Kaixo! Gu Larramendi Kontakatilu prentsa-bulegoko kazetariak gara. Aldizkari honetan gure ikastolako, Andoaingo eta inguruetako berriak argitaratuko ditugu. Albisteez gain, bideoak eta bestelako lanak egingo ditugu kurtsoan zehar, eta kalean ere ibiliko gara, informazioa eskuratzeko. Espero dugu zuen gustukoa izatea, eta gogoratu: kontakatilu hutsak gara!
2016(e)ko azaroaren 17(a), osteguna
2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena
2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena
EROSKETAK ANDOAINEN
Andoaingo 113 pertsonei inkesta egin diegu, ea erosketak Andoainen egiten dituzten ala ez jakiteko. Andoainen, % 22.3ak ezezkoa eman digu eta %77.7ak baiezkoa eman digu.
Ondorioz, jende gehienak erosketak Andoainen egiten ditu, eta gutxiengo batzuk Andoaindik kanpo. Ondorio positiboa dela iruditzen zaigu, herriko denda txikiak bizirik nahi baditugu, beharrezkoa baita erosketak bertan egitea.
EKI DIGITALA
Gure taldea kalera atera da inkesta bat egitera. Inkesta DBH-1eko proiektu berriari buruzkoa da, liburuak utzi eta ordenagailuekin lanean hasi baitira. Proiektu honi buruz jendeak zuen iritziaren bila joan ginen eta zorionez, gure jakinmina asetzea lortu dute Andoaingo herritarrek.
Hauek izan dira lortutako emaitzak:
Bai:
|
47
|
Ez:
|
69
|
Irakurzaletasuna
Andoainen 100 pertsonei galdetu diegu ea irakurtzeko ohitura zuten. Emaitzak nahiko onak izan ziren, ehuneko 61-ak irakurtzeko ohitura du eta beste ehuneko 39-ak ez. Honek esan nahi du Andoainen irakurtzeko ohitura handia dagoela. Oso pozik gaude emaitza hauekin Andoainen irakurtzeko ohitura orainik galdu ez delako. Ea horrela segitzen duen.
KMK 16' BERGARA
Urriaren 2an kilometroak Bergaran izango dira eta inkesta bat egin dugu Andoaindik zenbat pertsona joango diren jakiteko. Inkestaren eremua Zumea kale ingurutik eta Juanita Alkain plaza aldetik izan da.
Emaitzak ez dira guk espero genituenak bezain onak izan. %67.3 pertsonek ez direla joango esan digute eta besteek, hau da, %32,7-ak, joango direla esan digute.
Inkesta honen ondorioa da Andoaingo oso herritar gutxi animatuko direla. Beraz gure ustez emaitza negatiboa da, ikastolen festa dela jakinda eta gu ikastolakoak izanik, uste genuen jende gehiago animatuko zela.
Ondorengo taulan emaitza zehatzak ateratzen dira:
Galdera: Joango al zara urriaren 2an kilometrotara?
BAI:
|
35
|
%32.7
|
EZ:
|
72
|
%67.3
|
2016(e)ko irailaren 20(a), asteartea
AndoaIndarra Euskaraz
Irailaren 24an Andoainen AndoaINDARRA euskaraz eguna ospatuko da Goiko plazan.
Goizeko 10:00etan hasita egun osoan ekintza ugari izango dira: pintxo poteoa, jokuak, erromeria, antzerkia…
Azken datuen arabera, andoaindarren %18ak erabiltzen du euskara kaleetan zehar. Andoaindar guztien eguna izatea nahi dute; beraz, herritar guztiak parte hartzera gonbidatu nahi dituzte, ”herriko kaleak euskaraz bustitzeko”.
“Argi dugu gutako bakoitza euskalduna dela eta gutako bakoitzaren indarra beharrezkoa dela euskarak aurrera egin dezan”.
Beraz Irailaren 24 an Goiko plazan ikusi nahi zaituztegu!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


