2026(e)ko urriaren 1(a), osteguna

ASTEAZKENEKO IRTEERA ZINEMALDIRA

      

DBH1eko eta DBH2ko ikasleak Donostiako Zinemaldira joan ziren asteazkenean. Goizeko 8:30ean ikasleak gelan elkartu ondoren, trena hartzera joan ziren. Donostiara iritsi zirenean zineman sartu eta pelikula hasi zen. Pelikulak "El cuerpo mío" izena zuen eta 1h eta 30 min iraun zituen. Bukatutakoan hamaiketakoa jan eta Andoainera itzuli ziren.

Irati, Euri eta Irati

UDAZKENAREN HASIERA

    Udazkena irailaren 23an hasi zen, gaueko 00:05ean. Uda atzean gelditu da bere egun eguzkitsuekin, baita tenperatura altu eta bero amaiezinekin. Udazken lasaia espero da, baina nahiko euritsua. Orain, ikasturtea hasi da, eta armairuko arropa aldatu beharko da. Agur uda, ongi etorri udazkena!



                                                                              Enara, Vera eta Ainitze

LHko handienak DBHko txikienak izatera pasa dira

    LH6ko ikasleek aldaketa handia sumatu zuten irailaren 7an, ikastolako lehenengo eguna baitzen eta DBHrako saltoa egin behar baitzuten. Ikasturtea denek gainditu zutenez, DBH 1era pasa dira. Eraikin berriaren sarrerara gerturatu ziren 11:00etan. Irakasle, ikaskide eta ikasgai berriak ezagutu dituzte lehen aste hauetan. Urte zoragarria opa dizuegu!


Ane Gil eta Araitz Azpiroz


2026(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

IRAGARKIAK

 Bideogintzan murgilduta gauden honetan, oraindik asmatu gabe dauden produktuei bizia eman diegu, eta iragarkiak sortu ditugu, edizioa landuz.

Ea gustuko dituzuen ondorengoak:


PENTSAMENDUAK ESKURA



AMETSAK BIZITZARA

2026(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

STOP MOTION TEKNIKA

 Ba al dakizue zer den "Stop Motion" teknika?


Labur esanda, animazio-teknika bat da, objektu estatikoen (bizigabeen) bidez mugimenduaren ilusioa sortzen duena. Gure kasuan, argazki mordoa atera dugu objektuak (bizigabeak) mugituz, eta, ondoren, bideoak editatzeko programarekin magia egin dugu!


Erraza dirudi, baina lan handia da. Hona hemen adibide bat:




TALDEKAKO BIKOIZKETA

"Fugu" izeneko taldekako bikoizketak ere egin ditugu. Hona hemen adibide bat:




2026(e)ko urtarrilaren 9(a), ostirala