu; horrela, haur, gazte eta helduak abestera irteten dira.


2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

ZER FALTA DA ANDOAINEN?


Andoain komertzio faltan dago. Hau izan da kalean gai honi buruz galdeketa bat egin ondoren atera dugun ondorioa. Galdeketa egindako pertsona guztiak ados daude ondorio honekin. 


Kaletik gindoazela, txakur polit bat zeraman neska bat aurkitu genuen eta gure galdeketa egin genion. Berak esan zigun txakurrentzako parke bat eta komertzio gehiago behar direla Andoainen. 


Beste neska gazte bati gure galdeketa egin genion, eta, bere ustez, taberna gehiago falta dira herri honetan. 

Beste gizon batek zioenez, Kale Nagusia garbitu, margotu, txukundu eta alaitu egin beharko litzateke. 



Bestalde, hamaika pertsonetatik hamarrek baietza eman zuten Urnietan bezala gure herrian igerileku irekiak nahi dituzten ala ez galdetu genienean. Jendeak uste du, horrela gure herriak bizitza gehiago izango duela.