2025(e)ko abenduaren 16(a), asteartea

GARIKOITZ PLAZAOLARI ELKARRIZKETA

 Kaixo! Gaur Garikoitz Plazaola elkarrizketatuko dugu. Garikoitz guretzat ezaguna da, Ernaitzan lan egiten duelako, eta galdera batzuk egingo dizkiogu hobeto ezagutzeko. Hasiko gara?



-Zerk eraman zintuen dendan lanean hastera?

-Ni berez dendan bigarren belaunaldia naiz, alegia nire gurasoek ireki zuten denda; orduan nik denda umetatik ezagutu dut. Ni 8 urterekin kobratzen hasi nintzen, batuketak egiten paperean, eta orduan betidanik ezagutu dut eta egia da dendatik kanpora ere lanean aritu nintzela bolada batean, baina azkenean gurasoen bidetik jarraitzea erabaki nuen.


-Zein urtetan ireki zen Ernaitza denda?

-Oker ez banago 1975ean, abuztu bukaeran edo iraila hasieran izan zen.


-Zergatik du Ernaitza izena zure dendak?

-Aralarren dagoen leku baten izena da, Zaldibin zehazki, eta guk han familia daukagu. Baserri bat da, baina erabakitzeko unean izen ezberdinak hartu ziren kontuan: Ernaitza batetik, etxean gustuko zuten eta bestetik istoriatxo bat duen benta bat izan zen. Ernaitza

bera erre egin zen eta bi gauza horiek izan ziren: izena eta izana, eta Ernaitzaren alde apustua egin zuten.



-Urteko zein sasoietan saltzen da gehien?

Bi sasoietan: kurtso hasieran, uztaila, abuztua eta iraila, eta abenduan eta urtarrilean.


-Egunerokoan zein da gehien saltzen duzun produktua?

Egunkariak eta aldizkariak egunero kontsumetzen direlako eta ez direlako oso garestiak.


-Noizbait pentsatu duzu denda beste norbaiti uztea?

Egia esan,momentuz ez dut pentsatu baina egia da nire egoera kontuan izanik, alegia, nik ez daukat seme alabarik eta ezin dut pentsatu hurrengo belaunaldiak nik egin egin nuen bezala, jarraituko duenik. Momenturen batean pentsatu beharko da hori ere.


-Non ikusten duzu zure burua hemendik 10 urtetara?

Nik hemendik 10 urtetara izango ditut 60 urte baino gehiago eta ez dut uste erretiroa hartuko dudanik. Osasunak laguntzen badit,  lehen esan didazuen galderaren inguruan pentsatzen ariko naiz: zer egin dendarekin, erreleboa bilatu edo ez…


-Orain online salmentak areagotzen ari dira, arriskuan ikusten al duzu liburu denden egoera?

Egia da, eta zuek badakizue ondo gurasoen bidez erosiko dituzuelako gauzak online, badela gauzak erosteko bide gero eta garrantzitsuagoa. Guk ere badaukagu web gune bat baina inork gutxik daki badaukagula eta online salmentak egin ditzakegula. Baina garraio mailan ez ditugu plataforma handiek dituzten erraztasunak. Alegia porteak eta ordaindu behar dira, eta nahiz eta oso kupo handiak ez izan, plataforma handi-handietan baina pixka bat altuagoak dira. Dena den, guk egia esan ez dugu lehenetsi on line salmenta. Batetik, galdera horri zuzen erantzunez edo zehatz erantzunez noski sortzen dutela on line salmentek arriskua, baina ez Ernaitzak bakarrik, baizik eta komertzio guztiek. Zergatik? Batetik, oso erosoa delako etxean zaudela botoi bati ematea eta esatea hemendik 2 egunetara edo 3 egunetara jasoko dugu produktua etxean. Hori erosoa da dudarik gabe, eta bestetik ohitura handia hartu dugulako gizartean on line erosketak egiteko eta orokorrean pantaila bidez ahalik eta gauza gehien egiteko. Batzuetan ez dira konturatzen eta agian prezioa eta erosotasuna bakarrik begiratzen da. Hala ere, askotan pakete horiek jasotzeko arazoak egoten dira. Bestetik, Interneten iritziak daude eta begiratu dezakezu erosleek esan dutena; kasu batzuetan zintzoak dira eta batzuetan interesgarriak izan daitezke iritziak. Baina denetik dago, batzuetan produktuaren inguruko gomendioak eta laguntzak izaten dira.


Hau izan da dena. Eskerrik asko Garikoitz , gure galderei erantzuteagatik. Oso lagungarria izan da gure proiektua burutzeko. Mila esker eta ondo izan.






 


2025(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

AITOR ROMERORI ELKARRIZKETA

 Kaixo! Gaur Aitor Romero elkarrizketatuko dugu. Aitor  guretzat ezaguna da, gure euskarako irakaslea delako eta galdera batzuk egingo dizkioigu hobeto ezagutzeko. Hasiko gara?


Zergatik aukeratu  zenuen irakasle  izatea?


Nik zuen adinarekin ez nekien zer izan nahi nuen handitan eta DBH3n zehazki, irakasle batek asko lagundu zidan. Erakutsi zidan, nik ere etorkizun batean jendeari lagundu niezaiokeela eta orduan erabaki nuen irakasle izatea.


Noiz hasi zinen  irakaskuntzan?


Duela 8 urte, 25 urterekin Ikasketak amaitu eta irakaskuntza hasi nintzen.


Zenbat ikastoletan izan zara irakasle?


2 ikastoletan eta hamar publikotan, baina asko ordezkapenak izan dira.


Euskaraz gain zein beste irakasgai eman dituzu?


Egia esan, denetik eman dut: musika, plastika, gaztelania, euskara, matematika eta gizarte.


Zenbat hizkuntza dakizkizu?


3 esango nuke: euskara, gaztelera eta ingelesa.


Irakasle izango ez bazina, zer izango zinateke?


Seguraski psikologoa.


Zure ustez, hemendik 10 urtetara non egongo zara?


Espero dut irakasle izaten jarraitzea, baina batek daki bizitzak nora eramango nauen.


Hau izan da dena. Eskerrik asko Aitor gure galderei erantzuteagatik. Oso lagungarria izan da gure proiektua burutzeko. Mila esker eta ondo izan.








2025(e)ko abenduaren 9(a), asteartea

IRATI ARRUTIRI ELKARRIZKETA

 

Kaixo! Gaur Irati Arruti elkarrizketatuko dugu. Irati  guretzat ezaguna da, Klaap dantza eskolako irakaslea delako, eta galdera batzuk egingo dizkiogu hobeto ezagutzeko. Hasiko gara?


1- Zerk bultzatu zintuen dantzan hastera?


Txikitatik egon naiz dantza munduan sartuta. 5 urterekin, gurasoek euskal-dantzetara apuntatu ninduten, baina konturatu nintzen, ez zela niretzako. Nire ama, zumba dantzatzen ikusten nuen, eta nik, bera bezala, dantzatu egin nahi nuen, eta pixkanaka, hemen bukatu dut.



2- Zenbat urterekin hasi zinen Klaapen ikasle moduan?


Ireki zutenean, 14 urterekin.



3- Eta irakasle moduan?


Proposatu zidatenean, 16 urte nituen, baina 17 urterekin hasi nintzen klaseak ematen.



4- Zergatik aukeratu zenuen Klaap eta ez beste edozein dantza-eskola?


Egia esan, nik zumba egin nahi nuen, eta nire amak, Arruti ondoan dagoelako (gurasoen denda), Klaapera deitu zuen. Esan zien, ez zutela zumba egiten hain txikientzat, dantza modernoa bakarrik egiten zutela. Nik ez nuen hori egin nahi, baina nire amak derrigortu egin ninduen, eta probatu nuenean, klasetik atera nintzen ez nuela atera nahi esanez.





5-Zenbat klase ematen ditu astean?


 Urte honetan 5 klase Andoainen eta 3 Leitzan.



6-Zer sentitzen duzu dantza egitean?


Orokorrean sentitzen dudana askatasuna da, naizena izateko eta sentitzen dudana adierazteko.





