2025(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

JON MIKEL AZPIAZURI ELKARRIZKETA

 Kaixo! Gaur Jon Mikel Azpiazu elkarrizketatuko dugu. Jon Mikel guretzat ezaguna da, bi musika taldetan jotzen duelako, eta galdera batzuk egingo dizkiogu hobeto ezagutzeko. Hasiko gara?



1-Musikaria zarela esan digute, nondik iritsi zaizu zaletasun hori?


Egia da musikazalea naizela eta esango nuke leku ezberdinetatik iritsi zaidala. Hasteko, etxetik, noski, etxean musika beti martxan daukagulako eta bereziki nire aita musikaria zelako, talde batean jotzen zuelako, eta gero esango nuke nire herrian, Usurbilen, nire inguruko lagunak ere oso musikazaleak direlako. Usurbilen musika talde pila dago eta nik uste dut hortik ere badatorkidala zaletasuna.




2-Zein instrumentu jotzen duzu?


Gitarra jotzen hasi nintzen eta talde batean gitarra eta abestu ere egiten dut. Ahal dudan ondoen… Saiakera egiten nabil behintzat. Beranduago sortu genuen beste talde bat. Lehenengo taldea Zaparra taldea da eta bigarrena Ameba taldea. Sortu genuenean baxua jotzen hasi nintzen; gitarraren antza duenez erraz ikasi nuen eta nire aita baxujolea zenez, etxean baxua genuen eta aprobetxatu egin nuen.




3-Zein taldetan jotzen duzu? Noiztik?


Ameba taldearekin ari gara gehienbat. Zaparra taldearekin ere jotzen dut baina oraintxe bertan geldialditxo bat egiten hari gara taldeko bat Argentinan dagoelako. Zaparra taldea 2014-2015 urteetan sortu zen eta Ameba taldea 2019an sortu zen.





4-Zeintzuk osatzen duzue taldea?


Ameba taldean 4 partaide gara: abeslaria Malen (nire arreba), gitarrista Aritz eta baterijolea Enara zen lehen baina kanpoan dagoenez, Aritzen anaia dago bateria jotzailea moduan. Zaparra taldean kuadrillako 4 lagun gara :Jon, Mikel, Jon Mikel (ni) eta Endika.





5-Jada zenbat kontzertu eman dituzue?


Ameba taldearekin 2019 hasi ginen eta pandemia etorri zenez kontzertuak eman aurretik diskoak grabatzen aritu ginen. Pandemiaren ondorenetik kontzertu mordoa eskaini dugu; 100 baino gehiago.





6-Non izan zen eman zenuten kontzertu arrakastatsuena?


Kontzertu arrakastatsuenak talde famatuekin (Dupla, ETS…) eta txoko txikietan gaztexeetan.




7-Etorkizunean mundu horretan jarraitzeko asmoa duzu?


Bai, gustora nabil saltsan. Zaparrarekin diska bat grabatzen hasi gara eta polita izango litzateke bigarren bat ateratzea eta Amebarekin ia 2 diska kaleratu ditugu eta orain beste diska bat ateratzeko hitz egiten ari gara. 



Hau izan da dena. Eskerrik asko, Jon Mikel, gure galderei erantzuteagatik. Oso lagungarria izan da gure proiektua burutzeko. Mila esker eta ondo izan.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina