Udalak ludoteka urrian irekiko du, eta gazte lokala irailen ireki zuten. Andoaingo ludotekan eta gazte lokalean haurrek eta gaztetxoek denbora pasatzeko, jolasteko eta ondo pasatzeko aukera izango dute.
Leire Garcia, Claire Alias eta Leire Gallego.
Kaixo! Gu Larramendi Kontakatilu prentsa-bulegoko kazetariak gara. Aldizkari honetan gure ikastolako, Andoaingo eta inguruetako berriak argitaratuko ditugu. Albisteez gain, bideoak eta bestelako lanak egingo ditugu kurtsoan zehar, eta kalean ere ibiliko gara, informazioa eskuratzeko. Espero dugu zuen gustukoa izatea, eta gogoratu: kontakatilu hutsak gara!
Udalak ludoteka urrian irekiko du, eta gazte lokala irailen ireki zuten. Andoaingo ludotekan eta gazte lokalean haurrek eta gaztetxoek denbora pasatzeko, jolasteko eta ondo pasatzeko aukera izango dute.
Leire Garcia, Claire Alias eta Leire Gallego.
Andoaingo haur asko dantza eskoletan, ingleseko akademietan…hasi ziren lehengo astean. Kirolei dagokienez, hasi dira entrenatzen eta laster hasiko dira asteburuetako patidak. Dantza eskolakoak ere hasi dira koreografia berriak ikasten. Animo guztiei!!!
Iman, Alain eta Aiora
Irailaren 21ean Andoainen “Desagertuta”filma grabatzen aritu ziren Trainerumen. Filmaren zuzendariak Jabi elortegi eta Estel Díaz dira. Guk dakigunez, bi kamioi handi etorri ziren arropa eta kamerekin. Grabaketarara etorri ziren pertsonaiak Susana Solero, Dorleta Urrerabizkaia, Aitor Borobia, Gorka Otxoa, Julen Taboada, Aitor Beltran, Iker Barandiaran, Unai Arana eta abar izan ziren.
Aitor Luque, Mara Alaña eta Enara Arevalo.
Urtero bezala, Andoainen Martin Ugalde ipuin lehiaketa antolatuko da. Sinestezina izan arren aurten XXX. edizioa da. Gainera aurten I. Martin Ugalde gutun lehiaketa ere antolatu dute, 14 eta 17 urteko gaztetxoentzako. Lan guztiak urriaren 8a, osteguna, baino lehen aurkeztu beharko dira. Lan guztiek euskaraz idatzita egon behar dute, eta 2000 eta 6000 karaktere artean izan behar dituzte.
Anima zaitezte idaztera!
Saioa, Uxue eta Janire
*
DBH1eko eta DBH2ko ikasleak Donostiako Zinemaldira joan ziren asteazkenean. Goizeko 8:30ean ikasleak gelan elkartu ondoren, trena hartzera joan ziren. Donostiara iritsi zirenean zineman sartu eta pelikula hasi zen. Pelikulak "El cuerpo mío" izena zuen eta 1h eta 30 min iraun zituen. Bukatutakoan hamaiketakoa jan eta Andoainera itzuli ziren.
Udazkena irailaren 23an hasi zen, gaueko 00:05ean. Uda atzean gelditu da bere egun eguzkitsuekin, baita tenperatura altu eta bero amaiezinekin. Udazken lasaia espero da, baina nahiko euritsua. Orain, ikasturtea hasi da, eta armairuko arropa aldatu beharko da. Agur uda, ongi etorri udazkena!
LH6ko ikasleek aldaketa handia sumatu zuten irailaren 7an, ikastolako lehenengo eguna baitzen eta DBHrako saltoa egin behar baitzuten. Ikasturtea denek gainditu zutenez, DBH 1era pasa dira. Eraikin berriaren sarrerara gerturatu ziren 11:00etan. Irakasle, ikaskide eta ikasgai berriak ezagutu dituzte lehen aste hauetan. Urte zoragarria opa dizuegu!
Ane Gil eta Araitz Azpiroz