2021(e)ko urriaren 6(a), asteazkena

DBH 1eko ikasleok Pulunpa proiektuan hartu dugu parte

 DBH 1ko ikasleok parte hartu dugu Pulunpa proiektuan, hiru begiraleen laguntzarekin. Horietako bakoitza gela batean egon zen, eta euskarari buruz hitz egin ziguten: solstizioetaz, zuhaitz linguistikoa egin genuen… Euskara bultzatzeaz gain, gure emozioak transmititzen lagundu ziguten EMOZIOEN TXOKOA eginez. Horrekin batera, klase bukaeretan galdetegi bat betetzen genuen nola sartu eta ateratzen ginen jakiteko. Andoaingo Aita Larramendi ikastolan Irailaren 27 tik Urriaren 1 era etorri ziren Euskara bultzatzeko helburuarekin; horrela,  jolasak eta lan arinak egin genituen.

Azkeneko egunean, Andoaingo Sorginen zubira joan ginen hamaiketakoa egitera, eta euskal mitologiarekin zerikusia zuen altxorraren bila jokoa egin genien.  

Pulunpa proiektuko begiraleak abenduan eta otsailean ere etorriko dira berriro, euskara  gehiago bultzatzeko helburuarekin (akelarreak eginez…)

EUSKARA ASKO BULTZATU DUEN PROIEKTUA IZAN DA HAU . OSO ONDO PASA DUGU DENOK!

 

Egileak: Maite, Irene, Ekiñe eta Jurgi.


2020(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena

ELKARRIZKETA - EXTEBE LÓPEZ DE MUNAIN

Herrian hain ezaguna den Extebe López de Munain elkarrizketatu dugu:

Zein izan da zure ibilbidea San Estebango Gazte Asanbladan? 
ERANTZUNA: 16 urterekin hasi nintzen, urte mordo bat egin ditut eta aurten bukatu dut 40 urterekin

Familiarengatik hasi ahal zinen SEGA-n? 
ERANTZUNA: Ez. Guk jarri genion izena

 Noiz izan duzue arrakastarik handiena? 
ERANTZUNA: Urte guzti hauetan aldaketa asko egon dira, urte onak izaztetik urte txarrak izatera pasa ginen baina azken 6 urteotan lehen genuena berreskuratu dugu

Noiz hasi zen baratxuri zopa jatearen ohitura? 
ERANTZUNA: Gure aurrekoek egiten zuten, hau ere galdu egin zen eta guk berreskuratu genuen “ohitura” hau

Nork egin zuen SEGA-ko ikurra edo ikonoa?
ERANTZUNA: Nik egin nuen Aita larramendi ikastolan zuen adinarekin gutxi gora behera

Nola ikusten duzu jai batzordearen garapena urte guztiotan?

ERANTZUNA: Aldaketa handiak izan ditugu hemen ere. Lehen urteetan 5 - 6 pertsonako lan taldea ginen urte askotan murriztuz joan zen talde hau, azken urteetan berriz, belaunaldi berrien laguntza handia izan dugu eta auzotarren inplikazioa handitu egin da. Nik ezagutu dudan momenturik hoberenean gaude

Uxu, Aitor, Eneko eta Iñaki

2019(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

ELKARRIZKETA - HARITZ NÚÑEZ

Kaixo, gu Aita Larramendi ikastolako DBH2ko ikasleak gara eta elkarrizketa bat egitera gatoz.

Hona hemen lehenengo galdera:

→ Zer ikasi zenuen? 

haritz nuñez bilaketarekin bat datozen irudiakAndoaingo zine eta bideo eskolan ikasi nuen eta goi mailako errealizazio teknikaria naiz Andoaingo gazte lokalean.

→ Noiztik zabiltza Gazte lokalean lanean?  
    
2000. urtetik.

→ Nola moldatzen zara lanean?

Hasieran lan guztietan bezala beti egoten dira oztopoak eta gainditu beharreko hainbat elementu, baina denbora pasa ahala geroz eta erraztasun gehiago daukat eta gaur egun nik uste dut nire lana menderatzen dudala.

→ Noizbait beste lanen bat eduki al duzu? 
   
    Bai, 6 urtetan zehar  3 tabernetan egon nintzen lanean, hau da, tabernaria izan nintzen.

→ Zer da gehien gustatzen zaizuna zure lanetik? 

Gehienbat jendearekin harreman zuzena edukitzea. Andoaingo nerabe eta gazteekin eta nire lankideekin 6 pertsona gaude bertan lanean eta harremana entretenigarria da.

→ Eta gutxien?

Batzuetan jornada luzea izaten dira, goizean sartzen gara barneko lana aurrera eramateko eta gero arratsaldean arreta zuzena eskaintzen dugu . Egun batzuetan 21:00 inguru bukatzen dugu lana eta lan ordu asko izaten dira.

→ Txikia zinenean hau al zen zuk nahi zenuen lana?

Printzipioz ez, beti gustatu egin zitzaidan informatikarekin lotutako lan bat eta neurri batean gazte lokalean badago informatikarekin harremana duen atal bat eta zentzu batean, bai lortu dut nire ametsa, baina ez nuen horrelako lan bat espero.


Hau izan da dena. Eskerrik asko denagatik eta hurrengora arte!

Leire, Irati, June, Raghad eta Noemi.

Sexismoaren aurkako jarrera aldarrikatzeko gainerako lanak

Hemen dituzue gainerako bideoak ikusteko linkak.





Esan behar dugu BIKAIN aritu direla gure ikasleak! Zorionak!

2019(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

INDAR MOREA

Hemen duzue gure talde batek egindako bideo bat. Sexismoaren aurkako gaia landu ondoren, bideo hau aurkeztu dute. Gozatu!


2019(e)ko urriaren 28(a), astelehena

FILM LABURRAK

Gure taldearen hurrengo proiektua film laburra izan da. Dagoeneko amaitu dituzte lanak, eta berehala izango dituzue ikusgai gure bloggean. Irudimena erabiliz sexismoaren aurkako bideoak ekoitzi dituzte, oraindik ere borroka horretan baikaude... Adi egon eta ez galdu!


2019(e)ko urriaren 14(a), astelehena

AZKEN IRRATSAIOA

Aurtengo taldearen azken irratsaioa hemen duzue. Gozatu!


Laster beste proiektu batzuen berri emango dizuegu, eta zintzilikatuko ditugu gure lantxoak. 

Ondo izan!