2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

GRAFFITI BERRIA

Lehengo astelehen arratsaldean, bisita berezi bat izan zuten L.H 5 eta L.H 6ko neska mutilek.

Aitor eta Nestor, aita-seme graffitigileak etorri ziren ikastolara. Graffitiarekin, zer nolako harremana duten kontatu zien eta beraien lanak ere erakutsi zizkieten.

Orain dela 2 urte hasi ziren graffiti munduan murgiltzen, eta hainbat lan egin dituzte. Beraien graffitiak ez dira guk ezagutzen ditugun graffiti motakoak; pertsonaia ezagunen aurpegiak marrazten dituzte gehienbat. Horien artean, Maialen Lujanbio, Berri Txarrak, Wiz Khalifa…

Beraien arte lanik handienak 10 x 10 metro neurtzen ditu. Hona hemen guri oparitutako graffitia:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina