2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

ZER FALTA DA ANDOAINEN?


Andoain komertzio faltan dago. Hau izan da kalean gai honi buruz galdeketa bat egin ondoren atera dugun ondorioa. Galdeketa egindako pertsona guztiak ados daude ondorio honekin. 


Kaletik gindoazela, txakur polit bat zeraman neska bat aurkitu genuen eta gure galdeketa egin genion. Berak esan zigun txakurrentzako parke bat eta komertzio gehiago behar direla Andoainen. 


Beste neska gazte bati gure galdeketa egin genion, eta, bere ustez, taberna gehiago falta dira herri honetan. 

Beste gizon batek zioenez, Kale Nagusia garbitu, margotu, txukundu eta alaitu egin beharko litzateke. 



Bestalde, hamaika pertsonetatik hamarrek baietza eman zuten Urnietan bezala gure herrian igerileku irekiak nahi dituzten ala ez galdetu genienean. Jendeak uste du, horrela gure herriak bizitza gehiago izango duela.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina