Andoaindar batzuek diote Gabonak ez zaizkiela gustatzen, mahaian beti norbait faltan botatzen dutelako eta gastu handiak sortzen direlako. Gehien gustatzen zaiena urtarrilaren 7-a da; izan ere, Gabonak bukatu eta beste urte batete osoa geratzen da berriro data horiek iristeko. Badago Gabonak gustatzen zaizkionik ere, noski: turroia, polboroia, errege roskoa, mariskoa etab. jatea gustuko duena! Antza denez, oso gozo zaleak dira batzuk!
Bestalde, jende gehienak prezioak asko igotzen direla esaten du, baina baten batek prezioak igo eta jaitsi egiten direla esan zigun. Pertsona gehienek, gabonetan gustuko dutena familian egotea, jatea, baserritarrez janztea, abestea eta, gehienbat, oporretak egotea.
Loteriari dagokionez, askok ez dute loterian sinisten, trukatuta dagoela uste baitute. Beste batzuek, berriz, sinisten dute, jendeari tokatu zaiolako eta ez dute itxaropenik galtzen...
Opil lehiaketak ere aipatu dizkigute... Normalean, festa-giroarekin lotzen dituzte andoaindarrek Gabonak. Hori bai, nahiz eta festa alaia izan gastu handia pilatzen dela esan ziguten: opariak, bazkariak, afariak…
Askok abesteko ohitura ere ez dute galdu; horrela, haur, gazte eta helduak abestera irteten dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina