2025(e)ko irailaren 24(a), asteazkena

ANDOAINGO BEZEROAREN ASTEA

Andoainen bezeroaren astea ospatuko da, Salkinek antolatuta. Denda ezberdinetan erosteko aukera eta zozketa batean parte hartzeko aukera dago. Irabaziz gero, 2.500 euroko bidaia lortzen da. Hori lortzeko, sei hutsune bete behar dira (6 erosketa), txarteltxo batean zigiluak jarriz. Irailaren 15etik urriaren 15a arte dago epea txartelak betetzeko.


.


IRUNE-AROA DV-ALIZE


UDALETXEAK UMEENTZAKO IRAKURKETA KLUBA ANTOLATU DU

 UDALETXEAK UMEENTZAKO IRAKURKETA KLUBA ANTOLATU DU


Andoaingo udalak, irakurketa klubeko 4 saio antolatu ditu: irailaren 30ean, urriaren 18an, azaroaren 25ean eta abenduaren 16an. Ekintza hau 3-4 urteko haurrentzat da, eta umeek irakurtzeko interesa izateko egiten da. Saio hauek Andoaingo liburutegiko umeen sailean izango dira, 4 urteko haurrentzat 18:00etan hasiko da, eta hiru urteko haurrentzat 17:00etan. Haur guztiek helduren batekin joan beharko dute. Mari García da ipuin kontalaria eta berak haurrei ipuinak irakurriko dizkie. Izen ematea Andoaingo udal liburutegian edo Gmailez egin daiteke.




Ane L.,Ane M., Iker


EDUKIONTZIAK ERRE DITUZTE

    2025 irailaren 14an, igandean, Zumea plaza ondoko trenbideko paperaren edukiontziari su eman zioten. Horregatik, Ertzainak eta suhiltzaileak nahiko azkar joan ziren sutea zegoen tokira. 10 bat minutu inguruz aritu ziren sua itzaltzen, eta  jende asko gerturatu zen sutea ikustera.



Nerea, June eta Aroa. E


LEIZARAN ESKUBALOIKO AURKEZPENA

 LEIZARAN ESKUBALOIKO AURKEZPENA


Irailaren 19an Leizaran eskubaloi klubeko aurkezpena izan zen, Alluralde kiroldegian. Leizaran eskubaloi klubak aurkezpen hau antolatu zuen, eskubaloiko taldekideak ezagutzeko. Aurkezpenean talde bakoitzeko jokalariak banaka atera ziren. Hori egin eta gero, taldeko argazkiak atera zituzten, eta azkenik argazki orokorra.








Maren, Carla eta Oier


ANDOAINGO IKASTOLAN BERRIKUNTZAK EGITEN

2025eko iraila hasieran hasi ziren Andoaingo ikastolan obrak egiten. Aita Larramendiko zuzendariak, langileek eta familiek egoki ikusi zuten berrikuntzak egitea. Zehazki, eraikin kanpoko obrak dira, kanpoaldean belaze txiki bat dago, eta ez zenez aprobetxatzen, jolastoki berri bat sortzen ari dira umeek jolasteko aukera gehiago izateko. Laster bukatzea espero da.


AITA LARRAMENDI IKASTOLA - Juegos escolares deportivos de Euskadi


Nahia, Maia eta Laia


2024(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

JOXEMARI OIARTZABALI ELKARRIZKETA

 Kaixo! Gaur Joxe Mari Oiartzabal elkarrizketatuko dugu. Joxe Mari guretzat ezaguna da, Andoaingo ereserkiaren musika sortu zuelako beste abesti askoren artean, eta galdera batzuk egingo dizkioigu hobeto ezagutzeko. Hasiko gara?


  1. Nondik datorkizu musikari sena?

Etxetik datorkit, nire aita musikaria zen, soinujolea eta baita tronpetista ere.. Etxean txikitatik hasi nintzen berarekin musika ikasten.

  1. Txikitan zer izan nahi zenuen?

Egia esan, txikitan jolasen ibiltzen nintzen, ez nekien zer izan nahi nuen. Handitzen joan nintzen, baina ofizioaren inguruan hamar urterekin pentsatzen hasi nintzen eta musikaria izan nahi nuela konturatu nintzen. 

