Kaixo! Gu Larramendi Kontakatilu prentsa-bulegoko kazetariak gara. Aldizkari honetan gure ikastolako, Andoaingo eta inguruetako berriak argitaratuko ditugu. Albisteez gain, bideoak eta bestelako lanak egingo ditugu kurtsoan zehar, eta kalean ere ibiliko gara, informazioa eskuratzeko. Espero dugu zuen gustukoa izatea, eta gogoratu: kontakatilu hutsak gara!
2024(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena
IRRATSAIOAK
Beste proiektu bat bukatu berri dugu: IRRATSAIOA.
Ahozkotasuna lantzeaz gain, ahotsak eta musika editatzen ere ikasi dugu, aplikazio bat erabiliz.
Espero dugu zuen gustukoak izatea!
2024(e)ko urriaren 17(a), osteguna
CHINKUNG ANDOAIN
Zure gorputzeko oreka eta lasaitasuna bilatu nahi duzu zure egunerokotasunean? Hau da Chinkung elkarteak aurkezten duena: Andoainen klase batzuk hasiko dira, asteazkenero 17:00etatik 18:00etara eta 18:15etatk 19:15etara. Zure barneko lasaitasuna bilatu nahi baduzu hara joan. Izen ematea irekita dago, eta telefono honetara deitu daiteke: 681 872 908.
PARTIDA TXARRA USURBILEN AURKA
Aurreko igandean Euskalduna infantil txikiko A ekipoak partida izan zuen Ubitarte zelaian Usurbilen aurka. Partida oso txarra egin zuten 3-5 galduz. Nahiz eta harrigarria den, hasieran ondo aritu ziren, 2-0 irabaziz, baina beranduago, 2 gol sartu zizkieten. Momentu hartan Euskaldunak penaltiz sartu zuen gola, baina zorteak ez zuen asko iraun, Euskaldunako jokalari batek min hartu baitzuen, eta horren ondorioz, beste 3 gol jaso baitzituzten. Ea hurrengo partidan zorte hobea duten, Realaren aurka arituko baitira Zubietan.
HELDUEN PLAZA DANTZA IKASTAROA
Helduen plaza dantza ikastaroa hasi da Andoainen. Azaroaren 11n hasita, lehendik ibiliak diren arituko dira astelehenetan 20:00ak aldera, eta asteartetan 19:45ean hasiberriak. Urkiren Olagain auzoko lokalean izango dira klaseak. Izena emateko epea urriaren 8an amaitu zen, eta ikasleek 110€ ordaindu beharko dituzte. Informazio gehiagorako, hemen telefonoa: 629 37 51 49.
BEZEROAREN ASTEA ANDOAINERA IRITSI DA!
Andoaingo denda batzuetan lanean ari direnek, herriko denda askotan urriaren 16tik urriaren 22ra bezeroen astea izango dela argitaratu dute. Salkin elkartea izan da arduraduna, eta parte hartzen dutenen artean, bidai baterako txartelak zozketatuko dituzte.
KOMUNIKAZIO-TAILERRA
Irailaren hasieran DBH1eko ikasle batzuk komunikazio talilerrean hainbat albiste idazten hasi ziren, gai hori lantzen ari baitira. Beren lan eta proeiktuak Larramendi Kontakatilu blogean ikusi ahal izango dira ikasturte osoan zehar. Orain albisteekin ari diren arren, laster irratsaioak grabatuo dituzte, eta ondoren elkarrizketei ekingo diete.