2023(e)ko urriaren 4(a), asteazkena

IKASTOLAK 60 URTE BETEKO DITU

Aita Larramendi ikastolak ospakizun bat egingo du bere 60 urteak ospatzeko. 1963an sortu zen lehenengo ikastola Joanita Alkinen etxean. Hainbat ekitaldi antolatuko dira herrian, urteurrena ospatzeko.     



                       

  I.B.M, A.D.B., I.Z.

2023(e)ko urriaren 3(a), asteartea

🏃KILOMETROEN ARRAKASTA🏃

     Igandean Kilometroa jaia ospatu zen Oreretan. Kontzertu asko egon ziren: Dupla, Gozategi, D.J. Bull eta beste hainbat ekitaldi. Gazteentzako Goazen! eta tailer asko egon ziren. Master chef-en bezala sukaldatzeko aukera ere izan zuten bixitariek. Orereta herri osotik antolatu ziren ekintza dibertigarriak. Egun zoragarria izan zen. Bideoklipari dagokionean, Janus lester taldeko Jokin Anaitxok, Kukai dantza taldeak eta Orereta ikastolako komunitateak parte hartu dute.

                                                                   

L.E., U.F., A.M.


2023(e)ko urriaren 2(a), astelehena

BASTEROREN URTEURRENA

  Aurten, Basterok 20 urte bete ditu, eta, ondorioz ekitaldi batzuk antolatu dituzte. Bihar, adibidez, Parketarrak eta Esne beltza egongo dira arratsaldean. Ospakizunak, gaurtik, urriaren 2tik urriaren 20ra iraungo du. Aukera paregabea izango da herrian gozatzeko!

Basterok 20 urte: Ekitaldi nagusia            I.S., A.C., J.G.

Leizaran eskubaloi taldeen aurkezpena

 Lehengo ostiralean, Leizaran eskubaloi klubeko taldeen aurkezpena izan zen Allurralde kiroldegian, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. 14 taldeetatik gazteenak DBH1eko ikasleak dira eta zaharrenak 18 urtetik gorakoak. Asteburu honetan hasiko da liga. 


ANIMO DENEI!!



M.A, E.P,N.S


Euskaldunako infantilen partiden emaitzak

 Larunbatean Euskaldunako infantilek partida jokatu zuen Ostadarren aurka Lasarteko futbol zelaian, eta Euskaldunak 1-2 irabazi zuen.

Igandean neskek partida izan zuten Hernaniren aurka. 4-1 galduta joan ziren etxera.


Ea hurrengoan zer moduz moldatzen diren andoaindarrak!


I.F     E.A     A. D





2023(e)ko irailaren 27(a), asteazkena

TXALAPARTA IKASTAROA

 Txalaparta eskolako antolatzaileek ikastaroak prestatu dituzte. Andoaingo Txalaparta eskolan antolatuko da (Olagain auzoan). Txalaparta perkusiozko instrumentu euskalduna da. 2 pertsonaz eta 4 makilez jotzen da, 6 zurezko ohol batzuen gainean. Izena emateko azkeneko egunak dira, irailaren 30ean izango da eta azkeneko eguna.




 

 A.D.B, I.F eta A.M.

BEZEROAREN ASTEA

 


 



  Salkineko 6 komertzio desberdinentan erosten baduzu, denda bakoitzean zigilu bat jarriko dute eramaten duzun paperean. 6 zigilu badituzu, bidai baten zozketan parte hartuko duzu. 

  Denda hauetan lor dezakezu zigilua urriaren 13ra arte: 

                                                       

  • Hamabi            

  • Gloss

  • Durazno                                            

  • Alice

  • Amantegi mertzeria                                           

  • Ormendi kirolak

  • Pottoko                           

  • Ernaitza

  • …




NS+JG+IZ