2017(e)ko otsailaren 14(a), asteartea

GLORIA CASTAÑOSi elkarrizketa

Duela urte batzuk ezagutu genuen Gloria, eta harreman ona sortu zenez gure artean eta oraindik berak emandakoa oso prensente dugunez, elkarrizketa egin nahi izan diogu.



-Betidanik nahi izan duzu irakasle izan?
Bai, txikitatik nahi izan dut irakasle izan.

-Zein ikasketa egin dituzu?
Nik ikasten nuenean magisteritza deitzen zen, baina orain Lehen hezkuntza deitzen da.

-Ikasten ari zinenean izan zenuen alde batera uzteko gogorik? Zergatik?
Ez, ez, ez, hasieratik oso gustura egon nintzen eta gero praktikak ere oso gustura egin nituen.

-Zenbat urte daramatzazu irakaskuntzan?
38 urte.

-Zenbat urte daramatzazu ikastola honetan?
28. urtea aurten. 10 urtez beste herri bateko eskolan izan nintzen irakasle.

-Zein irakasgai erakutsi dituzu denbora horretan?
Hasi nintzenean, lau urteko umeekin hasi nintzen, ondoren hasiera zikloan egon nintzen. Gero beste urte batzuk orientazioan ere egon nintzen eta orain, berriz, tutorea naiz.


Galdera laburrak:

 -Zer nahiago duzu L.H ala D.B.H?  L.H.
 -Zer nahiago dituzu zientziak ala letrak? Letrak.
 -Zer nahiago duzu euskara ala gizarte? Gizarte euskaraz!
 -Zer nahiago duzu mendia ala hondartza? Mendia.
 -Zer nahiago duzu haragia ala arraina? Aukeran barazkiak eta fruta.

 -Zer nahiago duzu soinekoa ala galtzak? Galtzak.

2017(e)ko urtarrilaren 30(a), astelehena

IRATXE LARRAZEKIN SOLASEAN

Maialen, Irati eta Aizpea


Iratxe Larrazekin egon gara, aurten hasi baita gure ikastolan lanean, eta elkarrizketa egin nahi izan diogu.

  • Txikitatik irakasle izan nahi al zenuen?

Ba bai. Egia esan txikitatik oso argi izan dut irakaskuntza izan dela nik etorkizun batean lan egin nahi nuen eremua eta azkenean nire ametsa lortu dut; oso pozik nago.

  • Zer nolako ikasketak egin dituzu?

Batxilergoa Aita Larramendi ikastolan egin nuen eta selektibitatea egin ondoren Donostiako irakasleen unibertsitatera joan nintzen. Bertan lehen hezkuntza egiten hasi nintze, eta laugarren urtean ingeleseko espezializazioa egin nuen. Beraz, guztia ingelesez ikasten egon  nintzen eta proiektua ere ingelesez egin nuen.

  • Zer da gehien gustatzen zaizuna irakaskuntzan? Eta gutxien? Zergatik?

Gauza asko daude orokorrean gustatzen zaizkidanak. Bereziki haurrek nola ikasten duten eta egoerei aurre nola egiten dieten ikustea, hau da, nolako garapena egiten duten urte hasieratik urte bukaerara. Eta gutxien egia esan ez dago gutxien gustatzen zaidan ezer.

  • Kontatuko al zeniguke ikasle zinenean nolako ikuspegia zenuen irakasleekiko?

Egia esan nahiko ikasle lasaia eta langilea izan naizela pentsatzen dut eta irakasleekiko beti errespetua eta harreman ona izan dut beti. Inongo arazorik gabe. Azkenean gertuko harremana, komunikazio ona.

  • Gustura al zaude ikastolan irakasle?

Bai bai egia esan oso gustura nago. Egia esan oso denbora gutxi daramat hemen, urtarrilean hasi naiz ikasleekin baina aurrez ikasleak ezagutzen nituen akademietatik eta eskolaz kanpoko jardueretatik. Beraiek ni ere ezagutzen naute, beraz, harreman ona dugu.

  • Ondo moldatzen al zara ikasleekin?

Oraingoz dena oso ondo doa. Beti bezala, ikasle batzuk oso autonomoak dira, eta beste batzuei denbora gehiago eskaini behar diegu.


  • Orain galdera laburrak egingo dizkizugu. Matematikako irakasle ala euskarako irakasle?

Tutore naizen aldetik bi ikasgaiak ematen ditut. Baina nahiago dut matematikako irakasle izan, txikitatik gustatu izan zaidalako eta gustatzen zaidalako haurrei ulertaraztea.

  • Hondartza ala mendia?

Hondartza aukeratuko nuke, baina mendira joateko ez daukat inongo arazorik.

  • Tutore ala ikasgai bateko irakasle?

Biak probatu ditut baina nahiago dut tutore, haurrekin gertuko harreman hori tutoreek baitute.

  • Hiria edo herria?

Herria nahiago dut, Andoain nolakoa den ikusita herria aukeratuko nuke.

  • Txokolatea edo fruta?

Badakit fruta osasungarria dela eta egunero jan behar dela, baina txokolatea aukeratuko nuke.

2017(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena

AHOZKOTASUNA ETA ELKARRIZKETAK

Bigarren ebaluazioan ahozkotasuna eta elkarrizketak lantzen aritu gara. Ondorengo egunetan guk egindako elkarrizketak argitaratuko ditugu, eta aldez aurretik esan nahi dizuegu oso interesgarriak direla. Adi egon!


2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

BADATOR OLENTZERO!

Gertu daude gabonak, herriko argiak piztuta daude, eta herriko umeen bonbilak lanean ari dira, Olentzerori zer eskatu erabakitzeko.
Hori dela eta, famili arteko bazkariak, kalejirak eta abar antolatzeko ordua iritsi da. Abenduaren 24an Olentzeroren etorrera izango dugu Andoainen musikaz lagundua eta ilusioz beteta. Ohitura den bezala, Olentzerori txupeteak eta eskutitzak emango zaizkio eta ondoren, etxeetako mahaiak beteko dira familiko goxotasunez.

MOTXIAN EBY LEHIAKETA

Pasa den larunbatean, Motxian eby lehiaketako sari-banaketa izan zen Astigarragan. Andoaingo Ikastolako DBH2ko 3 ikasle sarituak izan ziren: Haize Alaminos, Unai Loyarte eta Naia Errazkin. 50€-ko saria irabazi zuten, bertako kultur-etxekoek gehien bozkatu zuten bideoa izan baitzen beraiena. "Mario Bross" izenarekin aurkeztu zuten beren lana, “stop  motion” teknika erabiliz. Zorionak!

Hemen dituzue Buruntzaldean aurkeztutako bideoak:

Buruntzaldeko bideoak


2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

KAZETARI PROFESIONALEN BISITA

DBH 1. eta DBH 2. mailako Komunikazio Tailerreko ikasleok bi kazetari profesionalen bisita jaso dugu.


Alde batetik, Jon Eskudero etorri da ikastolara, DBH 1. mailako ikasle en galderei erantzun eta bere bizipenak kontatzera. Jon andoaindarra da, ikus-entzunezko kazetaritza ikasi zuen, eta gaur egun Berriako kirol-kazetaria da. Bere ikasketez eta lanbideaz gain, afizioez ere aritu da, eta ederki pasa dute berarekin!
Bestetik, DBH 2. mailako ikasleok Jon Ander Ubedarekin egoteko aukera izan dugu. Jon Ander tolosarra da, baina Andoainen bizi da aspalditik. Eskualdean banatzen den Aiurri aldizkarian egiten du lan, eta eskarmentu handiko kazetaria da.
Bi kazetari profesionalen bizitza nolakoa den ikusteko parada izan dugu, eta biek azpimarratu dute euskarak duen garrantzia. Milesker bioi!​

2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

MOTXIAN EBY LEHIAKETA

Pasa den larunbatean, Motxian eby lehiaketako sari-banaketa izan zen Astigarragan. Andoaingo Ikastolako DBH2ko 3 ikasle sarituak izan ziren. 50€-ko saria irabazi zuten, bertako kultur-etxekoek gehien bozkatu zuten bideoa izan baitzen beraiena. Mario Bross izenarekin aurkeztu zuten beraien lana, “stop  motion” teknika erabiliz. Zorionak!

Hemen dituzue Buruntzaldeko bideoak:

MOTXIAN EBY