Kaixo! Gu Larramendi Kontakatilu prentsa-bulegoko kazetariak gara. Aldizkari honetan gure ikastolako, Andoaingo eta inguruetako berriak argitaratuko ditugu. Albisteez gain, bideoak eta bestelako lanak egingo ditugu kurtsoan zehar, eta kalean ere ibiliko gara, informazioa eskuratzeko. Espero dugu zuen gustukoa izatea, eta gogoratu: kontakatilu hutsak gara!
2016(e)ko ekainaren 6(a), astelehena
2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea
SARE SOZIALAK
Hemen duzue bideogintzako beste lantxo bat.
Sare sozialak: arazoak nahi ez badituzu, itxi saioa BETI.
Sare sozialak: arazoak nahi ez badituzu, itxi saioa BETI.
2016(e)ko apirilaren 19(a), asteartea
Gu ere arrazakeriaren aurka
Bideogintza lantzen ari garen honetan, arrazakeriaren aurkako eszena batzuk grabatu ditugu.
Hemen duzue adibide bat:
2016(e)ko otsailaren 16(a), asteartea
SANTA AGEDA ETA INAUTERIAK
Aurten inauteriak eta Santa Ageda egun berean tokatu dira. Aita Larramendi ikastolako LH-koak goizean Santa Ageda eta arratsaldean inauteriak ospatu zituzten; Bazkardon aldiz, ostiralean. LH koak herritik zehar kantatzen pasa zuten goiza. Hainbat lekuetan kantatu zuten: ikastolan, gaztelutxo tabernaren parean, Juanita Alkain plazan eta azkenik “Eli” dendaren aurrean. Ibilbidean zehar kaleak alaituz ibili ziren eta tradizioa gogoratu zieten hainbat pertsonei.
Arratsaldean ikastolan hasi zituzten inauteriak eta giro ederrarekin Bastero aldera joan ziren. Bertan Ondarreta ikastetxearekin eta LS Berrozpe ikastetxeko ikasleekin elkartu ziren. Denak batera goiko plazara joan ziren eta bertan ikastolako ikasleek pare bat dantza eginzituzten.
MELILLAKO LURRIKARA
DONOSTIA KULTUR HIRIBURU
Duela aste gutxi Donostia Europako kultur hiriburu izendatu zuten. Beren 2016ko lelo ofiziala “Herritarren energia-olatua eta elkarbizitzarako kultura” da. 2011ko ekainaren 29ko 17:25ean Madrilen burututako ekitaldian Manfred Gaulhofer epaimahaiko buruak Donostia hiri aukeratua zela adierazi zuen. Honela, Donostiaren hautagaitza Espainiako bost hiriei gailendu zitzaien: tartean Cordoba,Zaragoza, Segovia, Burgos eta Las Palmas Kanaria Handikoa zeuden.
PIRRITX PORROTX ETA MARIMOTOTS
Aurtengo urtarrilaren 22 eta 23an Pirritx, Porrotx eta Marimotots Andoaingo Bastero kulturgunera etorri ziren “Amalur” antzerkia antzeztera. 22an 18:00etan, eta 23, berriz, bi saio egin zituzten. Lehenengo saioa 16:30ean izan zen eta bigarrenari 19:00etan eman zioten hasiera. Ikusle guztiek gozatu zituzten pailazo maitagarri horien emanaldiak.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)