Albisteen gaiaz gain, irratsaioa ere landu dugu, eta sortzen ere ausartu gara. Hemen dituzue adibide batzuk; benetako esatariak dirudigu!
Kaixo! Gu Larramendi Kontakatilu prentsa-bulegoko kazetariak gara. Aldizkari honetan gure ikastolako, Andoaingo eta inguruetako berriak argitaratuko ditugu. Albisteez gain, bideoak eta bestelako lanak egingo ditugu kurtsoan zehar, eta kalean ere ibiliko gara, informazioa eskuratzeko. Espero dugu zuen gustukoa izatea, eta gogoratu: kontakatilu hutsak gara!
2021(e)ko azaroaren 3(a), asteazkena
2021(e)ko urriaren 6(a), asteazkena
ANDOAINGO UDALAK SORABILLAKO ETA GOIBURUKO FRONTOIETAN ERABILERA ARAUAK JARRI DITU
Aste honetan, Andoaingo Udalak Sorabillako eta Goiburuko frontoietan ordutegi arauak jarri ditu: 9:00etatik 22:00etara.
Gehienez, ordubete egon daiteke jolasean. Baita ere, erretzea, alkohola kontsumitzea, frontoiean jatea eta animalien sarrera debekatu dute, kartel bat jarriz, jendeari arauak bete behar direla komunikatzeko.
Egileak: Maialen L, Anne, Ane eta Arhane.
ORIORA IRTEERA
Ikastolak Oriora irteera bat egitea proposatu zuen batxi 2ko ikasleentzat, eguraldi ona aprobetxatuz. Ikasturtea gogoz hasteko, hainbat jarduera egitea pentsatu zuten, horien artean, kayak. Goiz pasa egin zuten irailaren 24ean Orioko Begi bistan enpresak eskainitako kirol dibertigarriak eginez disfrutatuz. Oso ondo pasa zuten, eta etxera oso nekatuta itzuli ziren.
Ekai Izagirre, Vera Flores, Ainhoa Prieto eta Oihane Tellechea
IGOGAILUA IKASTOLAN
Andoaingo Aita Larramendi ikastolan igogailua jarri dute beharrezkoa denerako.
Txistokiko Aita larramendi ikastolak igogailua jarri du, ikastolak eta bertako familiek beharrezkoa dela ikusi dutelako. Ikasleak udako oporretan zeuden bitartean Oronako langileak lanean aritu dira uda guztian. Ikastolak proiektu hau aurrera eraman du beharrezkoa duten pertsonei, gurpildun aulkietan daudenei edo eskailerak igotzeko zailtasunak dituztenei laguntzeko.
Trentxikiko zuhaitz bat erori da
Igande goizean Trentxiki oztopatuta aurkitu zen, izan ere, zuhaitz bat erori zen. Erroitz kalean euriak eta haizeak botatako zuhaitzarengatik, ezin izan ziren gidariak pasa. Bestetik, euriak bidaiari gutxiago pasatzea ere eragin zuen.
Nora, Maialen A, Xuka eta Eider .
MERCADONA ANDOAINEN
Andoaingo sarreran Mercadona bat jartzea erabaki zuten. Esan dutenez, 2021eko azaroan irekiko dute. Mercadonaren ondoan, Aldi, Tedi, Burger King eta abar jarriko dituzte. Jada 27 Mercadona daude Euskadin. Andoainen 33 mila euro baino gehiago erabili dira Mercadona egiteko.
Egileak: Naroa A, Naroa I, Asier eta Enma
DBH 1eko ikasleok Pulunpa proiektuan hartu dugu parte
DBH 1ko ikasleok parte hartu dugu Pulunpa proiektuan, hiru begiraleen laguntzarekin. Horietako bakoitza gela batean egon zen, eta euskarari buruz hitz egin ziguten: solstizioetaz, zuhaitz linguistikoa egin genuen… Euskara bultzatzeaz gain, gure emozioak transmititzen lagundu ziguten EMOZIOEN TXOKOA eginez. Horrekin batera, klase bukaeretan galdetegi bat betetzen genuen nola sartu eta ateratzen ginen jakiteko. Andoaingo Aita Larramendi ikastolan Irailaren 27 tik Urriaren 1 era etorri ziren Euskara bultzatzeko helburuarekin; horrela, jolasak eta lan arinak egin genituen.
Azkeneko egunean, Andoaingo Sorginen zubira joan ginen hamaiketakoa egitera, eta euskal mitologiarekin zerikusia zuen altxorraren bila jokoa egin genien.
Pulunpa proiektuko begiraleak abenduan eta otsailean ere etorriko dira berriro, euskara gehiago bultzatzeko helburuarekin (akelarreak eginez…)
EUSKARA ASKO BULTZATU DUEN PROIEKTUA IZAN DA HAU . OSO ONDO PASA DUGU DENOK!
Egileak: Maite, Irene, Ekiñe eta Jurgi.