7-Non ikusten duzu zure burua hemendik 5 urtetara?


Espero dut nire gurasoen etxetik kanpo. Espero dut gizarte hezitzaile bezala nonbait lanean egotea, baina baita ere jarraitzeko aukera izatea dantza mundu honekin.





8-Dantzan jarraitu nahiko zenuke etorkizunean?


Hala espero dut.



Hau izan da dena. Eskerrik asko Irati, gure galderei erantzuteagatik. Oso lagungarria izan da gure proiektua burutzeko. Mila esker eta ondo izan.






2025(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

JON MIKEL AZPIAZURI ELKARRIZKETA

 Kaixo! Gaur Jon Mikel Azpiazu elkarrizketatuko dugu. Jon Mikel guretzat ezaguna da, bi musika taldetan jotzen duelako, eta galdera batzuk egingo dizkiogu hobeto ezagutzeko. Hasiko gara?



1-Musikaria zarela esan digute, nondik iritsi zaizu zaletasun hori?


Egia da musikazalea naizela eta esango nuke leku ezberdinetatik iritsi zaidala. Hasteko, etxetik, noski, etxean musika beti martxan daukagulako eta bereziki nire aita musikaria zelako, talde batean jotzen zuelako, eta gero esango nuke nire herrian, Usurbilen, nire inguruko lagunak ere oso musikazaleak direlako. Usurbilen musika talde pila dago eta nik uste dut hortik ere badatorkidala zaletasuna.




2-Zein instrumentu jotzen duzu?


Gitarra jotzen hasi nintzen eta talde batean gitarra eta abestu ere egiten dut. Ahal dudan ondoen… Saiakera egiten nabil behintzat. Beranduago sortu genuen beste talde bat. Lehenengo taldea Zaparra taldea da eta bigarrena Ameba taldea. Sortu genuenean baxua jotzen hasi nintzen; gitarraren antza duenez erraz ikasi nuen eta nire aita baxujolea zenez, etxean baxua genuen eta aprobetxatu egin nuen.




3-Zein taldetan jotzen duzu? Noiztik?


Ameba taldearekin ari gara gehienbat. Zaparra taldearekin ere jotzen dut baina oraintxe bertan geldialditxo bat egiten hari gara taldeko bat Argentinan dagoelako. Zaparra taldea 2014-2015 urteetan sortu zen eta Ameba taldea 2019an sortu zen.





4-Zeintzuk osatzen duzue taldea?


Ameba taldean 4 partaide gara: abeslaria Malen (nire arreba), gitarrista Aritz eta baterijolea Enara zen lehen baina kanpoan dagoenez, Aritzen anaia dago bateria jotzailea moduan. Zaparra taldean kuadrillako 4 lagun gara :Jon, Mikel, Jon Mikel (ni) eta Endika.





5-Jada zenbat kontzertu eman dituzue?


Ameba taldearekin 2019 hasi ginen eta pandemia etorri zenez kontzertuak eman aurretik diskoak grabatzen aritu ginen. Pandemiaren ondorenetik kontzertu mordoa eskaini dugu; 100 baino gehiago.





6-Non izan zen eman zenuten kontzertu arrakastatsuena?


Kontzertu arrakastatsuenak talde famatuekin (Dupla, ETS…) eta txoko txikietan gaztexeetan.




7-Etorkizunean mundu horretan jarraitzeko asmoa duzu?


Bai, gustora nabil saltsan. Zaparrarekin diska bat grabatzen hasi gara eta polita izango litzateke bigarren bat ateratzea eta Amebarekin ia 2 diska kaleratu ditugu eta orain beste diska bat ateratzeko hitz egiten ari gara. 



Hau izan da dena. Eskerrik asko, Jon Mikel, gure galderei erantzuteagatik. Oso lagungarria izan da gure proiektua burutzeko. Mila esker eta ondo izan.






2025(e)ko azaroaren 7(a), ostirala

GARAZI KAMIORI ELKARRIZKETA

                    



Kaixo! Gaur Garazi Kamio elkarrizketatuko dugu. Garazi guretzat ezaguna da, idazlea delako eta bere liburuak guretzat oso interesgarriak direlako, eta galdera batzuk egingo dizkiogu hobeto ezagutzeko. Hasiko gara?


Badakigu idazlea zarela. Noiztik gustatzen zaizu idaztea?

Oso txikia nintzenetik baina gogoan dut DBHn hasi nintzenean kuaderno laranja bat erosi nuela eta amesten nuela idazle izatearekin. Orduan idazten hasi nintzen.


Zenbat urterekin hasi zinen idazten?

12-14 urterekin hasi nintzen idazten baina gero DBH bukaeran eta  Batxillergoan idazteari utzi nion, gehienbat izugarrizko lotsa nuelako. Gero heldu nintzenean hasi nintzen berriz ere idazten.


Zenbat liburu idatzi dituzu?

Bost liburu datzi ditut, antzezlan bat eta orain, seigarren liburua.    Hemendik gutxira, hilabete batera, aterako da.


Zein izan zen zuk idatzitako lehenengo liburua?

Nire lehenengo liburuak “Beste norbaiten zapatak” izena du . Helduentzat idatzita dagoen liburu bat da; ipuinak dira eta, ez zuen adineko jendearentzat, baizik eta zaharragoentzat.


Zerbaitetan inspiratu zinen “Bikini” liburua idatzi zenuenean? Hala bada, zertan?

Bikini idatzi nuenean zuek KiVa ikasten zenuten eta orduan, KiVan beti esaten da, ikuslea dela oso garrantzitsua. Ikusten baduzue esan egin behar dela eta egia esan nire ikasleengan inspiratu nintzen. Tartean bat egon daitekeena.


Zein da zuk idatzitako liburu guztietatik zure gustokoena?

Gustukoak denak dira, hori zuen etxekoei zein den seme alabarik gustokoena galdetzea bezala da. Nik denak ditut gustuko; batzuk txikientzat dira, beste batzuk helduagoentzat, baina nik denak ditut gustuko.


Beste libururen bat ateratzeko asmoa al duzu?

Bai hemendik hilabete barru helduentzat nobela bat aterako da, eta umeentzako liburu bat sortzeko lanean ari naiz.



Hau izan da dena. Eskerrik asko Garazi, gure galderei erantzuteagatik. Oso lagungarria izan da gure proiektua burutzeko. Mila esker eta ondo izan.

    

 

                






2025(e)ko urriaren 1(a), asteazkena

MUGITU ANDOAIN

Andoainen irailaren 27an, 09:00-13:00ra, Andoain Mugitu ekimena ospatu zen. Udalak, kirol festa bat antolatu zuen bertan. 15 kirol elkartek hartu zuten parte. Mugitu Andoain urtero ospatzen da, eta nahi duenarentzat dohain da.



Nahia, Carla eta June.

MAKALDEGIKO ESKAILERA MEKANIKOAK MARTXAN DIRA!

Hilabete bat baino gehiago geldirikik egon ondoren, azkenean martxan jarri dira eskailera makanikoak. Madriletik ekarri behar zuten pieza atzeratu egin zen, eta horren ondorioz, ume eta heldu askok beste eskaileretatik igo behar izan dute hilabete honetan. Langileek lan asko egin dute eta pozik gaude bukatu dutelako.



Nerea, Oier, Laia

XX. MENDEKO EXTREMADURARI OMENALDIA

2025eko irailaren 26an egin zen Castúa antzerkia. Basteron egin zen 19:30ean, eta gainera dohainik zenez, edozein joan zitekeen. Hogar Extremeñok antolatu zuen, Andoaingo udalak, Bastero kulturguneak, Junta de Extremadura eta Diputación de Badajozek lagunduz. Antzerkia XX. mendeko Extremadurari omenaldia egiteko izan zen.

Iker, Maia eta Alize.


NUTRI ESKOLAKO ATE-IREKIAK

     Nutri eskolako ateak zabaldu zituzten irailaren 18tik 22ra Zumea plazan, arratsaldeko 17:00etan. Izena emateko nutrieskola.com orrialdetik egin behar da, eta umeek sukaldaritza ezagutzeko ikastaroa da. Ikastaroak Nutri eskolako arduradunak antolatzen ditu. Disfrutatu!


                                   



                                               Aroa DV,Ane L,Maren    

EUSKARAZ IKASTEKO IKASTAROAK

Andoaingo AEK euskaltegiak, euskaraz ikasteko ikastaroak emango ditu. Matrikulazio egunak iraiaren1 etik irailaren 23ra arte izan dira, eta 2025/2026 ikasturtean zehar emango dira klaseak. Maila ezberdinentzat izango da, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2rentzat. Helduek ere aukera izango dute euskara ikasteko. Animatu eta deitu 943 59 17 04 edo 688 74 66 43-ra. GORA EUSKARA!


                                         


Irune, Aroa E eta Ane M


2025(e)ko irailaren 24(a), asteazkena

ANDOAINGO BEZEROAREN ASTEA

Andoainen bezeroaren astea ospatuko da, Salkinek antolatuta. Denda ezberdinetan erosteko aukera eta zozketa batean parte hartzeko aukera dago. Irabaziz gero, 2.500 euroko bidaia lortzen da. Hori lortzeko, sei hutsune bete behar dira (6 erosketa), txarteltxo batean zigiluak jarriz. Irailaren 15etik urriaren 15a arte dago epea txartelak betetzeko.


.


IRUNE-AROA DV-ALIZE


UDALETXEAK UMEENTZAKO IRAKURKETA KLUBA ANTOLATU DU

 UDALETXEAK UMEENTZAKO IRAKURKETA KLUBA ANTOLATU DU


Andoaingo udalak, irakurketa klubeko 4 saio antolatu ditu: irailaren 30ean, urriaren 18an, azaroaren 25ean eta abenduaren 16an. Ekintza hau 3-4 urteko haurrentzat da, eta umeek irakurtzeko interesa izateko egiten da. Saio hauek Andoaingo liburutegiko umeen sailean izango dira, 4 urteko haurrentzat 18:00etan hasiko da, eta hiru urteko haurrentzat 17:00etan. Haur guztiek helduren batekin joan beharko dute. Mari García da ipuin kontalaria eta berak haurrei ipuinak irakurriko dizkie. Izen ematea Andoaingo udal liburutegian edo Gmailez egin daiteke.




Ane L.,Ane M., Iker


EDUKIONTZIAK ERRE DITUZTE

    2025 irailaren 14an, igandean, Zumea plaza ondoko trenbideko paperaren edukiontziari su eman zioten. Horregatik, Ertzainak eta suhiltzaileak nahiko azkar joan ziren sutea zegoen tokira. 10 bat minutu inguruz aritu ziren sua itzaltzen, eta  jende asko gerturatu zen sutea ikustera.



Nerea, June eta Aroa. E


LEIZARAN ESKUBALOIKO AURKEZPENA

 LEIZARAN ESKUBALOIKO AURKEZPENA


Irailaren 19an Leizaran eskubaloi klubeko aurkezpena izan zen, Alluralde kiroldegian. Leizaran eskubaloi klubak aurkezpen hau antolatu zuen, eskubaloiko taldekideak ezagutzeko. Aurkezpenean talde bakoitzeko jokalariak banaka atera ziren. Hori egin eta gero, taldeko argazkiak atera zituzten, eta azkenik argazki orokorra.








Maren, Carla eta Oier


ANDOAINGO IKASTOLAN BERRIKUNTZAK EGITEN

2025eko iraila hasieran hasi ziren Andoaingo ikastolan obrak egiten. Aita Larramendiko zuzendariak, langileek eta familiek egoki ikusi zuten berrikuntzak egitea. Zehazki, eraikin kanpoko obrak dira, kanpoaldean belaze txiki bat dago, eta ez zenez aprobetxatzen, jolastoki berri bat sortzen ari dira umeek jolasteko aukera gehiago izateko. Laster bukatzea espero da.


AITA LARRAMENDI IKASTOLA - Juegos escolares deportivos de Euskadi


Nahia, Maia eta Laia