2022(e)ko urriaren 13(a), osteguna

 ANDOAINGO GAZTE LOKALEKO URRIKO EKINTZAK


Andoaingo gazte lokalak hainbat ekintza antolatu ditu urrirako, herriko gazteek ondo pasatzeko asmoz. Adibidez, urriaren 14an krep tailer bat egingo da 17:30ean. Hurrengo ekintza irteera bat izango da, urriaren 22an Nafarroako tirolina parke batera, Irrisarri Land izenekoa. Autobusez joango dira, eta animatzen diren gazteek begiraleak izango dituzte.


Hilabetearen bukaeran, urriaren 29 eta 30 egunetan scape room bat egongo da gazte lokalean.





H.F., L.A., N.M., eta M.T.


 NESKAK GANBARA SASKIBALOI TALDEAN



Atzo Ganbara saskibaloi klubaren historiako lehendabiziko emakumezkoen etxeko partida jokatu zuten. Infantil mailakoak dira neska hauek, eta esan bezala, Andoainen jokatu zuten, Ostadarren (Lasarte) aurka. Lehen minutuetan irabazten hasi ziren, baina azkeneko lau minutuetan lau punturengatik Ganbarak galdu egin zuen. 28-32 izan zen azken emaitza, eta partidan zehar falta asko egin zituzten, eta jokalari batzuek mina hartu zuten. 



T.D., S.R., O.G. eta D.G


 S.D EUSKADUNA +100 URTE



S.D Euskalduna taldeak 100 urte egin ditu eta ospatzeko lehiaketa bat antolatu du 2022ko urriaren 17rako. Lehiaketan maskotaren diseinua eta mendeurreneko izenak atera behar dute, ahal bada, klub honetan inspiratua, eta Andoain ordezkatzen duen herriaren izaeraren ezaugarria islatu beharko luke. Izenaren hautaketari dagokionez, laburra, erakargarria eta gogoratzeko erraza izan behar du.

Lehiaketa hau DBHko 1-2-3 eta 4.mailako ikasleei zuzendua dago, eta Aita Larramendi Ikastolako, Lasalle-Berrozpeko eta Leizaran ikastetxekoek har dezakete parte. Bakarka edo taldeka egin daiteke lana, eta irabazleak 200 euroko saria eskuratuko du.



E.SS, A.RG eta M.J


2022(e)ko irailaren 30(a), ostirala

 EUSKARALDIA ANDOAINEN



Ostiral honetan, irailaren 30ean, euskaraldiaren aurkezpen festa ospatuko da Andoainen, Plaza Morean eta Beheko plazan. Euskaraldia ekimenak antolatuta, 19:00etan Plaza Morean, Maizorri taldeak txalaparta joko du. Ondoren, 19:30ean Mulanborekin kalejira egingo da, Plaza Moretik Beheko plazaraino, eta amaitzeko, 20:15ean afaltzeko aukera egongo da: xolomo eta gazta, patata tortila edota aukera beganoa, 5 eurotan. Eguna bukatzeko, 21:00etan, Elektropottote izeneko talde baten kontzertua izango da. 




H.F., L.A., N.M., eta M.T.


 N1eko PLATAFORMA


Andoainen N1 errepidearentzat alternatiba iraunkor eta errespetuzkoa definitu eta bultzatzeko plataforma bat eratu dute. Horretarako, ekarpen ekonomiko txiki bat egin dute. Orain bilerak egiten ari dira auzo guztietan, informazioa zabaltzeko baina ez dakigu zehazki noiz. Andoaingo herritarrak jakinaren gainean jartzeaz gain, jendea bildu nahi dute alternatiba hori lortzeko.



S.R., O.G., T.D. eta D.G.


      TXORIEI BURUZKO HITZALDIA


“Gure inguruko txoriak” izeneko hitzaldi bat egongo da urriaren 4an 18:30ean Bastero kulturgunean. Mikel Olano izango da gonbidatua, txoriei buruzko hitzaldia emateko eta txoriez gehiago jakiteko.

Mikel Olanok gainera esperientzia handia du, animalien munduan aditua baita.



                                                                          A.RG.,  E.SS.  eta  M.J.

2021(e)ko abenduaren 1(a), asteazkena

ELKARRIZKETA FELIPE FLORESi: Oihane, Ainhoa, Ekai eta Vera

 ELKARRIZKETA

 Felipe Floresi

Ekai: Ongietorri guztioi gaur Felipe Flores elkarrizketatuko dugu hementxe aldizkarian lan egin zuelako. Aurrera Vera

Vera: Arratsaldeon  Felipe, gaurkoan galdera batzuk egingo dizkizugu zure lanari buruz, zer iruditzen? 

Felipe: Oso ondo.

Ekai: Nola sartu zinen kazetaritza munduan?

Felipe: Hasieran nik kazetaritza ikasi nahi nuen, baino azkenean ezin izan nuen eta argazki eta audio modulo bat ikastea hautatu nuen. Eta amaitzeko beste komunikabide batzuetan sartu nintzen, Hementxe aldizkarian, adibidez.



Vera: Noiz hasi zinen Hementxe aldizkarian lan egiten?

Felipe: 18 urte inguru nituenean hasi nintzen Hementxe aldizkarian lan egiten. 



Ekai: Zer egiten zenuen Hementxe aldizkarian lan egiten zenuenean?

Felipe: Hasieran egiten nuenena albisteak idaztea zen, izan ere, aldizkaria ez da profesionala eta edonork parte hartu dezake. Zuei ere animatzen zaituztet helduagoak zaretenean nahi izanez gero albisteak idaztera. Bertan Andoain erabiltzen zen gai orokor bezela eta horri buruz idazten genuen. Aurrerago ordea, koordinatzaile lanetan hasi nintzen, hau da, kolaboratzaile bakoitzak zer idazten zuen jakiten, zenbat orri genituen, horren arabera albiste gehiago edo gutxiago argitaratu ohi genituen eta abar…



Vera: Gaur egun zertan egiten duzu lan?

Felipe: Gaur egun egiten dudan lana , oso ezberdina da. Kazetaritza mundutik urrundu nintzen eta urtebete bidaiatzen ibili ondoren , gizarte hezkuntzari inguruko ikasketak egitea erabaki nuen. Horrek , Gautenan lan egiten lagundu zidan , zailtasuna duten pertsonei laguntzen.



Ekai: Lan berri honek zer onura ekarri dizkizu?

Felipe: Egia esanda ,  ez da ez txarragoa ez  hobea, ezberdina baizik. Nire gaur egungo lana asko gustatzen zait,  beste pertsonei laguntzea delako eta garrantzitsua dela iruditzen zaidalako.



Vera: Zerk bultza zintuen lan berri hori hautatzera?

Felipe:  Egia esan, nik lana eskuragarria ikusi nuen, eta gainera, lana gustoko dut, denetatik egiten dut eta ongi pasatzen dut; horregatik hautatu nuen, hau da, gustatzen zaidalako.

Ekai: Nola ikusten duzu zeure burua hemendik urte batzuetara?

Felipe: Gaur egun, epe laburreko ikuspegia dut,  lanera joan  eta familiari laguntzen jarduten dut eta nire aurreikuspenak gainditzen saiatzen naiz.

Vera: Eskerrik asko zure arreta eta elkarrizketa hau egiten uzteagatik, benetan gauza asko ikasi ditugu.

Felipe: Bai, zuei ere eskerrik asko, ondo izan.

Ekai: Agur!

Vera: Agur!