Udazkena irailaren 23an hasi zen, gaueko 00:05ean. Uda atzean gelditu da bere egun eguzkitsuekin, baita tenperatura altu eta bero amaiezinekin. Udazken lasaia espero da, baina nahiko euritsua. Orain, ikasturtea hasi da, eta armairuko arropa aldatu beharko da. Agur uda, ongi etorri udazkena!
Kaixo! Gu Larramendi Kontakatilu prentsa-bulegoko kazetariak gara. Aldizkari honetan gure ikastolako, Andoaingo eta inguruetako berriak argitaratuko ditugu. Albisteez gain, bideoak eta bestelako lanak egingo ditugu kurtsoan zehar, eta kalean ere ibiliko gara, informazioa eskuratzeko. Espero dugu zuen gustukoa izatea, eta gogoratu: kontakatilu hutsak gara!
2026(e)ko urriaren 1(a), osteguna
UDAZKENAREN HASIERA
LHko handienak DBHko txikienak izatera pasa dira
LH6ko ikasleek aldaketa handia sumatu zuten irailaren 7an, ikastolako lehenengo eguna baitzen eta DBHrako saltoa egin behar baitzuten. Ikasturtea denek gainditu zutenez, DBH 1era pasa dira. Eraikin berriaren sarrerara gerturatu ziren 11:00etan. Irakasle, ikaskide eta ikasgai berriak ezagutu dituzte lehen aste hauetan. Urte zoragarria opa dizuegu!
Ane Gil eta Araitz Azpiroz
2026(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala
IRAGARKIAK
Bideogintzan murgilduta gauden honetan, oraindik asmatu gabe dauden produktuei bizia eman diegu, eta iragarkiak sortu ditugu, edizioa landuz.
Ea gustuko dituzuen ondorengoak:
2026(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena
STOP MOTION TEKNIKA
Ba al dakizue zer den "Stop Motion" teknika?
Labur esanda, animazio-teknika bat da, objektu estatikoen (bizigabeen) bidez mugimenduaren ilusioa sortzen duena. Gure kasuan, argazki mordoa atera dugu objektuak (bizigabeak) mugituz, eta, ondoren, bideoak editatzeko programarekin magia egin dugu!
Erraza dirudi, baina lan handia da. Hona hemen adibide bat: