2016(e)ko irailaren 20(a), asteartea

AndoaIndarra Euskaraz

Irailaren 24an Andoainen AndoaINDARRA euskaraz eguna ospatuko da Goiko plazan.

  Goizeko 10:00etan hasita egun osoan ekintza ugari izango dira: pintxo poteoa, jokuak, erromeria, antzerkia…

  Azken datuen arabera, andoaindarren %18ak erabiltzen du euskara kaleetan zehar. Andoaindar guztien eguna izatea nahi dute; beraz, herritar guztiak parte hartzera gonbidatu nahi dituzte, ”herriko kaleak euskaraz bustitzeko”.

  “Argi dugu gutako bakoitza euskalduna dela eta gutako bakoitzaren indarra beharrezkoa dela euskarak aurrera egin dezan”.


Beraz Irailaren 24 an Goiko plazan ikusi nahi zaituztegu!


6 iruzkin: