Kaixo! Gu Larramendi Kontakatilu prentsa-bulegoko kazetariak gara. Aldizkari honetan gure ikastolako, Andoaingo eta inguruetako berriak argitaratuko ditugu. Albisteez gain, bideoak eta bestelako lanak egingo ditugu kurtsoan zehar, eta kalean ere ibiliko gara, informazioa eskuratzeko. Espero dugu zuen gustukoa izatea, eta gogoratu: kontakatilu hutsak gara!
2019(e)ko azaroaren 18(a), astelehena
INDAR MOREA
Hemen duzue gure talde batek egindako bideo bat. Sexismoaren aurkako gaia landu ondoren, bideo hau aurkeztu dute. Gozatu!
2019(e)ko urriaren 28(a), astelehena
FILM LABURRAK
Gure taldearen hurrengo proiektua film laburra izan da. Dagoeneko amaitu dituzte lanak, eta berehala izango dituzue ikusgai gure bloggean. Irudimena erabiliz sexismoaren aurkako bideoak ekoitzi dituzte, oraindik ere borroka horretan baikaude... Adi egon eta ez galdu!
2019(e)ko urriaren 14(a), astelehena
AZKEN IRRATSAIOA
Aurtengo taldearen azken irratsaioa hemen duzue. Gozatu!
Laster beste proiektu batzuen berri emango dizuegu, eta zintzilikatuko ditugu gure lantxoak.
Ondo izan!
2019(e)ko urriaren 8(a), asteartea
BESTE IRRATSAIO BAT
Gustatu al zitzaizuen lehendabiziko irratsaioa? Ona, baietz? Ba hemen duzue beste bat. Ez galdu!
2019(e)ko urriaren 2(a), asteazkena
LEHENDABIZIKO IRRATSAIOA
Iritsi da eguna! Eguraldi triste honen aurrean, baduzue zer entzuna. Hemen ikasturte honetako lehendabiziko irratsaioa. Mundiala da!
2019(e)ko irailaren 30(a), astelehena
IRRATSAIO FRESKOAK!
Komunikazio tailerreko ikasle-kazetariek irratsaio fresko-freskoak grabatu berri dituzte. Benetako artistak dira! Entzun nahi al dituzue? Aste honetan egongo dira entzungai gure blogean. Adi egon!
2019(e)ko irailaren 25(a), asteazkena
19-20 IKASTURTE BERRIA
Ikasturte berria martxan da, eta kazetari berriak hasiak dira lanean dagoeneko. Gainera, proiektu berriekin hasi dira, eta laster izango dituzue ikusgai / entzungai gure blogean. Adi-adi egon, ikasturte berria asmo berriz beteta baitator!
LARRAMENDI KONTAKATILU

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)