2019(e)ko abenduakren 19(a), osteguna

ELKARRIZKETA - HARITZ NÚÑEZ

Kaixo, gu Aita Larramendi ikastolako DBH2ko ikasleak gara eta elkarrizketa bat egitera gatoz.

Hona hemen lehenengo galdera:

→ Zer ikasi zenuen? 

haritz nuñez bilaketarekin bat datozen irudiakAndoaingo zine eta bideo eskolan ikasi nuen eta goi mailako errealizazio teknikaria naiz Andoaingo gazte lokalean.

→ Noiztik zabiltza Gazte lokalean lanean?  
    
2000. urtetik.

→ Nola moldatzen zara lanean?

Hasieran lan guztietan bezala beti egoten dira oztopoak eta gainditu beharreko hainbat elementu, baina denbora pasa ahala geroz eta erraztasun gehiago daukat eta gaur egun nik uste dut nire lana menderatzen dudala.

→ Noizbait beste lanen bat eduki al duzu? 
   
    Bai, 6 urtetan zehar  3 tabernetan egon nintzen lanean, hau da, tabernaria izan nintzen.

→ Zer da gehien gustatzen zaizuna zure lanetik? 

Gehienbat jendearekin harreman zuzena edukitzea. Andoaingo nerabe eta gazteekin eta nire lankideekin 6 pertsona gaude bertan lanean eta harremana entretenigarria da.

→ Eta gutxien?

Batzuetan jornada luzea izaten dira, goizean sartzen gara barneko lana aurrera eramateko eta gero arratsaldean arreta zuzena eskaintzen dugu . Egun batzuetan 21:00 inguru bukatzen dugu lana eta lan ordu asko izaten dira.

→ Txikia zinenean hau al zen zuk nahi zenuen lana?

Printzipioz ez, beti gustatu egin zitzaidan informatikarekin lotutako lan bat eta neurri batean gazte lokalean badago informatikarekin harremana duen atal bat eta zentzu batean, bai lortu dut nire ametsa, baina ez nuen horrelako lan bat espero.


Hau izan da dena. Eskerrik asko denagatik eta hurrengora arte!

Leire, Irati, June, Raghad eta Noemi.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina