2019(e)ko urriaren 8(a), asteartea

BESTE IRRATSAIO BAT

Gustatu al zitzaizuen lehendabiziko irratsaioa? Ona, baietz? Ba hemen duzue beste bat. Ez galdu!


2019(e)ko urriaren 2(a), asteazkena

LEHENDABIZIKO IRRATSAIOA

Iritsi da eguna! Eguraldi triste honen aurrean, baduzue zer entzuna. Hemen ikasturte honetako lehendabiziko irratsaioa. Mundiala da!

2019(e)ko irailaren 30(a), astelehena

IRRATSAIO FRESKOAK!

Komunikazio tailerreko ikasle-kazetariek irratsaio fresko-freskoak grabatu berri dituzte. Benetako artistak dira! Entzun nahi al dituzue? Aste honetan egongo dira entzungai gure blogean. Adi egon!



dibujo locutor radio bilaketarekin bat datozen irudiak

2019(e)ko irailaren 25(a), asteazkena

19-20 IKASTURTE BERRIA

Ikasturte berria martxan da, eta kazetari berriak hasiak dira lanean dagoeneko. Gainera, proiektu berriekin hasi dira, eta laster izango dituzue ikusgai / entzungai gure blogean. Adi-adi egon, ikasturte berria asmo berriz beteta baitator!



vuelta al cole dibujo bilaketarekin bat datozen irudiak         LARRAMENDI KONTAKATILU   

2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

GRAFFITI BERRIA

Lehengo astelehen arratsaldean, bisita berezi bat izan zuten L.H 5 eta L.H 6ko neska mutilek.

Aitor eta Nestor, aita-seme graffitigileak etorri ziren ikastolara. Graffitiarekin, zer nolako harremana duten kontatu zien eta beraien lanak ere erakutsi zizkieten.

Orain dela 2 urte hasi ziren graffiti munduan murgiltzen, eta hainbat lan egin dituzte. Beraien graffitiak ez dira guk ezagutzen ditugun graffiti motakoak; pertsonaia ezagunen aurpegiak marrazten dituzte gehienbat. Horien artean, Maialen Lujanbio, Berri Txarrak, Wiz Khalifa…

Beraien arte lanik handienak 10 x 10 metro neurtzen ditu. Hona hemen guri oparitutako graffitia:

2019(e)ko martxoaren 20(a), asteazkena

EKAINBERRI KOBAZULORA BISITA



Ostegun gizeneko koreografia dantzatu ondoren, ostiralean, DBH 1. mailako ikasleek Ekainberrira egin zuten bisita. Gaur egun benetako kobazuloaren erreplika bisitatu daiteke, margo originalak hondatu daitezkeelako gizakien presentziarekin.
Gizarteko ikastaroan emandako ikasgaia praktikan jarri zuten.

Kobazuloa ikusi ondoren, historiaurrean nola ehizatzen zuten ikasteko, joko batzuk egin zituzten: talde bakoitzari lantza bat eta jaurtitzen laguntzeko bultzagailu bat eman zitzaion eta hauek kokatutako hainbat animali ehizatzen saiatu ziren. Nahiko ondo ibili ziren, eta oso ondo pasa zuten.

AZOKA SOLIDARIOA

Lehen Hezkuntzako 6.mailakoek azoka solidario bat antolatu dute 2. ebaluazio bukaerako proiektu bezala. Proiektu hau ikastolako ikasle guztientzat zuzendurik dago eta ikastolan bertan egin da. Lehengo urtean HURRIA SAHARA elkartearen alde egindako proiektu bat izan zen; aurten berriz MINBIZIA duten pertsonei laguntzeko egin da. DBH-ko ikasleentzat, tortila patata eta bizkotxoak egin dituzte eta baita LH-koentzat ere. Iaz, 505€ bildu zituzten. Ea aurten zenbat biltzen duten!

Resultado de imagen de azoka solidarioa aita larramendi ikastola