Kaixo! Gu Larramendi Kontakatilu prentsa-bulegoko kazetariak gara. Aldizkari honetan gure ikastolako, Andoaingo eta inguruetako berriak argitaratuko ditugu. Albisteez gain, bideoak eta bestelako lanak egingo ditugu kurtsoan zehar, eta kalean ere ibiliko gara, informazioa eskuratzeko. Espero dugu zuen gustukoa izatea, eta gogoratu: kontakatilu hutsak gara!
2024(e)ko urriaren 14(a), astelehena
GAU BELTZA ANDOAINEN
KILOMETROAK AZPEITIAN
LEIZARANEK, 4 JOKALARIEN FALTAN, UROLAREN AURKA GALDU ZUEN
Urriaren 6an Leizarango infantilek 17-38 galdu zuten Urolaren kontra. Leizaran 4 jokalariren faltan zegoen, eta asko nabaritu zen. Bat hasi berria zen taldean, eta ez joatea erabaki zuen. Beste lauk futbol partida zuten. Horietako bat atezaina da, eta joan ez zenez, beste atezainak partida osoa jokatu behar izan zuen. Partida zaila izan zen, Urolako jokalariek denbora gehiago daramatelako jokatzen, eta, gainera, Leizarango bati txartel gorria atera zioten, aurkari bat airean bultzatzeagatik.
2024(e)ko ekainaren 12(a), asteazkena
IKASTURTE AMAIERAKO PROIEKTUAK
Gezurra badirudi ere, ikasturte bukaera iritsi da, eta azken proiektuan murgilduta gabiltza. Berehala izango duzue ikusgai gure azken lana, baina bitartean DBH2ko komunikazio-tailerreko ikasleek burutu duten azken ikus-entzunezkoa uzten dizuegu hemen. Gozatu!
2024(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna
HARRERA GARA
Alboan elkarteak antolatutako bideo-lehiaketan parte hartu genuen, eta Iruñeako Golem aretoko galara gonbidatu gintuzten. Film laburrak egiteko gaia harrera zen, eta horrekin lotutako grabazioak sortu genituen. Lan handia egin dugu, eta esperientzia polita izan da.
Ondorengo link-etan ikusgai daude gure bideoak.
Harrera eta kirola Harrera egokia Ez gara hain ezberdinak
2024(e)ko apirilaren 16(a), asteartea
2024(e)ko apirilaren 11(a), osteguna
STOP MOTION
Ezagutzen al duzue "Stop Motion" teknika? Guk dagoeneko bai! Eta lan handia eskatzen duen arren, lortu dugu zerbait egitea. Hemen dituzue bi adibide!