  1. Noiz jakin zenuen musikari izan nahi zenuela? 

Andoainen hasi nintzen ikasketak egiten, bost urterekin eskola nazionaletan. Gero, La Sallen hasi nintzen zazpi urterekin eta azterketa bat egin zidaten biderketei, zatiketei, batuketei eta kenketei buruzkoa. Alberto Agirreren klasean solfeoa ikasten hasi nintzen, beraz bost urterekin hasi nintzen eskolan eta musika munduan.

  1. Zaila da musikari lana? Zergatik?

Kontua ez da erraza edo zaila izatea, lehengo garaian aita medikua bazen semea medikua izaten zen… Nire kasuan, aita musikaria zenez, semea ere musikaria. Hala ere, hainbat urtetan delineante moduan egin nuen lan Komaken.

  1.  Musikari ez bazina, zer izango zinateke?

Nire ustez artzain izango nintzen. Natura oso gustuko dut eta mendian gau bat pasatzea izugarria litzateke. Bestela, bertsolaritzaren inguruko zerbait, hori ere asko gustatzen zait.

  1. Jubilatu ondoren musikari izaten jarraitzen duzu. Zer dela eta?

Musika nortasunean sartzen den zerbait da, zure bizi guztian zurekin dator. Azkenean nire barruan dago musika, eta kaletik ere abesten joaten naiz. Horregatik, ezin izan dut utzi.


Hau izan da dena. Eskerrik asko, Joxe Mari, gure galderei erantzuteagatik. Ondo izan!




Elkarrizketa entzuteko egin klik hemen, eta Joxemariren proiektu gehiagori buruz jakin nahi izanez gero, egin klik hemen.

2024(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena

IOSUNE MARINI ELKARRIZKETA

 Kaixo! Gaur Josune Marin elkarrizketatuko dugu. Iosune Marín guretzat ezaguna da  gitarrako irakaslea delako, eta galdera batzuk egingo dizkogu, hobeto ezagutzeko. Hasiko gara?


Nola ezagutu zenuen gitarra?

Txikitatik ezagutzen dut. Bi hiru urterekin gurasoek gitarra txiki bat oparitu zidaten, denbora askoz eskatzen egon ostean.


Noiz hasi zinen gitarra jotzen?

Musika tailerretan lau urterekin hasi nintzen, eta instrumentua hau da, gitarra, zortzi urterekin hartu nuen gitarra Hernaniko Musika eskolan.


Zenbat denbora egon zinen gitarrako ikasketak egiten?

Musika eskolan, esan dudan bezala, zortzi urterekin hasi nintzen eta oraindik ere matrikulatuta nago. Helduen taldera laguntzera joaten naiz tarteka, baina nik uste dut ez diozula inoiz  gitarra ikasteari uzten, beti praktikatzeko eta hobetzeko denbora duzulako. Baina ikasketak berez zortzi urtetatik hamabost urtetara izan ziren musika eskolan eta gero kontserbatoriora joan nintzen. 6 urteko gradu profesionala egin nuen eta 4 urteko gohi mailako ikasketak; beraz ikasketa moduan 10 urte.


Nola sentitzen zara gitarra jotzerakoan?

Niri poz handia ematen dit, gitarra jotzen ederki pasatzen dut. Niretzako ogibidea da, baina zoragarria da nire lana egia esan.


Noiz hasi zinen musika eskolan klaseak ematen?

Andoaingo musika eskolan 2020ean hasi nintzen. Aurretik Axular lizeoan klaseak eman nituen eta Hernaniko ikastoletan ere. Batezere klase partikularrak ematen nituen etxean, baina Andoainen 2020tik.


Musika eskolan jarraitzeko asmoa duzu?

Bai, noski. 


Zeintzuk dira zure etorkizunerako planak?

Lanean Andoainen jarraitu nahiko nuke eta gero aparte tarteka kontzertuak ateratzen zaizkit Izaroren bideoklipean jo dut, “Sortuko dira besteak taldean, Pier Paul Berzaitzekin gitarrista moduan eta horrelako proiektuak  ditudanean beti animatzen naiz. Irakaskuntza,  hau da klaseak ematea asko gustatzen zait eta horrekin disfrutatzen dut  gehien.


Hau izan da dena. Eskerrik asko, Iosune, gure galderei erantzuteagatik. Ondo izan.






Elkarrizketa entzuteko, egin klik hemen.