2020(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena

ELKARRIZKETA - EXTEBE LÓPEZ DE MUNAIN

Herrian hain ezaguna den Extebe López de Munain elkarrizketatu dugu:

Zein izan da zure ibilbidea San Estebango Gazte Asanbladan? 
ERANTZUNA: 16 urterekin hasi nintzen, urte mordo bat egin ditut eta aurten bukatu dut 40 urterekin

Familiarengatik hasi ahal zinen SEGA-n? 
ERANTZUNA: Ez. Guk jarri genion izena

 Noiz izan duzue arrakastarik handiena? 
ERANTZUNA: Urte guzti hauetan aldaketa asko egon dira, urte onak izaztetik urte txarrak izatera pasa ginen baina azken 6 urteotan lehen genuena berreskuratu dugu

Noiz hasi zen baratxuri zopa jatearen ohitura? 
ERANTZUNA: Gure aurrekoek egiten zuten, hau ere galdu egin zen eta guk berreskuratu genuen “ohitura” hau

Nork egin zuen SEGA-ko ikurra edo ikonoa?
ERANTZUNA: Nik egin nuen Aita larramendi ikastolan zuen adinarekin gutxi gora behera

Nola ikusten duzu jai batzordearen garapena urte guztiotan?

ERANTZUNA: Aldaketa handiak izan ditugu hemen ere. Lehen urteetan 5 - 6 pertsonako lan taldea ginen urte askotan murriztuz joan zen talde hau, azken urteetan berriz, belaunaldi berrien laguntza handia izan dugu eta auzotarren inplikazioa handitu egin da. Nik ezagutu dudan momenturik hoberenean gaude

Uxu, Aitor, Eneko eta Iñaki

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina